Parte hartze Foroak

adminoarso-k erantsia A, 2004-12-21 15:37-an.

Ingurumen-arazoak ebazteko hiritarrak banan-banan nahiz taldean inplikatu egin behar dira. Ildo horri jarraiki, esku hartzeko konpromisoaren eta taldearen sena izan behar da. Guztion interesekoak diren arazoen arduratzeko sareen inguruan pertsonak antolatu behar dira.

Tokiko agenda gauzatzeko orduan eta neurri zehatzak zehazteko, hiritarrek parte hartzea helburu nagusia da eta, era berean, ezinbesteko baldintza. Horregatik, hiritarrek parte hartzeak berebiziko garrantzia du.

Hiritarrek Parte Hartzeko Eztabaida Guneak hurrengo zereginak ditu: aholkularitza nahiz informazioa eskaintzea eta adostasunera iristea. Organo horren bidez “bizilagunen, erakundeen eta elkarteen partaidetza bideratu eta errazten da, ingurumena, ondarea, garapen ekonomikoa, gizarte-ongizatea eta iraunkortasuna defendatzeko orduan, ezagutu, planifikatu eta kudeatu nahi badute?.

Tokiko Agenda 21 prozesuaren oinarrietan dago etapa guztietan (arazoak hierarkizatzetik ekintzak planifikatu eta gauzatzera arte) hiritarrek parte hartzea eta, gainera, ezinbesteko tresna da. Hiriko eragile ekonomikoen, sozialen eta administratiboen inplikazioa eta erantzukizun bateratua prozesuak arrakasta izateko funtsezko elementuak dira. Partaidetzak abantaila anitz du. Horietatik azpimarragarria da sinergiak sortzen direla, arazo desberdinei irtenbidea emateko. Halaber, gizarte-taldeen artean harremanak hobetzen dira.

Agenda 21ek 28.2 kapituluan –Rio 92ko Gailurrean onartu zen- Garapen Iraunkorrerako eredua definitu eta defendatzeko orduan (Tokiko Agenda 21), hiritarrek parte hartzearen garrantzia aipatzen du. Ildo horri jarraiki, partaidetzak ikuspuntu bikoitza izan behar du:


a) Biztanleek kontsumoarekiko eta kanpo-produkzioarekiko ingurumen­‑portaerako jarraibide egokiak hartzea.

b) Tokiko ondare sozioekonomikoa kontserbatzeko, baita ingurumen­‑kalitatea hobetzeko ere beharra eta eskatzeko aukera.