Eskualdeko ekintzen agenda begiratu eta Oarsoaldeak ze ekitalditan parte-hartu duen ezagutu ezazu.
Atzo Errenteriako Udaletxeko biltzar aretoan egin zen prentsaurrekoan, Julen Mendozak (Errenteriako alkatea), Aiora Perez de San Romanek (Oiartzungo alkatea eta Oarsoaldeako lehendakaria), Amaia Agirregabiriak (Pasaiako alkatea) eta Ainhoa Zabalok (Lezoko alkatea), lau udalek 2008an hartutako konpromisoak berretsi dituzte, eta eskualdeko lau udalerrietan kirol eskaintza osoa euskaraz izateko urratsak egiten jarraitzera animatu dute.
“Establezimendu batera sartzen garenean, ikusten den aurreneko gauza produktuari buruzko informazioa ze hizkuntzatan idatzia dagoen da. Beraz oso garrantzitsua da hizkuntza paisaia (errotulua, jendaurreko idatziak, oharrak, establezimenduko elementuak…) euskaraz egotea zeren eta, dudarik gabe, horrek berak bezero euskaldunek euskara erabiltzea erraztuko baitu”. Modu honetan, Oarsoaldeko Euskara Batzordeak Oarsoaldeako merkataritzan euskararen erabilera eta normalizazioa sustatzeko ekimenak aurkeztu zituen.
Oarsoaldeko lau udalak, Euskara Batzordearen bitartez, 16 urte daramatzate Merkataritzan eta Ostalaritzan euskararen normalizazioa sustatzeko elkarlanean.
Euskara ikasten ari direnei erabiltzeko aukerak eta guneak erraztea helburu duen Mintzagun egitasmoaren testuinguruan antolatu dute egun osoko festa eskualdeko euskaltegiek, Lau Haizetarak eta Oarsoaldeko Euskara Batzordeak.
Jaiari, gustu guztietarako ekintzak izango dituenari, eguerdiko 12:00etan emango zaio hasiera Errenteriako udaleko euskara zinegotziak herrira hurbildutakoei zumardian egingo dizkien ongietorri hitzekin.
12:30etan Herriko Enparantzatik parte zaharrean barrena bi bisita gidatu abiatuko dira eta handik ordu erdira beste bi. Bisita hauek Errenteriako udal euskaltegiko eta Xenpelar AEK-ko bina ikaslek gidatuta egingo dira.
Era berean, 12:30ean ere Flashmoba egingo da zumardian, Irrien Lagunak Oarsoaldean kantuarekin eta dantzarekin.
Oarsoaldeko Irrien lagunok denbora daramagu, aisialdi parte hartzaile eta hezitzailea antolatuz bailarako herrietan. Orain, maiatzaren 10ean eta 11n “Herri hezitzailea” izenburupean Donostiako Kursaalen egingo diren jardunaldiak antolatzeko esku bat bota dugu. Jardunaldi horietan parte hartuko du Francesco Tonucci (Fano 1941) pentsalari, marrazkilari eta psikopedagogo italiarrak. Tonucci irakasleak, Frato ezizenez ere ezaguna denak, ospe handia hartu zuen “Haurren hiria” proiektuarekin. Helburu nagusia hiria haurren ikuspegitik eraikitzea zen, eta izandako arrakastaren ondorioz munduko beste hainbat lekutara zabaldu zen egitasmoa.
Atzo Buruntzaldea eta Oarsoaldea eskualdeak antolaturiko Motxian Eby mezu lehiaketako sari-banatze ekitaldia egin zen. Lehiaketan 12-16 urte bitarteko 178 neska mutilek parte hartu dute denera, horretarako 140 karaktere inguruko mezu bat bidali behar izan dutelarik honako galderari erantzunez: mezu bat jaso duzu: “zmz atzokoa?”
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL
Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.
Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894