
Kaixo,
Irailaren 15-25 bitartean 2008ko Mugikortasun Iraunkorraren Astea ospatu dugu Oarsoaldea. Antolaturiko ekimenak aurrera eramateko, Oarsoaldeko lau herrietako Udalen eta Oarsoaldea Eskualdearen Garapenerako Elkartearen laguntzaz gain, eskualdeko elkarte eta pertsonen laguntza izan dugu, eta hori eskertzekoa izan da.
Antolatutako ekintzen artean; bizikletan ibiltzeko ikastaroa, modueraginkorrean gidatzeko ikastaroa eta bizikleta martxa, azken honek izandako parte-hartze arrakastatsua azpimarratu nahi genuke: 50 lagun bildu ginen Arditurrin! Martxako edo Mugikortasun Asteko beste une batzuk gogoratu nahi badituzu sakatu ondorengo luzapenak:
- Bizikleta martxako argazkiak
Gehiago luzatu gabe, Oarsoaldeko Udaltalde 21ek guzioi eskerrak eman nahi dizkizue, zuen laguntzarengatik eta erakutsi duzuen jarreragatik.
Esker mila!




