Hauek dira nabarmendu ditugun gai batzuk. Eskualdea eta Agentzia zertxobait gehiago ezagutzera gonbidatzen zaitugu.
Euskaltel-Euskadi taldeko Mikel Astarloza txirrindulariak eskualdeko bidegorri batean Eva Getariarekin topo egin du; Elizaldeko Eskola Kiroleko koordinatzailea da bera. Mikel harrituta dago, larunbat goizean bidegorrian hainbeste neska-mutil batera ikusi dituelako bizikletan, eta Evari galdera batzuk egin dizkio:
“Horrez gain, Realeko nesken/emakumeen goi mailako futbol jokalaria da”
Oarsoaldeako Euskara Batzordeak hizkuntza honen sustapenerako hainbat eremutan lan egiten du, familia, gazteak eta haurretatik hasi eta lan-mundua edo irakaskuntzaraino, merkataritza edo eremu ludikotik igarota.
Eskola kirola, aisialdi eremuaren zati garrantzitsu bat da eta hori dela eta, orain dela hamarkada batetik hona abian dagoen plan zehatz bat garatzen ari dira. Helburua eskola kirolaren garapena euskaraz egitea da, begiraleen euskararen ezagutza eta erabilera bermatuz eta baita beraien kirol prestaketa ere.
Ane Bergara, eskola kiroleko begiraleak, bere esperientzia kontatzen digu.
Telefono konpainia batek 700€ erreklamatu zizkion berak kontratatu ez zituen 3 lineagatik
Orain dela urtebete, Maria Gabriela Berra oso kezkatuta zegoen. Telefono konpainia batek 700 euro eskatu zizkion berak kontratatu ez zituen 3 lineagatik. Oarsoaldea Garapen Agentzian dagoen Kontsumitzaileen Informaziorako Bulegora jo zuen, eta bertan jasotako aholkuei esker arazoa konpontzea lortu du.
"Krisiari ideia berriekin aurre egin behar zaio, gauzak modu desberdinean egin behar ditugu, berritu behar dugu"
Ekonomia eta Enpresa Zientziatan lizentziatua da eta ikasketa horiek informatikaren eremukoekin konbinatu ditu. Bi horiek kontuan hartuta, bere bizi profesionala bi munduak partekatzen eman du. Hamar urte baino gehiagoko lan-esperientzia izan ondoren, bere negozioa eratzea erabaki zuen Eneko Lacunzarekin batera, bien artean lan-filosofia berria eskainiz. Proiektua sortuz zortzi hilabete eman ostean, Binovo (www.binovo.es) sortu da eta bidea irekitzen ari da "krisia" gehien errepikatzen den hitza denean.
Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.
Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894