Eskualdeko turismo bulego berria Errenteriako hirigune historikoan

La Oficina de Turismo comarcal de Oarsoaldea que hasta ahora estaba ubicada en Oiartzun, se traslada a la calle Madalen 3, dentro del casco histórico del municipio de Errenteria. En ella, el departamento de Turismo de la Agencia de Desarrollo Comarcal Oarsoaldea continúa prestando los mismos servicios que venía ofreciendo la anterior oficina de Oiartzun.

Kokaleku  berria zabala, argitsua eta irisgarria da, eta urte osoan egongo da zabalik asteartetik larunbatera 10:00-14:00 eta 16:00-18:00 bitartean, eta igandetan 10:00etatik 14:00etara. Aste Santuan, uztailan eta abuztuan berriz ordutegi zabalagoa izango du: astelehenetik igandera 9:00-14:00 eta 16:00-19:00 bitartean.

 

tue berria

 

Herritarrei eta bisitariei irekia dagoen gune honetan Errenteriako ekitaldi kultural eta baliabide turistikoei buruzko informazioa emango da: alde zaharreko kale eta monumentuak, San Marko gotorlekua, Añarbe baso-erreserba edo Aiako Harria Parke Naturalean zein Lau Haizeta parkean egin daitezkeen mendi ibilbideak, besteak beste. Halaber, eskualdeko gainontzeko herrien inguruko Informazio turistikoa ere eskainiko da, Lezo, Oiartzun eta Pasaiakoa hain zuzen.

Honetaz gain, San Marko gotorlekuan kokaturiko turismo Bulegoa eta Listorreta-Barrengoloia eremuko Informazio puntua ere badaude Errenterian, biak urriaren erdialdera arte zabalik.

Informazio gehiago:

Oarsoaldea eskualdeko turismo bulegoa

Madalen kalea, 3. 20100 Errenteria

T.  943 494 521

turismoa@oarsoaldea.eus

www.oarsoaldeaturismoa.eus


Oarsoaldea