MUGIKORTASUN IRAUNKORRAREN ASTEA 2008

adminoarso-k erantsia A, 2008-09-10 06:48-an.

Urtero bezala, Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astea ospatuko da Oarsoaldean irailaren 16tik 22ra bitartean. Aurten Europako Batzordeak aukeratutako leloa "Aire garbia denontzat" izabik, 2008ko edizio honek tokiko agintariak zein herritarrak eguneroko joan-etorrietan gure herri eta hirietako airearen kalitatea hobetzen lagun dezaketen neurriak martxan jartzera animatu nahi ditu. Izan ere, egungo garraio ereduak ingurumen arazo ugari sortzen ditu, horien artea; kutsadura atmosferikoa eta aldaketa klimatikoa azpimarra daitezkeelarik. Kontuan hartu behar da motordun ibilgailuen ihes-hodietatik igortzen diren gasek herri eta hirietako airearen kalitatearengan eragin zuzezena dutela, eta ondorioz, herritarren bizi kalitatearengan.

"Aire garbia denontzat" leloaren atzean argi eta garbi adierazten da, autoentzako azpiegituren ugaritzea ez dela gure gizartearen garraio arazoak konpontzeko bidea. Are gehiago, azken urteotan herri barruko zein kanporako mugimenduetan, garraio publiko zerbitzu egokiak eta oinezkoentzako zein bizikletentzako bide seguruak nahi ditugula diote azken inkestek. Horrela, orain arte 100 udaletik gora egin du bat sentsibilizazio kanpaina honekin eta urtetik urtera geroz eta elkarte, sindikatu eta enpresa gehiago atxikitzen zaio mugikortasun iraunkorraren aldeko ekimen honi.

Oarsoaldea eskualdean esaterako, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako Udalez gain, besteak beste, Oarsoaldeko Kalapiek eta Trintxerpe Atletiko Klubak bat egin dute Oarsoaldeko Udaltalde 21ek antolatutako ekintza sortarekin.

Anima zaitez eta parte hartu antolatutako ekimenetan!