Hamaika aukera ondo pasatzeko etxetik hurbil Aste Santuan

¿No tienes plan para esta Semana Santa?

Te ofrecemos actividades para grandes y pequeños/as sin salir de Gipuzkoa en los pueblos de Errenteria, Lezo, Oiartzun y Pasaia.

Natura bete-betean

Aste Santutik aurrera San Marko gotorlekuak bere ateak berriro irekiko ditu jendaurrera, asteazkenetik igandera 11:00etatik-14:00etara eta 16:00etatik-18:00etara bitartean. Hurbilduko diren guztiek gotorlekuaren berezko jarduera birsortzen duen museoa bisitatzeko aukera izango dute soldadu, kanoi eta munizio-biltegien errepikak deskubrituz eta, aldi berean, inguruko eskaintza turistikoa kontsultatu ahal izango dute gotorlekuko harreran kokatua dagoen Errenteriako turismo bulegoan. Gotorlekuko begiratokia euskal kostaldeko baliotsuenetarikoa da, 360 graduko panoramikaz gozatzeko aukera ematen du bai itsasora eta baita mendi aldera ere.

                                     san-marcos-aerea

 

Beste aukera bat naturan murgildu eta gure lurrak gordetzen dituen ezkutuko sekretuak ezagutzea da, Oiartzungo Arditurriko meazulotan. Aiako Harria Parke Naturalaren bihotzean kokaturik, oinez nahiz txirrindaz joan daiteke bertara Arditurriko bidegorrian barrena. Gainera, egun hauetan “Arditurriko distirak” argazki erakusketa bitxia egongo da bertan erakusgai. Erakutsiko diren lanak, Modo Bulb-ekin elkarlanean egin diren  gaueko  argazkigintza eta ligth painting ikastaroen emaitzak dira. Argazki errealistek, dokumentalek eta bereziek osatzen dute erakusketa hau, orain arte ezezaguna den meategiaren beste aurpegi bat erakusten dutenak.  (Info+: 943 494 521)

                                        arditurri meazulora bisita

 

Aukeraz beteriko badia

Aste Santura begira proposatzen diren jardueren artean azpimarratzekoak Pasaiako badian zehar itsasontzian irteerak ditugu. Joan den urtean izan zuten arrakasta ikusirik aurten ere ekimena errepikatuko da. Aurtengo ordutegia goizeko 13:00ean eta arratsaldeko 17:30etan Aste santuko egunetan zehar. 50 minutuko iraupena duten txalupa-irteera hauek Pasaiako badian zehar ibiliko dira portuko instalazioetatik eta San Pedro eta Donibaneko hirigune historikoetatik igaroz, eta Ulia eta Jaizkibel mendiek babesten duten itsas bokalerantz hurbilduz amaieran. Plan paregabea da haurrekin egiteko. Sarrerak Pasaiako turismo bulegoan bertan izango dira salgai (943 341 556).

                                     itsasontzian irteera badiatik

 

Mater museo-ontziak itsas jarduera ugari prestatu ditu Aste Santurako: ostegunean eta larunbatean benetako marinel eguna igarotzeko aukera eskainiko dute; arrantza kaia, Mater ontzia eta arraun kluba bisitatuz, bazkaria barne. Badian zehar itsasontzian txangoa eta Donibane eta San Pedroko hiriguneei bisita eginez osatzen da eguna. Ostirala eta astelehenean berriz artisau kontserba tailerra egingo dute, Kantauri itsasoko antxoa artisau kontserba egiten ikasi eta antxoa pintxoa dastatzeko aukera emanez. Azkenik, igandean Mater ontzian bidai esperientziala antolatu dute, arrantza tradizionalaren teknikak ezagutu eta egun batez benetako marinela bezala sentitzeko. Jarduera guztiak 11:00etan hasiko dira Mater museo-ontzian (Pasai San Pedroko kaian), eta beharrezkoa da erreserba egitea 619 814 225 zenbakian.

 

                                mter museo-ontzia

                                                   

www.oarsoaldeaturismoa.eus

 

Guzti honen berri izateko eskualdeko turismo webgune berria bisita daiteke: www.oarsoaldeaturismoa.eus. Bertan Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako  informazio praktikoa azaltzeaz gain, denboraren araberako edota gaikako planak ere proposatzen dira; baita aisialdirako jarduerak, Top Esperientziak, bisita gidatuak, turismo aktiboan diharduten enpresak, bertako gastronomia eskaintzen duten establezimenduak, ostatuak edota agenda kulturala, besteak beste.

Ainhoa Zabalok, Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakariak adierazi duenez, Pasai Donibanen, Oiartzunen eta Errenterian (San Markon) kokatzen diren eskualdeko 3 turismo bulegoek ateak zabalik izango dituzte Aste Santuko egunetan, bisitariei harrera egin eta informazioa eskaintzeko.

 

                                                                    web turismo

+ info:

                                                    Oarsoaldea eskualdeko Turismo Bulegoa

Aialde, 2. Oiartzun

943 494 521 – turismoa@oarsoaldea.eus

www.oarsoaldeaturismoa.eus

 Oarsoaldea Turismoa

 @OarsoTurismoa


Oarsoaldea