Murriztu, zirt edo zart! Sanmarko Mankomunitatea kanpaina honekin joango da eskolara

Sanmarko Mankomunitateko lehen hezkuntzako eskola guztiei dago zuzenduta kanpaina, eta Pasaiara iritsi da 2011/12 ikasturte honen bigarren hiruhilekoan zehar garatuko delarik. 3.000 ikaslek hartu ahal izango dute parte. Mankomunitateko 10 udalerrietako ikastetxe bakoitzak Lehen Hezkuntzako 3. ziklotik hautatutako maila bateko irakasleak, gurasoak eta ikasleak dira ingurumen-hezkuntzako kanpaina honen zuzeneko hartzaileak. Guztira, 66 eskolari, 132 gelari eta 2.814 ikasleri egin zaie deialdia. Ikastetxeetako jarduera 2012ko urtarrilaren 11n hasiko da, eta apirilaren 20an amaituko da. Helburu hauek ditu kanpainak:
• Eskola-komunitatea jokabide-ohiturak aldatzera bultzatzea parte-hartzailea, bere hurbileneko ingurunean hondakin gutxiago sortzen lagundu dezan.
• Hondakin-sorkuntzan, haiek dakarten arazoan eta hura konpontzeko guztion parte-hartzearen premian gutako bakoitzak duen protagonismoari buruz kontzientziatzea eta sentsibilizatzea.
• Hiri-hondakinen gaineko ezagutzak hedatzea, arreta berezia jarriz prebentzioan (hondakin-kantitatea murriztea eta haiek berrerabiltzea), gaikako bilketa alde batera utzi gabe.
Â
Kanpaina eskola bakoitzeko gelan bertan garatzen da jolasak, tailerrak eta froga parte-hartzaileak proposatuz. Kanpaina hobeto txertatzeko, ikasgeletan gaia aldez aurretik jorratzea proposatzen da, irizpide pedagogikoei jarraiki. Horretarako, irakasleek eta ikasleek hondakin gutxiago sortzeari eta haien balorizazio materialari buruzko kanpainaren berariazko materiala izango dute. Kanpaina eskoletara iristearekin batera, hartzaile edo parte-hartzaile guztiek gutun bat (eurek eskuz idatzia) bidali behar dute beren etxera. Euskarri horren bidez, etxeetara informazioa bidaltzeaz gain, ikasle bakoitzak gonbita egiten dio bere familiari hondakin gutxiago sortzeko ohiturak hartzeko.
Â
Beheko taulan azaltzen zaizu kanpainan parte hartuko duten Pasaiako ikastetxeen egutegia. Erredakziotik bertako eskolaren batera joateko asmoa izanez gero, biziki eskertuko genizuke kanpainaren antolakaterekin harremanetan jartzea telefono honetara deituz: 943 670 637Â
| Eguna | Ikastetxea | Helbidea | Herria | Ordutegia |
| Urtarrilak 25 | Pasaia Lizeoa | Kanposantu bidea z/g | Pasaia | 09:00-10:00 Â 10:00-11:00 Â Â 11:30-12:30Â Â |
| Urtarrilak 26 | Pasaia Lizeoa | Kanposantu bidea z/g | Pasaia | 09:00-10:00 Â 10:00-11:00 Â 11:30-12:30Â |
| Martxoak 27 | La Anunciata | Camino de Lorete, 2 | Donostia/Pasaia | Â 14:30-15:30 Â Â 15:30-16:30 Â Â |





