Bizikletan ibiltzearen onurak aski ezagunak dira; airearen kutsadura murriztu, osasuna hobetu...Baina guztiok ez dugu garraio mota hau erabiltzen ikasteko paradarik izan. Gauzak honela, Trintxerpeko Atletiko Kluba elkartearen ekutik, bizikletan ibiltzek ikastaroa antolatu du Oarsoaldeko Udaltalde 21ek. Ikastaroaren irauena 8 egunekoa izango da (astelehenetik ostegunera, irailaren 15ean hasita eta 25ean amaituta) eta egunean ordu eta erdikoa eskolak emango dira. Ordutegiari dagokionez, interesa duenak honako ordutegietako bat aukeratu beharko du: 10:30etatik 12:00etara edo 15:00etatik 16:30etara.
Oarsoaldeko udalerri bakoitzeko gehienez 2 ikastaro antolatuko dira (gehienez 8 ikastaro eskualde mailan). Ikastaro bakoitzak aurrera egiteko, ezinbestekoa da gutxieneko taldea osatzea; talde bakoitzean gutxienez 5 pertsona eta gehienez 10 pertsona. Udalerriren batean taldea sortuko ez balitz, eta beste udalerrietan jendea itxaron zerrendan geratuz gero, pertsona horiekin talde gehigarri bat osatzeko aukera egongo litzateke (kasu horretan, beraz, udalerri bakoitzeko 2 talde baino gehiago sortuz).
Ezinbestekoa da izena ematen dutenak adin nagusikoak izatea (18 urtez gorakoak). Ikastaroa doakoa da. Dena den, izena ematean 12€ aurreratu beharko dira eta ikastaroa amaitzean itzuliko zaizkio ikasleari. Izena emateko azken eguna irailaren 12a izango da, arratsaldeko 5etan.





