Oiartzun ATEZ ATE

adminoarso-k erantsia O, 2009-11-06 17:03-an.

     

Hiri hondakinen bilketa eta kudeaketarako egun dauden aukeretatik, Oiartzungo Udalak udalerrian sortutako hiri hondakinen atez ateko bilketa sistema ezartzeko hautua egin du. Udalaren nahiz San Markos-eko mankomunitatearen ordezkarien hitzetan, atez ateko bilketak soilik bermatzen du materialen berreskurapen eta materialen birziklatze mailarik altuena. Horretarako, bide publikotik gaikako bilketaren edukiontziak kenduko dira, beira biltzeko iglu formako edukiontziak izan ezik (horiek, gainera, udalerriko zenbait puntutan gehitzea aurreikusten da). Etxeko tresna eta tamaina handiko hondakinen kasuan, herritarrek hondakin horiek Garbigunera eraman beharko dituzte. Beraz, 2010eko udaberritik aurrera, aurrez emandako egutegiak errespetatuz, oiartzuarrek sortzen dituzten hondakinak etxebizitza bakoitzaren atariaren kanpoan utzi beharko dituzte.  

Atez ateko sistemaren inguruko informazioa zabaldu asmoz, Oiartzungo Udalak honako baliabideak jarri ditu martxan:

  • Informazio bulegoa: Done Eztebe plaza, 11 (ordutegia: astelehenetik ostiralera, goizeko 9etatik 13:30etara eta arratsaldez 15:30etatik 19:00etara).

  • Doako telefono zenbakia: 900 491 111