Eskolako Agenda 21 (oiartzun)

adminoiartz-k erantsia O, 2005-01-20 16:42-an.

Eskolako Agenda 21:

Eskolako Agenda 21 Oiartzungo bi eskoletan ezarri da aurten lehen aldiz (Haurtzaro Ikastola y Elizalde Herri Eskola eta Institutoa). 2004-2005 ikasturtean uraren gaia landuko da, izan ere, ikasturte bakoitzean ingurumenarekin zerikusia duen gairen bat aukeratu behar dute eskolek.

CEIDA (Ingurumenarekiko Irakasbideen Hezkuntza eta Ikerketarako Ikastegiak) da Eskolako Agenda 21en ezarpena eta kudeaketa koordinatzeaz arduratzen den erakundea Euskadin (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailaren menpe dagoena). Aldi berean, erakunde hau eskolei aukeratutako unitate didaktikoa banatzeaz arduratzen da. Era berean, eskoletan parte hartze foro bat osatzen da, non ikaslegoak, irakaslegoak, gurasoek eta eskolako langilegoak hitza duten.

Oiartzungo Udalak ingurumen hezkuntzako aholkularitza enpresa bati eman dio ikasturte bakoitzean landuko den gaiaren garapena (ura aurtengo ikasturtean). Uraren gaia lantzen denean, aipatu enpresa klaseak dinamizatzeaz eta gaiaren inguruko hezkuntza osatzeko irteerak antolatzeaz arduratuko da.