2002 Rioko Mundoko konferentzia +10 II. Lurraren Gailurra. Johanesburgo-Hego Afrika.

adminoarso-k erantsia A, 2004-12-21 12:08-an.

2002ko Johannesburgoko (Hego Afrika) Gailurra –Garapen Iraunkorrari buruzko Munduko Gailurra- 2002ko abuztuaren 26tik irailaren 4ra bitartean egin zen. Milaka partaide bildu ziren: estatuetako eta gobernuetako buruak, nazioetako ordezkariak eta gobernuz kanpoko erakundeen (GKE) agintariak, enpresak eta bestelako talde garrantzitsuak. Beren helburua erronka zailak ebazteko munduaren arreta eta zuzeneko ekintza lortzea izan zen. Erronka horiek, besteak beste, honako hauek ziren: hiritarren bizi-kalitatea hobetzea eta natur baliabideak kontserbatzea. Hori guztia populazioa geroz eta gehiago hazten ari den munduan lortu nahi da. Beraz, geroz eta gehiago beharko dira elikagaiak, ura, etxebizitzak, saneamendua, energia, osasun­‑zerbitzuak eta segurtasun ekonomikoa.

Aitorpen politikoan munduko herrietako ordezkariek garapen iraunkorraren aldeko konpromisoa berretsi zuten eta elkarren artean zerikusia duten hiru mugarriak alderdi guztietan indartzeko erantzukizuna onartu zuten. Garapen Iraunkorrak epe luzerako ikuspegia eskatzen duela onartu zen eta “garapen iraunkorrerako helburuak eta xedeak lortzearren aurrerapenak aldizka egiaztatzeko� konpromisoa hartu zen.

Gailurraren Erabakiak Aplikatzeko Planak Rioko Konferentziaz gero lortutako aurrerapenak osatuko lituzke eta, gainera, nazioartean adostutako helburu garrantzitsuak azkarrago beteko lirateke. Gai azpimarragarria izan zen araudi metodologikoak, estrategikoak garatzen jarraitzeko eta sustatzeko beharra. Halaber, tokian eta nazioan garapen iraunkorrari buruz erabakiak hartzeko proiektuekin aurrera egin behar zen eta horiek sustatzen jarraitu behar zen. Erakundeen ikuspuntutik, 2005erako Estatuei Nazioetan Garapen Iraunkorraren Estrategiak aplikatzen hastea eskatu zitzaien. Era berean, Estatuek tokietako agintarien zeregina eta ahalmena hobetu behar zuten, bai Programa 21 gauzatzeari zegokionean, bai Programa hori aplikatzeko programak indartzeari zegokionean.

Argibide gehiago nahi izanez gero sakatu hemen.Â