Geroa ereiten

Hiri Behatokia

Zer den eta zeintzuk diren bere funtzioak

Gure eskualdeko behatokia Ezagutzaren Kudeaketarako tresna bat da. Datuen bitartez, eskualdeko errealitatearen analisia eskaintzea du helburu. Analisi hori tresna baliagarria izan daiteke eskualdeko errealitate sozio-ekonomikoa ezagutzeko eta ulertzeko.

Funtzio nagusiak honako hauek dira:

  • Informazio kuantitatibo eta kualitatibo fidagarria jaso, analizatu eta sortu
  • Eskualdea eta bere garapenari buruzko ikuspegi zabala eskaini
  • Hainbat datu estadistiko kontsultatzeko sarbide informatikoa erraztu, pertsona bakoitzak bere analisiak egin eta bere ondorioak atera ditzan.
  • Datuak zabaldu eta erabiltzaileen eskura jarri

Zerbitzuak

Adierazle taula

Udalerriari buruzko informazio estadistikoa aurki dezakezu hemen, modu azkar eta errazean. Datu base honetan udalerri mailako 500 adierazle baino gehiago biltzen dira sistematikoki. Datuak aukeratzeko hiru aukera daude: lurraldearen arabera, gaiaren arabera edo daten arabera.

Ez dira bakarrik datu kuantitatiboak azaltzen, baita datu hauek estadistikoki analizatu eta mapa tematikoak egiteko aukera ere. Mapa tematiko hauek s-map 2007 Standard doako aplikazioaren bitartez egiten dira. Programa hau emaitzen orrialdetik jaitsi daiteke.

Adierazle taulan sartu 

Argitalpenak(*)

Guk egindako ikerketa, txosten eta dokumentu guztiak izango dituzu eskuragarri.

Zure kontsulta

Sarean aurkitu ez duzun datu bati buruzko kontsulta pertsonalizatua egin nahi baduzu, telefono, fax edo korreo elektronikoaren bitartez jar zaitezke harremanetan Hiri Behatokiko taldearekin. 

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.net