Irailaren 21ean goizean (igandea), azken urteetan egin dugun moduan, eskualdekoan zeharreko bizikleta martxa aurrera eramango dugu. Bizikleta martxa Trintxerpen 10eta hasi eta
Oiartzungo Arditurriko meatzetan amaituko da 12:30ak inguruan.
Aurten berrikuntza moduan, martxara bizikleta eramaterik ez duten pertsonek lau udalerrietan jarriko diren bizikletak maileguan hartzeko posturen batetan bizikleta alokatzeko aukera izango dute dohainik (martxa amaitzean hartu duten postura itzuli beharko dute bizikleta), baina lehenago postuan egon den arduradunaru izen-abizenak eta NANaren zenbakia eman beharko diote.
Martxarekin bat egitea errazteko, honako elkartze guneak ezarri dira:
-10:00etan Trintxerpeko Alkateordetzan. Ondoan dagoen plazatxoan bizikleta mailegurako postuetako bat ipiniko da eta bizikleta maileguan hartzeko ordutegia 9:45etatik 10etara izango da
-10:10eta San Pedroko frontoian (biribilgunean). San Pedrotik Donibanera txalupan igaroko gara.
-10:30etan Donibaneko sarrerako biribilgunean (termika parean)
-10:40etan Lezoko Gurutze Santuaren plazan. Bizikleta mauleguan hartzeko bigarren postua Euskal Herria plazan jarriko da 10:15etatik 10:30etara.
-10:50etan Errenteriako Herriko plazan. Errenterian bizikletak maileguan hartzeko 2 postu ipiniko dira; lehena Herriko plazan (10:30etatik 10:45era bitartean) eta bigarrena Fanderia auzoan (10:30etatik 10:45etara), Arditurriko bidegorrira sartzeko zubiaren ondoan.
-11:00etan Ugaldetxo auzoan (Matteo jatetxearen ondoan)
-11:10etan Altzibar auzoan (bidegorrian)





