Abian da bigarren urtez Oarsoaldean, ekintzaileei laguntzeko Lanbideren laguntza-deialdia

 

Nuestra comarca cuenta con un total de 9 ayudas gestionadas a través de la Agencia de Desarrollo OARSOALDEA: de ellas 5 ayudas son para el  desarrollo de ideas empresariales y 4 ayudas para impulsar la puesta en marcha de nuevas actividades empresariales

 

banner-ekintzaile-eusk 2014 10 09

Bigarren urtez jarraian, ekintzaileei laguntzeko deialdia abian jarri du LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzuak.

Egungoa bezalako ekonomia krisi testuinguru batean, hazkunde ekonomikoa, aurrerapena eta ongizatea bultzatzeko ekintzailetasuna ezinbestekoa da. Horretarako, beharrezkoa da ekintzaileei babesa eskaintzea beraien ibilbidean. Helburu horixe du hain zuzen diru-laguntzen deialdi honek; ernatze fasean dauden ideiak baliozkotzat jotzera edo eraldatzera, eta dagoeneko zehaztuta eta bideragarriak diren ideiei martxan jartzen laguntzera bideratuak. Bi kasuetan, OARSOALDEA Garapen Agentziak aholkularitza zerbitzua eskainiko die, eta aldi berean,  LANBIDEk, Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzaturik,  diruz lagunduko die.

Ainhoa Zabalok, Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak adierazi duenez, bigarren deialdi honek, arreta berezia jarri du 25 urte baino gutxiago dutenengan. Baliabide ekonomiko handiagoa jarri du eta 9 diru-laguntzetatik 3 hauentzat izango dira: bi ideiak garatzeko eta beste bat jarduera berri bat martxan jartzen laguntzeko.

Diru-laguntzak 1.500 eurokoak izango dira 25 urte edo gehiago dituztenentzat eta 2.000 eurokoak 25 urte baino gutxiago dutenentzat.

Eskaera aurkeztu ahal izateko, derrigorrezko baldintza izango da aurretik OARSOALDEA Garapen Agentziarekin tutorizazio prozesu bat abian jarri izana. Eskaera egiteko, ezinbestean, urriaren 28an, asteartea, eguerdiko 12:00etan Oarsoaldearen Oiartzungo bulegoan egingo den tutorizazio-hasiera eta diru-laguntzen aurkezpen-bileran parte hartu beharko da (Astigarragako bidea, Mamut merkataritza-guneko bulego eraikina 2 – 2. solairua. Alcampo merkataritza-gunean).

 

Betebeharrei, prozedimenduari, eskaerari eta abarrei buruzko informazio gehiago www.oarsoaldea.eus webgunean edo Enpresa Txikiei Laguntza Sailarekin harremanetan jarriz, 943.494.129 telefonoan edo asalaberria@oarsoaldea.eus edo esusperregi@oarsoaldea.eus helbidera idatziz.

Diru‐laguntzei buruzko informazioa:

Info +: http://www.lanbide.net/plsql/AYU_SECCIONES?idioma=E&vseccion=1

 

 


Oarsoaldea