Iraunkortasun Adierazleak

adminoarso-k erantsia A, 2006-11-07 08:28-an.

Adierazle-mota desberdinak daude Europan, EAEn, udalerri bakoitzean eta abarrean.

Adierazleak erabilgarriak izateko hurrengo printzipioak errespetatu behar dituzte:

  • Adierazleak neurgarriak izango dira eta denbora-segidetan aztertu ahal izango dira. Adierazleek denboran eboluzioa islatu beharko dute. Ildo horri jarraiki, joera negatiboak prebenitu edo zuzentzeko aztertu ahal izango dira.

  • Adierazleen kopurua murritza izango da. Erabiltzaileek aurkezpena eta esanahia argia izan behar dute eragile guztiek aise ulertzeko.

EAEko ingurumen-adierazleen sistema lau adierazle-kategorien inguruan egituratzen da:

Oinarrizko adierazleak

Eredu kausalaren oinarripean zehazten dira. Inguruneen egoera, presioak, inpaktuak, indar eragileak eta eragileen erantzunak kontuan hartzen dituzte. EAEko Ingurumenaren Egoera zehazteko adierazle hauek oinarrizkoak dira. Euskal Ingurumena Babesteko Lege Orokorrak aipatutakoari erreparatuz, 3 urtez behin aztertu behar dira.

Buruko adierazleak

Oinarrizko adierazleetatik abiatuta adierazle-kopuru txikia hautatzen da eta lehentasunezko ingurumen-helburuen joera orokorrak adierazten dituzte. Gainera, adierazle hauek hazkuntza ekonomikoaren eta ingurumenaren arteko elkarrekintzak modu agregatuan erlazionatzen dituzte. Horiekin urtean txostena egiten da eta Euskal Herriaren ingurumen-eboluzioa erraz eta azkar hauteman daiteke.

Integrazio-adierazleak

Herri-politiketan ingurumenaren aldagaia sartu den maila neurtzen dute. Gainera, iraunkortasunaren helburuarekiko egokitzapena neurtzen dute ere.

Iraunkortasunaren adierazleak

Euskal gizarteak osoan –hau da, ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren ikuspuntutik- nola egiten duen aurrera islatzen dute.

Adierazleei buruz argibide gehiago nahi izanez gero sakatu hemen

Tokiko Agenda 21en prozesu osoan ezinbestekoa da hiritarren partaidetza suspertzeko ekintzak sustatzea. Horretarako, informazio- eta komunikazio-bideak ireki behar dira eta hiritarrak sentsibilizatu behar dira.

Tokiko Agenda 21ek arrakasta izateko oinarriak:

 -Udalaren buruzagitza

 -Inplikazio politikoa

 -Inplikazio teknikoa

 -Udala udalerriarentzat erreferentzi eredu

 -Prozesuaren gardentasuna

 -Hiritarrek parte hartzeko mekanismoak sortzea eta egonkortzea: eztabaida­‑guneak, mahai teknikoak, etab.