San Markoseko Mankomunitateak prebentzioaren arloan,
berrerabil daitezkeen 165.000 edalontzi erostea erabaki zuen 2006. urtean (330ml-ko 150.000 edalontzi eta 1.000ml-ko 15.000 edalontzi) hondakinen sormenean
murrizketa eraginkor bat lortu asmoz.
Ordutik hona hainbat udalerritan erabili da, esaterako; Azpeitian, Donostian, Lasarte-Orian. Gure bailaran ere ikusi eta erabili ahal izan ditugu; Errenteriako Landalurraren 3. azokan edo Oiartzunen ospaturiko Kilometroak 2006an.
Aurten ere, festa giroa hasia den honetan, Mankomunitateak udalei, elkarteei, erakundeei luzatu nahi die eskaintza erabilera bakarreko edalontzien ordez erabiltzeko. Edalontziak doan lagako dira eta protokoloari jarraiki egingo da. Protokoloaren zehaztasunak ikusteko sakatu hemen.




