Poligonoetako segurtasuna hobetzeko Lezoko enpresen arteko lankidetza batzarra

El encuentro, que  tendrá lugar el próximo 11 de marzo, pretende analizar la situación actual y los retos que se presentan para mejorar la seguridad en la zona.

Sagasti-103 eta Ipintza-110 poligonoetako enpresa kopuru handi batek segurtasun-zainketa zerbitzu partekatu bat jarri du martxan, eta  horrek segurtasun-gabezia nabarmen gutxitu du poligono horietan.

Enpresa parte-hartzaileen kopuru handiago bati esker, eta martxan jarri zenetik urtebete igaro den honetan, topaketa honen bitartez zerbitzua kontsolidatu eta hobetu nahi da Oarsoaldea Garapen Agentziaren, Lezoko Udalaren eta Ertzaintzaren laguntzaz.

2012an Lezoko poligonotan zenbait lapurreta gertatu ziren eta, Amaia Agirregabiria Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentziako lehendakariak jakinarazten duenez, ohiko enpresa-jarduera bera oztopatzen zuen segurtasun-gabezia larri horri aurre egiteko, enpresa talde bat irtenbide bila hasi zen Oarsoaldearen laguntzarekin.

2014ko apirilan erronda-zerbitzua jarri zen martxan. Ekimen honen disuasio-efektua handitu egin zen bi poligonoetako sarreretan kontrol-garitak ezarri zirenean, une oro Lezoko Udalaren oniritziarekin.

Urte honetan zehar, hainbat lapurreta eta beste zenbait delitu-ekintza saihestea lortu da Ertzaintza eta Lezoko Udaltzaingoarekin koordinatuz.

 

Oarsoaldeak oso begi onez ikusten du eskualdeko enpresen ekimenez aurrera eraman den esperientzia hau, segurtasun-klima nabarmen hobetu duelako eta delitu kopurua eta hauen larritasuna ere jaistea lortu duelako.

 

Horretaz gain, nabarmedu beharra dago enpresa arteko lankidetza-ekimen berritzaile eta arrakastatsua dela Gipuzkoa mailan, lurraldeko beste poligono, udalerri edota eskualdetara zabaldu daitekena. Gainera, enpresa berrien inplantazioa errazten du, inguruaren erakargarritasuna handitzen baitu.

Azken finean, urrats bat gehiago da baldintzen hobekuntzan eta enpresa-jardueraren garapenean eta, beraz, baita eskualdeko enpresa-ehunaren lehiakortasunean ere.

Topaketa honetan parte hartu nahi duten enpresek datorren martxoaren 11n, 18:30ean, Lezon, Gezala aretoan dute hitzordua.

sagastiweb


Oarsoaldea