1972 Stockholm-eko Konferentzia
Ingurumenaren arazo orokorrarekiko ardura Munduko Konferentzian eta Erromako Elkartearen txostenaren bidez ("Hazkundearen Mugak") adierazi zen mundu mailan lehen aldiz. Stockholm-eko Konferentziaren ondorioz ("Stockholmeko Aitorpena") egin zen.,
Stockholm-eko Aitorpena (1972) Giza Ingurumenari buruzko Nazio Batuen Konferentzian onartu zen eta lehenengo aldiz sartu zuen nazioarteko politikaren agendan ingurumenaren ikuspuntua hazkuntza ekonomiko tradizionalaren eredua eta natur baliabideen erabilera baldintzatu eta mugatzen duen heinean.
Giza Inguruneari buruzko Nazio Batuen Konferentzia Stockholm-en egin zen 1972ko ekainean eta Ingemund Bengtsson Suediako Nekazaritza Ministroa izan zen buru. 110 herrialde ordezkatzen 1.200 ordezkari izan ziren. Konferentziaren idazkari nagusia Maurice Strong izan zen. Izan ere, nazioartean garatzeko Kanadako Agentziaren zuzendari nagusi ohia zen.
Stockholm-eko Konferentzian eztabaida-guneak sortu baino lehen, mundu osoko ehun zientifikok baino gehiagok egindako txosten ofiziosoa argitaratu zen. Azkenean, René Dubosek eta Barbara Wardek biribildu zuten. Lur bakarra: planeta txikia zaindu eta kontserbatzea izenez hamar hizkuntzatan argitaratu zen eta Konferentziako idazkaritza nagusiaren ekimenez, ordezkari guztiek izan zuten eskura.
Konferentzian eztabaidak hiru batzordetan egin ziren eta honako gaiak landu zituzten: 1) Ingurumen-babesa planifikatzeko kultur eta gizarte-beharrak; 2) Natur baliabideak; 3) Poluzioaren kontra borrokatzeko nazioarte-mailan erabili beharreko bitartekoak. Konferentziak azken aitorpena onartu zuen 26 printzipio eta 103 gomendiorekin. Gainera, munduaren ikuspuntu ekologikoa izan zitekeena aldarrikatu zen zazpi printzipio nagusitan laburtua.
Konferentzian munduaren ikuspegi ekologikoa onartzea... |
Konferentzian lorpen handia izan zen partaide guztiek munduaren ikuspegi ekologikoa onartzea. Besteak beste, hurrengoa onartu zen: "... gizakia inguruneak egin du eta, era berean, gizakia bera da ingurunearen egilea...". |
Herrialde industrializatuen jarduerek munduko zona zabaletan izan dituzten ondorioak aztertuz gero, honakoa egiazta daiteke: “…Lurreko herrialde askotan gizakiak eragindako kalteen aztarnak biderkatzen ari dira: uraren, airearen, lurzoruaren eta gizakien poluzio-maila arriskutsuak; biosferako oreka ekologikoan kalte garrantzitsuak;baliabide ordezkaezinak suntsitu eta agortzea eta gizakiak berak sortu duen ingurunean –bereziki bizi eta lan egiten duen ingurunean– osasun fisikorako, mentalerako eta sozialerako huts larriak". Biztanleak kontrolatzeko irizpideak kontrakoak izan arren, Konferentzia izan ziren partaide guztiek honakoa izenpetu zuten: "...Ingurunea zaintzeari dagokionez, biztanleen hazkuntza naturalak etengabe arazoak planteatzen ditu; hortaz, arazo horiei aurre egiteko arau eta neurri egokiak hartu behar dira". Munduan problematika ekologikoa onartu zenean, banan-banako eta nazioko ekintzak egiteaz gainera, era berean, hurrengoa azpimarratu zen: "...Nazioen artean lankidetza estua behar zela eta nazioarteko erakundeek neurriak hartu behar zituztela guztion intereserako".
Konferentzian adostutako gomendio ekologikoak... |
Gomendio ekologikoen artean, besteak beste, honako hauek azpimarratu behar dira: “banku genetikoakâ€? izenekoetan natur ekosistemen lagin adierazgarriak kontserbatzea; arriskuan dauden espezieak babestea, bereziki ozeanoetako zetazeo handiak; bizi-baliabide berriztagarriak ekoizteko Lurraren ahalmena mantentzea eta hobetzea; gizakiaren kokalekuak planifikatzea, ingurunea errespetatzen duten hirigintzaÂ‑printzipioak aplikatuz; poluzioa maila guztietan saihestea eta, ildo horri jarraiki, poluitzaile arriskutsuenen zerrendak egitea, baita epe luzean beren eragina itzulezina denena ere; Ingurumenari buruzko munduko programa sortzea, Nazio Batuek babestua, nazioartean ingurunea babesteko.
Azken aitorpenean irizpide desberdinak aipatzea... |
Konferentziako gomendioek zehatz-mehatz adierazi zituzten ordezkarien arteko irizpide desberdinak. |
Bestelako ataletan, Konferentziako gomendioek zehatz-mehatz adierazi zituzten ordezkarien arteko irizpide desberdinak. Ildo horri jarraiki, Azken Aitorpenak, esaterako, ekonomiaren ikuspuntutik herrialde azpigaratuen aldarrikapen ugari sartu zituen ondorengo gaiei buruz: arrazagatiko segregazioa, zapalketa koloniala, lehengaien prezioak egonkortzea, natur baliabideak ustiatzeko eskubide subiranoa, garapen arinaren garrantzia eta azpigarapenaren ondorioz sortutako ingurumen-arazoak konpontzeko teknologia eta finantzak transferitzea.
Konferentzian izandako desberdintasunen ondorioz, interesa hautazko bileretara bideratu zen. Nolanahi ere, horiek ingurune berean egin ziren... |
Stockholm-eko Konferentzian kontraesan saihestezinak izan ziren eta, ondorioz, Suedian egindako bilera ekologistak interesgarriagoak izan ziren. Giza Inguruneari buruz Nazio Batuen Konferentziarako deialdia aprobetxatuz, irtenbiderik gabeko arazoei egiazko hautabideak eskaintzen saiatu ziren. Bitartean, ekologismo ofizialeko ordezkariek irtenbiderik gabeko alderdiak eztabaidatzen jarraitzen zuten. Konferentziak iraun zuen egunetan eta Stockholm-eko hirian bertan Estatu Batuetako Barry Commoner biologoak inguruneari buruzko eztabaida-gunea antolatu zuen, eta industri gizarteari dagokionez, aukera erakargarriak azaldu ziren. Edozelan ere, zibilizazio ekologikoa defendatu zen, hain zuzen ere, naturaren erritmoak errespetatzen dituena eta teknologia leunak erabiltzen dituena. Bestelako konferentzia alternatiboa Dai-Dong Elkartearena izan zen. Stockholm-etik kilometro gutxi batzuetara gauzatu zen eta ekologismoaren definizio filosofikoa bilatzea izan zuen helburu, baita bizi-generoetan zehaztea ere.
Giza ekologiaren arazoa ikertzeko orduan, “Stockholm-eko Aitorpena� derrigorrezkoa da... |
Muga ugari izan arren, Stockholm-eko Aitorpena –egunkarietan izen hori eman zitzaion Giza Inguruneari buruz Nazio Batuen Konferentziak egindako testuari– giza ekologiaren arazoa aztertu nahi duten guztientzat ezinbesteko dokumentua da. Irizpide ekologikotik abiatuta, ziur aski, hasierako testuek zehaztasun zientifiko handiagoa zuten eta azken Aitorpenak kontraesan ugari zituen, aldi berean defendatzen baitzituen ingurumen-poluzioa murrizteko neurriak eta Hirugarren Munduko herrialdeetan industri prozesu arina garatzeko neurriak, industri zibilizazioa izan arren, hain zuzen ere, gehien poluitu eta natur baliabideak agortzen dituena. Dena delakoa, kontraesanek ez dute baliorik gabe uzten herrialde pobreenen ordezkariek defendatutako tesia. Izan ere, poluziorik okerrena pobrezia da eta ingurumena babesteko orduan, giza familiako kide guztiek izan behar dute partaide. Bertan “bizi-kalitatearen printzipioaz� hitz egiten hasten zen.
1987 Brundtland txostena
"Gure Etorkizun Komuna" izeneko dokumentua 1982. urtean argitaratu zen eta ezagunagoa da “Brundtland txostena� izenez. Ingurumenari eta Garapenari buruzko Munduko Batzordeak gauzatu zuen. Aipatu batzordea Nazio Batuek sortu zuten eta Gro Brundtland Norvegiako lehen ministroa izan zen buru. Brundtland txostenak ikuspuntu kritikoa finkatzen du herrialde industrializatuek hautatu eta garapen bidean dauden herrialdeek kopiatu duten garapen-ereduari buruz. Ildo horri jarraiki, txostenaren edukiari erreparatuz, ez dira bateragarriak lehenengoetan dauden produkzio- eta ekoizpen-ereduak eta natur baliabideen arrazoizko erabilera nahiz ekosistemek jasateko duten ahalmena. Iraunkorra honako garapen-eredua litzateke: “etorkizuneko belaunaldien beharrak bete ahal izateko, oraingo beharrak betetzen dituen eredua�. Argitaratu zenetik, Brundtland txostena garapen-estrategia eta garapen–politika ekobateragarriak egiteko munduko erreferentzia bilakatu da.
Brasilek gonbita luzatu ostean, Rio de Janeiro hiria Ingurumenari eta Garapenari buruzko Nazio Batuen Batzarraren (CNUCED) egoitza izan zen. Halaber, “Lurraren Gailurra� izenez ezagutzen da. 1992ko ekainaren 3tik 14ra bitartean egin zen eta Rio-92 izena jarri zitzaion. Bertan 175 herrialdetako ordezkariek parte hartu zuten. Gainera, Guda Hotza amaitu ondoren, lehenengo nazioarteko bilera garrantzitsua izan zen.
Nahiz eta urte batzuk lehenago (1988an), Brundlandt txostenean garapen iraunkorra zehaztu, Lurraren Gailurrean definizioa adostu zen:
"Etorkizuneko belaunaldiek beren beharrak asetzeko ahalmena konprometitu gabe oraingo pertsonen beharrak asetzeko aukera eskaintzen duen garapena da."
Ingurumenari eta Garapenari buruzko Munduko Batzordearen txostenari dagokion aipamena (Brundtland Batzordea): Gure Etorkizun Komuna
(Oxford: Oxford University Press, 1987).

Stockholmen gertatutakoaren aldean, Rioko Konferentzian gatazkaren gainean elkartasuna izan zen nagusi. Ildo horri jarraiki, elkarrizketa anitzerako bide berriak ireki ziren eta kezka nagusia interes orokorrak izan ziren. Rioko Gailurra onartutako konpromiso zehatzak baino askoz urrunago iritsi zen, antagonismo ideologikoko mundu librean ulermen-aukerak agerian utzi baitzituen.
Rio-92 Konferentzian hartutako konpromiso bereziek bi konbentzio hartzen dituzte kontuan: bata, Aldaketa Klimatikoei buruz, eta bestea, Bioaniztasunari buruz. Halaber, Basoei buruzko Aitorpena egin zen. Gainera, Konferentziak bestelako dokumentuak onartu zituen, helburu zabalagoekin eta ikuspegi politikoagoarekin: Rioko Aitorpena eta Agenda 21. Biek garapen iraunkorraren oinarrizko kontzeptua barneratzen dute: ekonomiaren eta materiaren ikuspuntutik aurrera egiteko nahia eta kontzientzia ekologikoa. Horrez gain, bake eta gizarte-garapen iraunkorraren helburu orokorra sartzen duenez, Rio-92 Stockholmeko bileratik hegoaldeko herrialdeek egindako kudeaketei erantzun berantiarra izan zen.
Rioko Konferentziatik herrialde aberatsen eta pobreen arteko harremanak gidatzeko printzipio berriztatzaileak erabili dira, besteak beste, “erantzukizun komunak, baina desberdinak herrialdeen artean�, “poluitzen duenak ordaintzen du� eta “produzitzeko eta kontsumitzeko eredu iraunkorrak�. Horiez gain, Agenda 21 onartu zenean, etorkizunari begira Konferentziak iraunkortasunerako helburu zehatzak xedatu zituen alor desberdinetan. Ildo horri jarraiki, garapen iraunkorra orokorrean osatzeko baliabide finantzario berriak eta osagarriak bilatu behar dira. Halaber, Rioko Konferentzia ausarta izan zen gobernuz kanpoko erakundeen (GKE) partaidetza handia izan baitzen. Horien zeregina ikuskatzea da eta, gainera, gobernuei Agenda 21 betetzera behartzen diete.
“Garapen iraunkorra� terminoa modan jarri zen krisi ekologikoa, soziala eta ekonomikoa maila guztietan areagotzen ari zen garaian, planetatik hasi eta herrialde edo udalerri mailaraino. Garapen iraunkorrez ari garenean, Lurreko hiritar guztien bizi-kalitatea hobetu nahi da, behin betiko giroak natur baliabideak eskuratzeko ahalmena gainditu gabe. Ildo horri eutsiz, ekintzarik ez egiteak ondorioak izan ditzakeela ulertu behar da. Era berean, guk geuk modu berriztatzaileak aurkitu behar ditugu, batetik, erakundeen egiturak aldatzeko, eta bestetik, banan-banakako jardunbideetan eragiteko. Maila guztietan ekintzak egin behar dira, politikak eta praktikak aldatu behar dira, banan-banakako eremutik hasi eta nazioarte-mailara iritsi arte.
Garapen iraunkorra ez da ideia berria. Gizadiaren historian kultura askok naturaren, gizartearen eta ekonomiaren artean harmonia lortu behar dela onartu dute. Nolanahi ere, berria da ideia horiek industri eta informazioÂ‑gizarte orokorraren inguruan egituratzea.
Laburbilduz, oraingo garapen-eredua berriz planteatzen da. Tradizioz, bakarrik hazkuntza ekonomikoaren parametro kuantitatiboetan oinarritu da eta natur ingurunearen gainean gure jarduera sozioekonomikoek ez dituzte alderdi negatiboak (kanpoko elementu negatiboak) kontuan hartu. Gainera, alderdi horiek egungo gizartean –gure planetako edozein tokitan dagoena- nahiz etorkizunekoetan –beren bizi-aukerak garatzeko ingurunea behar bezala jasotzeko eskubidea dute- izango dute eragina. Beraz, ingurumenaren, ekonomiaren eta gizartearen esferak integratu egin behar dira, tradizioz bereizita egon arren; are gehiago, sarritan, ez ziren bateragarritzat jotzen.
Gaur egun hiriak dira produkzio-, kontsumo- eta sormen-toki nagusiak, baina, era berean, ingurumen-kalte gehienak eragiten dituzte eta, gainera, bertan adierazten dira garraztasun handienarekin. Arazo horien sorburua hiriaren beraren ezaugarriak dira eta, beraz, irtenbide asko zehatz-mehatz hiritik atera behar dira. Hirietako jarduerak ondorio larriak ditu: Baliabide fisikoak kontsumitzen baitira eta, ondorioz, hondakinak sortzen baitira. |
Rioko Aitorpenean garapen iraunkorrak hiru dimentsio ditu. GarapenÂ‑eredu berria da eta ekonomiaren, gizartearen eta ingurunearen dimentsioak kontuan hartzen ditu. Etorkizunean sustatu behar dugun garapen-ereduan mugarri horiek ezinbestekoak dira.
Garapen iraunkorrak 5 ideia nagusi planteatzen ditu:Â Â
 Garapenak ekonomiaren, gizartearen eta ingurunearen dimentsioa du eta bakarrik iraunkorra izango da bizi-kalitatean eragiten duten faktoreen artean oreka lortuz gero.
Jarraibide iraunkorragoetarantz aurrera egiteko iraunkortasuna prozesu gisara kontuan hartu behar da.
Iraunkortasunerantz aurrera egitea aldaketa positiboa da. Estrategiak enplegu-aukeretarako eta hiritarren ongizaterako aldaketa positiboak dira.
Epe luzera garapen jasangarria aukera estrategiko argia da eta, ildo horri jarraiki, doitzeko epe laburrean zenbait kostu izan ditzakeela onartzen da.
Erakundeen konpromisoa eta gizartearen adostasuna iraunkortasunerantz aurrera egiteko funtsezko oinarriak dira.Â
Iraunkortasunaren alde egitearren, Gailur honetan 175 estatuk udalerri mailan ekintza-planak garatzeko politikak sustatzea onartzen dute. Hala, “Agenda 21� (edo Programa 21) Garapen Iraunkorrerako ekintza-plan orokorra da. Agenda 21en 28. kapitulua “Agenda 21 bultzatzeko Toki Agintarien Ekimenak� deritza eta hurrengoa aitortzen du:
 [...] Toki agintariek... herritarrekiko agintari hurbilenak diren neurrian, oso zeregin garrantzitsua dute garapen iraunkorraren alde jendea hezi eta mugiarazteko orduan.
  [...] 1996rako herrialde bakoitzeko toki-agintari gehienek beren herrietan kontsulta-prozesua gauzatua izan beharko lukete. Halaber, data berdinerako komunitatearen “Tokiko Agenda 21i� buruz adostasuna lortu beharko lukete.
Testuinguru horretan, Programa 21ek edo Agenda 21ek politika-mota horiek garatzeko orduan, hiri-sistemen zeregin nagusia onartzen du. Izan ere, ingurumenaren, ekonomiaren eta gizartearen gatazkei dagokienez, hiria oso gune hurbila da; baina, era berean, sormen-iturria da eta irtenbideak bilatzeko orduan, sustapen-iturritzat jo daiteke. Gainera, arazoak osoan ebazteko unitaterik txikiena da. Hiri-jarduerak, hiritarren eguneroko ekintzek (banan-banakakoek nahiz kolektiboek) –hala nola supermerkatura joateak edo autoa hartzeak- begien bistako ondorioak izan ditzakete: udalerrian hiriÂ‑kalitatea murritz daiteke, baita orokorrean aztarna ekologiko izugarria utzi ere, besteak beste, natur baliabideak agortzea, ekosistemak desagertzea, poluzioa, pobrezia, gosea, etab. Bestalde, hiriak politikak garatzeko erakundeak ditu eta komunitatearekiko hurbilak dira. Azken finean, komunitateak berak ulertu behar ditu eguneroko garapen-aukera desberdinen ondorioak. Era berean, komunitateak berak du ahalmena “orokorrean pentsatzeko eta tokian jardutekoâ€?. Hiritarrek parte hartu gabe, iraunkortasun-politikak ez dira inoiz eraginkortasunez garatuko, gizabanakoaren nahiz taldearen gehieneko inplikazioa behar baitute.
Erabaki hori hartu ostean, mundu osoko milaka agintarik udalerri mailan politikak eta programak garatzen ari dira eta Tokiko Agenda 21 prozesuetan inplikatu dira. Europak, eta bereziki, Hiri eta Herri Iraunkorren Europako Kanpainak buruzagitza izan du. Bertan 1.200 tokiko agintari baino gehiago dago bilduta eta beren udalerrien garapen iraunkorraren alde lanean dihardute.
Rio de Janeiroko Konferentziaren ondorioz, hurrengo dokumentuak onartu ziren:
Ingurumenari eta Garapenari buruzko Rioko Aitorpena, Â
Aniztasun Biologikoari buruzko Hitzarmena,Â
Aldaketa Klimatikoari buruzko Hitzarmena.
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Rioko Konferentzia egin zen garai beretsuan, “ingurumen eta garapen iraunkorraren alorrean politikari eta ekintzari buruzko V. Programa Komunitarioa� idatzi zen. Europako Batzordeak 1992ko martxoaren 18an onartu zuen eta Europako Parlamentuak nahiz Ministroen Kontseiluak 1992a amaitzen ari zenean, berretsi zuten.
Bi ekimen horiek ia batera gertatu zirenez, Programa Komunitarioan ingurumenaren arazoak konpontzeko eta etorkizunean garapen iraunkorrera iristeko antzeko ideiak eta moduak planteatzen dira, nahiz eta bigarren kasuan Europako Elkarteak bere ikuspena aurkeztu.
Aurrekoen aldean, Europako V. Programaren berri nagusia honakoa onartzea da: ingurumen-helburuek zuzeneko eragina dutela ordura arte Elkarteak planteatua zuen gizartearen eta ekonomiaren garapen-ereduan. Ondorioz, garapen iraunkorrerantz bideratutako eredu berria proposatzen da.
Eredu berrian EE-ren politika eta estrategia sektorialak aplikatu eta egituratzeko orduan, ingurumena sartu behar dela planteatzen da. Beraz, oso ingurune garrantzitsuetan izango du eragina, hala nola industrian, energian, garraioan, nekazaritza-jardueretan eta turismoan.
Ingurumen alorrean bosgarren ekintza-programaren helburua garapen iraunkorra sustatzeko komunitatearen hazkuntza-eredua eraldatzea da.
Europako Elkarteak “Ingurumenaren V. Ekintza Programa (1992-2000)� hurrengo moduan definitu zuen: aurreko programen aldean “erabateko aldaketa�. Hori guztia ezin baitezakegu itxaron […] eta ezin baitezakegu huts egin". Hala eta guztiz ere, Programa berriz aztertu zenean, honakoa onartu zuen: eremu desberdinetan aurreratu arren, oraindik asko dago egiteke garapen iraunkorrerako bidean aurrera egin nahi izanez gero. Oraingo sistema ekonomikoan baliabideak eta hondakinak asimilatzeko ahalmena agortezinak dira.
Bosgarren programak ingurumen-politika komunitarioaren alorrean ikuspuntu berria defendatzen du eta hurrengo printzipioetan oinarritzen da:
1. | Natur baliabideekin edo ingurumenarekin zerikusia duten eragileentzat eta jarduerentzat ikuspuntu globala eta konstruktiboa egituratzea. |
2. | Oraingo nahiz etorkizuneko belaunaldien ingurumena kaltetzen duten joerak eta praktikak alderanzteko borondatea. |
3. | Gizarte-portaeraren aldaketak erraztea interesatu guztien artean (herriÂ‑agintariak, hiritarrak, kontsumitzaileak, enpresak, etab.) konpromisoak hartuz. |
4. | Erantzukizunen banaketa zehaztea. |
5. | Ingurumen-tresna berriak erabiltzea. |
Printzipio ordezkatzailea betetzeko, Komunitateak bere ekintza hurrengo lehentasunezko eremuetara mugatu du:
1. | Natur baliabideen kudeaketa iraunkorra: lurzorua, ura, natur guneak eta kostaldeak. |
2. | Poluzioaren aurka borroka bateratua eta hondakinen alorrean prebentziozko ekintza. |
3. | Berriztagarriak ez diren iturrietatik datorren energiaren kontsumoa murriztea. |
4. | Mugikortasuna hobeto kudeatzea garraio-modu eraginkorrak eta garbiak garatuz. |
5. | Hiri-ingurunearen kalitatea hobetzeko neurri-multzo koherentea gauzatzea. |
6. | Osasuna eta segurtasuna hobetzea, batez ere, industri arriskuen kudeaketari, segurtasun nuklearrari eta erradiobabesari dagokionean. |
Programaren edukiari erreparatuz, oso garrantzitsua da ekintza komunitarioa zenbait arlotara mugatzea:
1. | Industria: Elkarteak enpresekin elkarrizketa indartu nahi du, baita borondatezko akordioak sustatu ere. Gainera, honakoak lortu nahi ditu: baliabideak arrazoiz kudeatzea, kontsumitzaileak informatzea eta fabrikazio-prozesuen nahiz produktuen alorrean arau komunitarioak hartzea, eskumenaren distortsioak saihestuz, barne-merkatuaren osotasuna zainduz eta Europako lehiakortasuna mantenduz. |
2. | Energia: garapen iraunkorraren ikuspuntutik, ezinbestekoa da sektore horretan jardutea eta, besteak beste, hurrengo helburuak izan behar ditu: eraginkortasun energetikoa hobetzea, erregai fosilen kontsumoa murriztea eta energia berriztagarriak sustatzea. |
3. | Garraioak: garraio-moduekiko baliabidea bizitu egin da barne-merkatua gauzatzearen ondorioz. Sektorearen azpiegituren eta ekipamenduen kudeaketa hobetzeko, baita garraio publikoa sustatzeko eta erregaien kalitatea hobetzeko ere, neurriak hartzea premiazkoa da. |
4. | Nekazaritza: sektore honek ere ingurumena narriatzen du: laborantza intentsiboak geroz eta ugariagoak dira, ongarriak erabili eta soberakinak metatzen dira. Ezinbestekoa da nekazaritza-politika eta baso-garapenaren politika komuna berritzea. Nolanahi ere, ingurumen-betebeharrak kontuan hartu beharko ditu. |
5. | Turismoa: sektorea oraintxe bertan hedatzen ari da eta, ondorioz, mendiak eta kostaldeak kaltetzen ari dira. Honako neurriak proposatzen dira: batetik, masako turismoaren kudeaketa eta turismo-zerbitzuen kalitatea hobetzea, eta bestetik, turismorako hautazko moduak eta informazio- nahiz sentsibilizazio-kanpainak sustatzea. |
Urte askoz ingurumenaren alorrean politika komunitarioa Elkarteak zituen arazoei irtenbidea ematen oinarritu da. Dena delakoa, Estatu kideak berehala ohartu dira poluzioa arazo orokorra dela eta, ondorioz, herrialdearen nahiz nazioartearen eremuan ekintza hitzartua gauzatu behar dela. 130 R artikuluaren 1. atalean, Europako Elkartearen Tratatuak ingurumenaren munduko edo herrialdeko arazoei aurre egiteko nazioartean neurriak sustatzearen helburua xedatzen du.
Nazioartean jarduteko, lau ingurumen-arazo nagusi daude:
1. | Aldaketa klimatikoa |
2. | Ozono-geruza murriztea |
3. | Aniztasun biologikoa murriztea |
4. | Basoa soiltzea |
Kooperazioak alde anitz izan ditzake; adibidez, nazioarteko erakunde desberdinen artean: Ingurumenerako Nazio Batuen Programa, Kooperazio Erakundea eta Garapen Ekonomikoak, Europako Kontseilua. Bi aldeen arteko kooperazioa ere baliagarria izan daiteke garapen bidean dauden herrialdeei laguntzeko orduan edo mugaz haraindiko poluzioaren kontra borrokatzeko orduan.
Bosgarren programak ekintzarako bitarteko anitzagoak eta zabalagoak hartzea aurrez ikusi zuen:
1. | Legeria: babeserako gutxieneko mailak finkatzea, nazioarteko hitzarmenak gauzatzea eta barne-merkatuaren ikuspegitik araudiak zehaztea. |
2. | Tresna ekonomikoak: ekoizleek eta kontsumitzaileek ingurumena babesteko pizgarriak, baita natur baliabideak erantzukizunez erabiltzeko ere: neurri ekonomikoak, fiskalak, erantzukizun zibila. Kostua dela-eta, ingurumena errespetatzen duen produktuek eta zerbitzuek eragozpenik ez izateko prezioak egokitzea.G |
3. | Tresna horizontal lagungarriak: ingurumenari buruzko informazioa eta estatistikak hobetzea (erkatzeko nomenklatura, arau, irizpide eta metodo bateragarriak), ikerketa zientifikoa eta garapen teknologikoa sustatzea, lurralde-antolamendua eta jendearekiko informazioa hobetzea (datuÂ‑baseak garatzea), eta lanbide-prestakuntza hobetzea. |
4. | Laguntza finantzariorako mekanismoak: LIFE programa, Egiturazko Funtsak, Kohesio Funtsa, BEIren maileguak. |
Â
Â
Â
Partaideek Aalborg-en (Danimarka) Hiri Iraunkorrei buruzko Europako Batzarrean (1994ko maiatzaren 24-27 bitartean ospatua)Â onartu zuten. Aipatu konferentzia Europako Batzordearen eta Aalborgeko hiriaren babesean egin zen. Tokiko Ingurumen Ekimenen Nazioarteko Kontseiluak (ICLEI) antolatu zuen.
Programa 21ean xedatutako printzipioetatik abiatuta, Aalborg-eko Gutunak Iraunkortasunaren eta Gizarte Justiziaren printzipioak politika guztietan (ekonomikoa, soziala, nekazaritzarena, sanitarioa...) eta maila guztietan sartu nahi ditu. Ildo horri jarraiki, tokiko eremua azpimarratzen da. Horretarako, Europako udalerriek kudeaketa-prozesuak zehaztuko dituzte. Eskutitza izenpetzen dutenek konpromisoa hartzen dute iraunkortasunerantz epe luzean Ekintza Planean parte hartzeko (Agenda 21).
Eskutitzak hiru zati ditu: lehenengoa Adostasunaren Aitorpena da, bigarrena Iraunkortasunaren alde Europako Hirien Kanpaina da eta hirugarrenak Programa 21ean tokiko ekimenetan partaidetzari buruz hitz egiten du (Iraunkortasunaren alde Tokiko Ekintza Planak).
Aalborgeko Eskutitzaren Adostasun Aitorpenak hurrengoa aurrez ikusten du:
Europako hirien zeregina. Hiriek eginkizun erabakigarria dute bizimoduak, kontsumoa eta espazioaren banaketa-jarraibideak aldatzeko prozesuan.
Iraunkortasunaren kontzeptua eta printzipioak. Gizarte-justiziaren eta iraunkortasun ekonomikoaren nahiz berdintasunaren arteko lotura estua azpimarratzen du. Bestalde, azkeneko bien eta ingurumenÂ‑iraunkortasunaren harreman estua nabarmentzen du ere.
Iraunkortasunerantz tokiko estrategiak. Iraunkortasunerantz berezko bideak aurkitu behar dira eta, horretarako, hiri bakoitzaren berezitasunei erreparatu behar zaie. Iraunkortasunaren printzipioa politika guztietan sartu behar da.
Iraunkortasuna orekaren bila tokiko sormen-prozesu gisa. Udalerriari dagokion erabakietara oreka hedatu behar da.
Hiri-iraunkortasunerako gizarte-justizia, biztanleen oinarrizko gizarteÂ‑beharrak eta osasun-, enplegu- eta etxebizitza-programak ingurumenaren babesean sartzeko asmoz.
Lurzoruaren okupazio iraunkorra lurralde-antolamenduaren politika eraginkorren bidez. Plan guztietan ingurumen-ebaluazio estrategikoa egin beharko litzateke.
Hiri-mugikortasun iraunkorra. Hiritarren ongizatea eta bizimoduak mantenduz, irisgarritasuna hobetu eta garraioa murriztu behar da.
Munduko aldaketa klimatikoaren erantzukizuna, energi iturri berriztagarriak erabiltzearen bidez.
Ekosistemen intoxikazioa prebenitzea. Substantzia toxikoen eta arriskutsuen iturrietako poluzioa gelditzea eta prebenitzea.
Autogestioa toki-mailan beharrezko baldintza modura agintearen eta finantziazioaren bidez.
Hiritarren protagonismoa eta komunitateak parte hartzea Programa 21 aurrera ateratzearren tokiko planak gauzatzeko orduan.
Iraunkortasunerantz bideratutako hiri-kudeaketaren tresnak. Hiri-sistemetan ingurumenÂ‑kontabilitaterako sistema berriak sortzea eta ingurumenÂ‑erabakiak nahiz –kontrolak iraunkortasunaren adierazleetan oinarritzea.
Programa 21en Tokiko Ekimenetan Parte Hartzea: Iraunkortasunaren aldeko Ekintza Planak.
Aalborgeko Eskutitza izenpetu zenean eta kanpainan parte hartu zutenean, hiriak eta herriak hurrengora konprometitu ziren: 1996a amaitu baino lehen beren komunitateetan tokiko Programa 21i buruz adostasunera iritsi behar zirela. Hala, Programa 21en 28. atalak xedatutako agindua –Rioko Gailurrean onartu zen 1992ko ekainean- betetzen zen. Era berean, Ingurumenaren alorrean Europako Elkartearen Bosgarren Ekintza Programa (“Garapen Iraunkorrerantz�), orduan indarrean zegoena, betetzen zen.
Gainera, Programa 21 aurrera ateratzeko tokiko ekintzak Eskutitzaren lehenengo zatian oinarrituta gauzatu behar dira eta Ekintza Planak hurrengo etapak ditu:
Planifikazio-metodoak eta mekanismo finantzarioak, baita bestelako planak eta programak ere hautematea.
Herri-kontsulten bidez arazoak eta arrazoiak sistematikoki aurkitzea.
Hautemandako arazoak lantzeko, lanak lehentasunen arabera sailkatzea.
Partaidetza-prozesuaren bidez komunitatearentzat eredu iraunkorra sortzea sektore guztiak kontuan hartuz.
Hautazko aukera estrategikoak kontuan hartzea eta ebaluatzea.Â
Garapen iraunkorraren alde epe luzean tokiko ekintza-plaza zehaztea eta horretan neur daitezkeen helburuak sartzea.
Planaren aplikazioa programatzea, egutegia eta partaideen artean erantzukizunen banaketari dagokion aitorpena barne.
Planaren aplikazioa berrikuskatzeko eta jakinarazteko sistemak eta prozedurak zehaztea.
Aalborgeko Eskutitza Europa guztiko udalerri eta tokiko erakunde askok izenpetu dute.
 Argibide gehiago nahi izanez gero sakatu hemen. Â
Â
1998an V. Programa ebaluatu zuenean, EE-ko Kontseiluak ingurumenÂ‑politikarekin lorpen zehatzak izan zirela azaldu zuen. Baieztapen horren adibideak honako hauek lirateke: ibai garbiagoak eta airearen kalitate hobea. Dena delakoa, zenbait arazo esangarriri dagokienez, aurrerapenak urriak izan zirela aipatu zuen ere. Ildo horri jarraiki, kezka handia sortzen dute honako gaietan dauden joerak: poluzioaren iturri lausoak (igorpen txiki asko, bereziki, lurrazpiko uretan, lurzoruan eta kostaldeetan), geroz eta hondakin gehiago sortzea eta horiek deuseztatzearekin zerikusia duten arazoak, natur baliabideen kontsumoari dagokion hazkuntza etengabea, substantzia arriskutsuak sakabanatzea eta giza osasunerako sortzen dituzten arriskuak, lurzoruen degradazioa, planeta berotzea eta bioaniztasuna galtzea.
 Horrez gain, Kontseilua kezkati ageri da, hurrengo hamarkadan ingurumenÂ‑arazo horiek iraungo dutelakoan edo larriagotuko direlakoan baitago. Nolanahi ere, kontsumoaren eta produkzioaren jarraibideei erreparatuz, hala izan daitekeelakoan daude, joera horien ondorio negatiboak baliogabetzeko neurri berriak hartzen ez badira. Horregatik, Kontseiluaren iritziz, premiazkoa da ingurumenaren babesa bestelako politiketan sartzea eta aipamen berezia egiten dio nekazaritzari, garraioari, energiari, barneÂ‑merkatuari, garapenari, industriari eta arrantzari. Halaber, ingurumenari dagokion legeria komunitarioa hobe aplikatu eta finkatu egin behar da. Ildo horri jarraiki, komunitateak tresnen sorta zabalagoa izan beharko luke, bereziki, ekonomiaren alorrean eta hori ere kezkatzeko arrazoia da. Gainera, energiari buruzko zergetarako esparru egokiari buruz oraindik ez da erabakirik hartu eta hori presazko arazoa da.
Epe luzera, Europako Estrategiak hurrengo helburu eta xedeak lortu nahi ditu:
Politika ezberdinetan eragiteko beharra.
Ahal duten neurrian, politika komunitario guztiek garapen iraunkorraren alorrean Europako Elkarteak dituen helburu estrategikoak bultzatu beharko dituzte.
Negutegi efektua sortzen duten gasen igorpenak atmosferara murriztea.
Batez besteko 1990eko mailaren %1 urtean 2020ra arte.Â
Osasun publikoak dituen mehatxuei erantzutea.
Natur baliabideak erantzukizun handiagoz kudeatzea.Â
Garraio-sistema eta lurralde-antolaketa hobetzea.Â
Argibide gehiago nahi izanez gero sakatu ondorengo bi estekak: 1 eta 2
2001 Garapen Iraunkorrerako Europako Batasunaren Estrategia "mundu hobea lortzeko Garapen Iraunkorra Europan" ez dago euskarara itzulia. Hori dela-eta, bitartean gaztelerazko bertsioa da ikusgai ipini duguna. Barkatu eragozpenak.
2002ko Johannesburgoko (Hego Afrika) Gailurra –Garapen Iraunkorrari buruzko Munduko Gailurra- 2002ko abuztuaren 26tik irailaren 4ra bitartean egin zen. Milaka partaide bildu ziren: estatuetako eta gobernuetako buruak, nazioetako ordezkariak eta gobernuz kanpoko erakundeen (GKE) agintariak, enpresak eta bestelako talde garrantzitsuak. Beren helburua erronka zailak ebazteko munduaren arreta eta zuzeneko ekintza lortzea izan zen. Erronka horiek, besteak beste, honako hauek ziren: hiritarren bizi-kalitatea hobetzea eta natur baliabideak kontserbatzea. Hori guztia populazioa geroz eta gehiago hazten ari den munduan lortu nahi da. Beraz, geroz eta gehiago beharko dira elikagaiak, ura, etxebizitzak, saneamendua, energia, osasunÂ‑zerbitzuak eta segurtasun ekonomikoa.
Aitorpen politikoan munduko herrietako ordezkariek garapen iraunkorraren aldeko konpromisoa berretsi zuten eta elkarren artean zerikusia duten hiru mugarriak alderdi guztietan indartzeko erantzukizuna onartu zuten. Garapen Iraunkorrak epe luzerako ikuspegia eskatzen duela onartu zen eta “garapen iraunkorrerako helburuak eta xedeak lortzearren aurrerapenak aldizka egiaztatzeko� konpromisoa hartu zen.
Gailurraren Erabakiak Aplikatzeko Planak Rioko Konferentziaz gero lortutako aurrerapenak osatuko lituzke eta, gainera, nazioartean adostutako helburu garrantzitsuak azkarrago beteko lirateke. Gai azpimarragarria izan zen araudi metodologikoak, estrategikoak garatzen jarraitzeko eta sustatzeko beharra. Halaber, tokian eta nazioan garapen iraunkorrari buruz erabakiak hartzeko proiektuekin aurrera egin behar zen eta horiek sustatzen jarraitu behar zen. Erakundeen ikuspuntutik, 2005erako Estatuei Nazioetan Garapen Iraunkorraren Estrategiak aplikatzen hastea eskatu zitzaien. Era berean, Estatuek tokietako agintarien zeregina eta ahalmena hobetu behar zuten, bai Programa 21 gauzatzeari zegokionean, bai Programa hori aplikatzeko programak indartzeari zegokionean.
Argibide gehiago nahi izanez gero sakatu hemen.Â
1994ko maiatzaren 27an, Danimarkako Aalborg herrian Europako hiri iraunkorren batzarra antolatu zen. Bertan bildu ziren partaideek Europako Hirien Gutuna Iraunkortasunaren bila edo Aalborg-eko Gutuna onetsi zuten. Herri sinatzaileek iraunkortasun prozesuan tokiko erakundeek duten garrantzia eta erantzunkizuna azpimarratzen dute.
Hiri eta Herri Iraunkorren IV Jardunaldia Aalborg-en izan zen, Danimarkan, 2004ko ekainaren 9tik 11ra. Hamar urte lehenago, hiri berean berretsi zuten Hiri eta Herri Iraunkorren Gutuna, hau da, Aalborg-eko gutuna. Jardunaldi horietan 1000 baino gehiago izan ziren kargudun hautatuak, teknikari adituak, GKEak eta 45 herritik gorako ordezkari lokalak. Aalborg +10 biltzarrean bildu ziren guztiak, eta bertan sortu ziren Aalborg-eko konpromisoak.
Konpromiso horiekin Aalborg-eko gutunak aurrerapauso berri bat egiten du. Izan ere, 10 konpromisotan, Europako udalerriek garapen iraunkorraren alde bete behar dituzten erronkak bildu dituzte. Hamar konpromiso horiek hamar gai alorretakoak dira. Horien artean, Gobernu Motak, Hirigintza Plangintza eta Diseinua, Natur Baliabide Komunak, edo Kontsumo eta Bizimodu Arduratsuak

DEFINIZIOA
Tokiko Agenda 21 Udalerriaren Plan Estrategikoa garatzeko dokumentua da. Udalerriko ingurumenaren, ekonomiaren eta gizartearen politikak integratzen ditu irizpide iraunkorrak erabiliz. Ordezkari politikoek, udaleko langile teknikoek, eragileek eta hiritarrek parte hartu eta erabaki adostuak hartu ostean sortzen da.
JATORRIA
Kudeaketa-tresna hau ez da loteslea eta “XXI. Mendean Garapen Iraunkorra izateko Programa Orokorretik� abiatuta sortu zen. Aipatu programa “Ingurumenari eta Garapen Iraunkorrari buruzko Nazio Batuen Konferentzian� –1992ko ekainean Rio de Janeiron- kokatuta dago.
Programak Programa 21 izena du ere eta ingurumen-politika orokorra eta mundiala garatzeko oinarriak zehazten ditu modu egituratuan eta programatuan. Tokietako edo eskualdeetako erakundeek hasi eta sustatu beharko dute. Programa 21ek 28. kapituluan tokiko agintariei eskatzen die Tokiko Agenda 21 gauzatzea. Erantzukizun partekatuaren eta lankidetzaren printzipioa toki¬ mailan Garapen Iraunkorrerako estrategiak ezartzearren oinarrizkoa da, beraz, tokiko agintariei adostasuna bilatzea eskatzen zaie, baita hiritarrekin, hiri-erakundeekin, enpresa-erakundeekin, tokiko industriekin eta enpresa pribatuekin elkarrizketari ekitea ere Tokiko Agenda 21 onartzeko.
OINARRIA
Tokiko Agenda 21 prozesuaren oinarri teorikoa tokiko iraunkortasunaren printzipioa da, beraz, oreka iraunkorra lortzeko, bere helburua gizarte justizia, ekonomia iraunkorra, natur ingurune eta kapital iraunkorra integratzea da. Hori guztia bizi-kalitate hobea lortzeko egin nahi da. Ildo horri jarraiki, tokiko iraunkortasuna ingurumen-iraunkortasunaren, ekonomi iraunkortasunaren, eta gizarte-iraunkortasunaren arteko orekaren emaitza da. Gure ingurunearen funtzioen mende gauden heinean, ingurumen iraunkortasuna behar dugu.
Inguruneak baliabideak eskaintzen dizkigu, hondakinak asimilatzen ditu eta ingurumen-zerbitzuak eskuratzen dizkigu: ura, klima, aire garbia, elikagaiak, CO2 finkatua, astialdia, etab. Beraz, funtzio horiek jarraitzea behar dugu. Oraingo sistema ekonomikoa natur kapitala bereganatu eta ustiatzean oinarritzen da, beraz, garapen ekonomikoa mugatzen du. Ekonomi iraunkortasunak garapen ekonomiko iraunkorra aldarrikatzen du, hau da, ingurunearen karga-ahalmenean oinarritutako garapena. Hori gainditu gabe, kanpoko presioen aurrean natur sistema berreskura eta lehenera daiteke.
Era berean, ekonomi iraunkortasunarekin garapen ekonomikoa ahalbidetzeko baliabideen erabilera optimizatu egin behar da. Baliabide gutxiago kontsumituz, etekin bera edo handiagoa lor daiteke. Modu horretan, ingurumen-kostuak udal-ekonomian barneratzen dira eta, oro har, hiritarrek irabazten dute. Gizarte-iraunkortasunaren helburua oraingo belaunaldien beharrak erabat asetzea da. Dena delakoa, etorkizuneko belaunaldiek bereak asetzea bermatu behar da ere.
Gizarte-iraunkortasuna lortzeko nahitaezkoa da hiritar guztiak prestatu eta informatzea. Beraz, guztiok parte hartu beharko dugu Tokiko Agenda 21 proiektuan, batzuek gehiago; besteek, berriz, gutxiago. Partaidetzak behar bezala arrazoitua izan beharko du eta hiritarren ezagutzan eta kontzientziazioan oinarrituko da. Hiritarrak inplikatu behar dira eta inplikazioa sentitu behar dute. Agenda 21 tresna modura Tokiko Agenda 21i esker, udalerriak orekarantz eboluziona dezake. Orekak une bakoitzean ezin hobea izan behar du.
Ildo horri jarraiki, ez da oreka estatikoa bilatzen, dinamikoa baizik. Izan ere, orekaren helburua une bakoitzean hiritarrek nahi duten bizi kalitatea etengabe hobetzea da. Beraz, tresna modura aldakorra izan behar du, une bakoitzeko erronkei aurre egin ahal izateko. Tokiko Agenda 21 tresna hedatuena eta onartuena da tokiko agintarien artean ingurumen-arazo larriei “orokorrean pentsatuz eta tokian jardunez� aurre egiteko. Giroaren babesaren helburu orokorra begien bistatik kendu gabe, toki-mailan har daitezke erabaki praktikoagoak eta, gainera, gehiago parte hartzen da.
Tokiko Agenda 21ek Ekintza Plana abian jarri nahi du giza ingurunean garapen iraunkorra aplikatzeko. Iraunkortasunez ari garenean, kontuan hartu behar da hiriak planetaren foku eustezinenak direla. Beraz, horietan ekintzak egitea lehentasunezko gaia da eta aktoreak tokiko agintariak nahiz hiritarrak izan ohi dira. Tokiko Agenda 21 prozesuari buruz ezagutzak geroz eta zabalagoak dira eta geroz eta esperientzia gehiago daude. Horiei esker, prozesu abian jarri eta garatzeko orduan zailtasunak eta abantailak hauteman daitezke. Gauza bera egin daiteke Tokiko Administrazioek ingurumenaren kudeaketa hobetzeko partaidetza-tresna moduan erabiltzen duten heinean.
HITZARMENEN EBOLUZIOA
1972ko Stockholmeko Konferentziaz eta 1992ko Rioko Gailurraz gero, batez ere, Europan zenbait hitzarmen egin dira. Horiek Tokiko Agenda 21en politikak lantzen dituzte.
TOKIKO AGENDA 21EN EZAUGARRIAK
Udal-proiektua Tokiko Agenda 21 udal-proiektua da eta udalerrian aplikatzeko pentsatua dago. Oso garrantzitsua da udalen zeregina hautematea, organo kudeatzaileak diren neurrian. Tokiko Ekintza Planaren definizio eta garapen praktikorako oinarri modura udal- eta hiritar-estrategia ezartzeaz arduratuko dira.
Tokiko Agenda 21ek hurrengo helburuak ditu:
Ingurumenaren, gizartearen eta ekonomiaren aldagaiak aztertu ostean, udal-errealitatea ezagutzea, egiazko arazoak ezagutzeko eta udalÂ‑kudeaketaren arrakasta ziurtatzeko.
Ingurumenaren, ekonomiaren eta gizartearen ikuspegitik udal-kudeaketa hobetzea, udalerriaren diagnostiko integralaren ondorioz sortutako gomendioak aplikatu ondoren.
Udalerrirako eta biztanleentzat etorkizunerako eredurik egokiena definitzea: ordezkari politikoak, udal-langile teknikoak, eragileak eta hiritarrak, oro har.
Etorkizunerako eredua praktikan jarri eta lortzea Ekintza Programak definituz, ezarriz eta abian jarriz. Programa horiek guztiek Tokiko Ekintza Plana edo Egiturazko Udal Plana osatzen dute. Udal-kudeaketaren hobekuntza etengabea eta, beraz, udalerriaren bizi-kalitate hobea lortzea.
Tokiko agintariek Tokiko Agenda 21 prozesua sustatzen dutenez, hurrengo elementu positiboak hauteman daitezke:
Aalborgeko eskutitza izenpetuz, tokiko agintariek tokiko iraunkortasuna lortzeko lanean aritzearen konpromisoa hartu dute.
Politika sektorialek ikuspuntu orokorragoa izan beharko dute eta guztiek helburu komuna izango dute: iraunkortasuna.
Udal-diagnostikoari esker udalerriaren ahultasunak, mehatxuak, indarrak eta aukerak ezagut daitezke eta horiei erreparatuz, udalerrirako ekintza-ildo zehatzak eta bereziak definituko dira.
Udalerrien artean esperientziak eta informazioa trukatzeko mekanismoak izatea positiboa da. Hala, Tokiko Agenda 21 prozesuaren onurak eta arrakasta handiagoak izango dira.
Tokiko Agenda 21 ezartzeko orduan, politikariek, teknikariek eta tokiko gainerako agintariek eta organismoek parte hartu behar dute, baita gizarte taldeek eta talde ekonomikoek ere.
Ahalegin handia da komunikazio-sistema desberdinak erabiliz hiritarrek prozesuan eraginkortasunez parte hartzea eta inplikatzea, baina udalÂ‑agintariek ahalegin hori egitea oinarrizkoa eta ezinbestekoa da. Bestalde, esfortzuak pena merezi du emaitzek kalitate handiagoa baitute eta helburuak bermatzen baitira.
Europako Bigarren Konferentzian oinarrituta eta Lisboako Ekintza Planak adierazitakoaren arabera:
“Komunitateko sektore desberdinekin kontsultak eta lankidetza gauzatuko dira kooperazioaren bidez sinergiak eratzeko�. Gainerako udal-proiektuekin erkatuz, Tokiko Agenda 21ek balio erantsia du, eragile ekonomikoek, sozialek eta hiritarrek parte hartzen baitute.
Hiritarrek parte hartzeak hurrengo abantailak ditu:
Udal-diagnostikoa gauzatzeko orduan eta ekintza-ildo estrategikoak zehazten direnean, hiritarren iritzia kontuan hartzen da. Horri esker, udalerriko errealitatearen ikuspuntua berria, praktikoa eta aberasgarria da, hor baititugu enpresen, familien, adituen, komunikabideen, teknikarien, politikarien, hiri-erakundeen, enpresa-erakundeen, industrien eta abarren iritziak.
“Etorkizunerako udalerria� definitzean herritarrek parte hartzea. Beraz, hausnarketa, prestakuntza eta sentsibilizazioa, baita etorkizunerako erantzukizunak eta konpromisoak hartzea ere beharrezkoak dira.
Ekintza-proposamen zehatzak gauzatu eta, ondoren, emaitzak jarraitu eta kontrolatzeko orduan motibazioa.
Oro har, erabaki-prozesu politikoetan hiritarrek parte hartzen dutenean, herri-ekintzak hobetu, legeztatu eta bermatu egiten dira.
Tokiko Ekintza Planak definitutako lerro estrategiko bakoitzeko honakoak integratu eta planifikatzen ditu: helburuak betetzea, garatu behar diren ekintza-programa orokorrak eta gauzatu behar diren ekintza zehatzak. Horiek guztiak lehentasun-mailaren arabera egituratzen dira.
Praktikan Tokiko Ekintza Plana izeneko dokumentuari Tokiko Agenda 21 deritza, denboran udalerri bakoitzak egiten duen agenda baita. Gainera, Tokiko Iraunkortasunerantz lana sintetizatu eta bateratu egiten duen dokumentua da.
Tokikoa: prozesu irekia eta sortzailea. Tokiko Agenda 21 prozesuak oinarrizko metodologia orokorra izan arren; udal-errealitatearen arabera, udalerri bakoitzak definitzen du hiritarrek parte hartzeko orduan inplikazio‑maila, baita beharrak eta baliabide teknikoak, operatiboak eta finantzarioak ere; laburbilduz, bere estrategia.
Udalerriaren Tokiko Agenda 21 gauzatzean, honako hauek dira oinarrizko zenbait alderdi:
Aurreko alderdiez gain, honakoa kontuan hartu behar da: prozesua geroz eta sortzaileagoa eta irudimentsuagoa den neurrian, batez ere, ekintzaÂ‑proposamenei, hiritarren partaidetzari... dagokionean, udalerrian Agenda 21 ezartzeko orduan onurak handiagoak izango dira.
Tokiko Agenda 21en azken helburua “udalerriko hiritarren bizi-kalitatea hobetzea da hurrengo alderdiak integratuta: biziraupena eta ingurunearekiko errespetua (ingurumen-iraunkortasuna), gizarteÂ‑berdintasunaren eta –justiziaren beharra (gizarte-iraunkortasuna) eta oreka ekonomikoa (ekonomi iraunkortasuna)â€?.
Udalerrirako onurak
Tokiko Agenda 21 ezarri eta garatzearen ondorioz, udalerriak lortzen dituen onurak hurrengo moduan sailka daitezke:
a) Baterako erantzukizuna:
Udalbatzarraren bidez, udalerriak oraingo belaunaldien nahiz etorkizuneko belaunaldien alde tokiko garapen orekatu eta integratuaren beharra onartzen du. Aalborgeko eskutitza izenpetzearekin batera, udalerriak bere erantzukizuna onartzen du eta Tokiko Iraunkortasunaren eta, beraz, Iraunkortasun Orokorraren alde lanean jarduteko konpromisoa legez hartzen du.
Tokiko Agenda 21ek ingurumenaren, ekonomiaren eta gizartearen kudeaketa bateratzen dituen ikuspuntua garatzeko aukera ematen du. Hiritarrek prozesuan parte hartzen dutenean, prozesuaren legezko demokrazia indartu egiten da eta arrakasta bermatzen da, beraz, epe luzean toki-mailan nahiz maila orokorrean onurak lortzen dira.
Halaber, Tokiko Agenda 21ek erakundeetan berrikuntzak sustatzen ditu, Tokiko Agenda 21en bidez toki-agintariek bere burua eta udalerria administratzeko ahalmena hobetzen baitute.
b) Onura estrategikoak:
Tokiko Agenda 21 ezartzen hasteko, udalerriaren errealitatea aztertu behar da eta aztertzeko ikuspuntuak integratzailea izan behar du, bai aldagaiei (sozialak, ekonomikoak naturalak), bai partaideei (politikariak, teknikariak, eragile ekonomikoak eta sozialak, hiritarrak orokorrean) dagokienean.
Tokiko Ekintza Plana ezartzearen bidez, udalerriak etorkizuneko ikuspuntua gara dezake, Toki Iraunkortasunaren irizpideekin bat. Azkenean, biziÂ‑kalitatea hobetuko da, Europako finantziazio-lerroekiko lehentasunezko aukera izango da, nazioartean prestigioa eta izan handia hartuko da...
c) Onura operatiboak:
Udal-politikak plan osoan (Tokiko Ekintza Plana) bateratuz gero, udalÂ‑kudeaketa helburu eta estrategia komunez hornitzen da. Tokiko Ekintza Plana gauzatzeko orduan hiritarrek parte hartzen dutenean, modu dinamikoagoan garatzen da.
d) Gizarte-irismena:
Tokiko Agenda 21i esker, ezartzeko eta garatzeko orduan tokiko agintarien, udal-langile teknikoen, eragile ekonomiko eta sozialen eta hiritarren garrantzia azpimarra daiteke.
Partaidetza eta gizarte-eztabaida sustatzeko tresna bat da hiritarrek informazioa lortzeko aukera izatea. Hala, udal-kudeaketa aberastea lortzen da.
Hiritarrek Tokiko Agenda 21 prozesuan parte hartuz gero, honakoak ezagut daitezke:
Hiritarrek hautemandako ingurumen-arazo nagusiak, baita arrazoiak ere.
Herritarren beharrak eta interesak ezagutzea eta beren ekarpenez aberastea. Guztion lankidetza behar duten ekintzak proposatzean ezinbesteko informazioa da hori.
Ingurumenaren ikuspuntutik hiritarren kontsumo-ohiturak eta jarraibideak.
Tokiko kudeaketari buruz hiritarren iritzia eta tokiko iraunkortasunerantz udal-kudeaketa hobetzeko gomendioak.
Oro har, hiritarrek parte hartzeko tresnen bidez horiek gehiago sentsibilizatu eta informatzen dira eta, gainera, erantzukizuna partekatzen dute. Era berean, tokiko agintarien irudi publikoa hobetzen da.
Helburuak lortzeko orduan arrakasta-aukerak handiagoak dira hiritarrek parte hartuz gero, hiritar guztion lankidetza eta euskarria behar baita.
e) Udalerriaren irudia:
Udalerrian Tokiko Agenda 21 ezarri eta garatzen dugunean, udal-kudeaketa iraunkortasunaren irizpideetara egokitzen ari da hurrengo alderdietan: hiriÂÂ- eta landa-ereduan egituratzeko orduan, lurzorua kudeatzeko orduan, zerbitzuez hornitzean...
Azken helburua tokiko ekonomia iraunkorraren bidez eta hiritarren biziÂ‑kalitatea hobetzearen bidez ingurunearekin oreka lortzea da.
Europako Elkarteak lehentasunezko finantziazio-lerroa garatu du Tokiko Agenda 21en barruan dauden Ekintza Programak abian jartzeko.
Horrek guztiak udalerriaren irudia indartuko du, bai kanpoaldean, baita barnean ere. Biztanleek bizi-kalitate handiko udalerrian bizi direla hautemango dute eta, gainera, harro sentituko dira. Nolanahi ere, udalerriaren irudia ona izanez gero, hiritarrek gehiago parte hartuko dute eta bigarren mailako onurak lortuko dira.
Tokiko Agenda 21en irismena
Tokiko Agenda 21ek irismen irekia du. Baliabide eta faktore mugatzaileen arabera, udalerri bakoitzak Tokiko Agenda 21 ezartzeko orduan, erritmoa definituko du. Era berean, ingurumenaren, ekonomiaren eta gizartearen alderdiak zehaztuko ditu. Horiek guztiak aztertu eta ebaluatu ostean, ekintza zehatzak proposatuko dira. Alderdiak Aalborgeko Eskutitzean idatziak daude: “Hiri guztiak desberdinak direnez, iraunkortasunerantz gure bideak aurkitu behar ditugu�
Europako Hiri Iraunkorren Hirugarren Konferentziak landutako ondorio nagusien artean batek honakoa defendatzen du: gomendagarria dela udalerria orokorrean aztertzea Tokiko Sistema Oso modura, beraz, Tokiko Iraunkortasunerako prozesuan ez dira bakarrik ingurumenaren alderdiak aztertu behar, udalaren politikan eta kudeaketan integrazioa zailduko bailuke.
Oro har, Tokiko Agenda 21 hiriko diagnostiko globala gauzatzeko orduan, ondorio positiboa du, hiria ekosistematzat jotzen baitu. Gainera, sektore garrantzitsuak kontuan haratzen ditu, besteak beste, mugikortasuna, natur espazioak edo hiri-metabolismoa.

Gauzatzen diren ia proiektu guztietan gertatzen den bezala, oinarrizkoak izan ohi dira hasierako baldintzak. Izan ere, askotan, ezin hobeki garatzeko erabakigarriak dira.
Toki-agintariek bultzatu behar dute Tokiko Agenda 21 eta, gainera, buru izango dira, nahiz eta atzean nazioko eta eskualdeko bestelako organismoak izan. Azken finean, toki-agintariek politikoki onartu behar dute tokiko iraunkortasuna lortzearen beharra. Horretarako, tokiko administrazioak berak ziur egin behar du estamentu eta sail guztietan kudeaketa-tresna horren beharrez, ahalmenez, eduki teknikoez eta inplikazioez. Ildo horri jarraiki, koordinazio ezin hobearen aldeko ahaleginak egitearren, ezinbestekoa eta komenigarria da tokiko administrazioaren estamentu guztietan (egituraren arabera) barne-eztabaida izatea eta egokitzat joz gero, informazio- nahiz prestakuntza-prozesua gauzatzea, baita Tokiko Agenda 21ekin lanean diharduten bestelako udalerriekin esperientziak trukatzea ere.
Tokiko Agenda 21 prozesua finkatzeko orduan oinarri irmoak behar dira eta, horretarako, funtsezkoak dira, batetik, toki-agintari guztien, hau da, alderdi politiko desberdinen ordezkarien motibazioa, buruzagitza eta adostasuna, eta bestetik, erakundeen arteko koordinazio-mekanismoak erabiltzea.
Era berean, gainerako hiritarrak motibatzeko lana egin behar da. Bereziki, gizarte-sektore garrantzitsuenei motibatu behar zaie Tokiko Agenda 21ek dituen helburuak lortzeko. Udalerrien testuinguruaren arabera, komunikazioÂ‑bideak alda daitezke; gainera, sektoreak eta hiritarrak desberdinak dira kasu bakoitzean eta udalerri bakoitzean aztertu egin behar dira.
Tokiko Agenda 21 prozesuan funtsezkoa da partaide guztien arteko adostasuna lortzea, helburu bera lortzeko (tokiko iraunkortasuna) bidean kohesioa ezinbestekoa baita eta, azkenean, bizi-kalitatea hobetuko baita.
Udalerriko Tokiko Agenda 21 ezartzeko ekimena guztiok positiboki onartu ostean, tokiko agintariek prest egon behar dute Aalborgeko eta Lisboako eskutitzak xedatutako konpromisoak onartzeko. Horrekin, tokiko iraunkortasuna lortzeko udal-konpromisoa berresten da.
Toki agintariek printzipioen aitorpena idatziko dute eta udalbatzaren oinarri izango da. Printzipioak orokorrak izan arren, oso garrantzitsuak dira, etorkizunean helburuak eta ekintzak zehazteko erabiliko baitira.
Tokiko Agenda 21 ezarri eta garatzeko, baita ekintza-programa zehazteko ere, diagnostikoa egin behar da. Izan ere, udalerriaren egoera aztertu behar da naturaren, gizartearen, ekonomiaren eta abarren ikuspuntutik.
Diagnostikoaren bidez sendotasunak nahiz aukerak eta mugak nahiz mehatxuak ikusi ahal izango dira. Hala, udal-errealitate osoa ezagutuko da. Gainera, hurrengo fasean helburuak lortzeko informazio nahikoa izango da eskura. Arazoen larritasuna ere diagnostikoarekin zehaztuko dugu. Hori ere hurrengo faseetan lagungarria izango da helburuak lortzeko lehentasunak finkatzeko orduan.
Kasu bakoitzean Tokiko Agenda 21erako diseinatutako diagnostikoak oso desberdinak dira, udalerriaren ezaugarrien eta testuinguruaren araberakoak baitira. Beraz, udalerri bakoitzak bere diagnostikoa diseinatu eta pertsonalizatu beharko du. Askotan, ez da kontuan hartzen fase honek duen berebiziko garrantzia. Dena delakoa, fase hau osatzeko denbora asko behar da, udalerriaren informazio ugari bildu, landu, aztertu eta ebaluatu behar baita. Sarritan, gainera, ez da eskura izango eta, beraz, sortu egin beharko da. Horrek ere prozesua moteltzen du. Oinarrizkoa da administrazioen estamentu desberdinen gehieneko koordinazioa diagnostikoa kalitatezkoa izateko.
Diagnostikoa ez da bakarrik Tokiko Agenda 21 ezartzen ari denean egiten, garapenaren ondoz-ondoko aldietan ere gauzatzen da, une oro udalerria “aztertuz? behar baita: egoera eta eboluzioa. Horretarako, oso garrantzitsuak izango dira adierazleak, baina aurrerako landuko ditugu. Gainera, hasierako etapetan sartu ez diren aldagaiak ondoz-ondoko faseetan sartu beharko dira.
Adibide modura, Diagnostiko Osoaren fasean honako urratsak kontuan har ditzakegu:
1.1.- Udalerriaren azterketa osoa:
Abiapuntutzat, udal-unitatea osatzen duten aldagaiei buruzko informazio guztia bil daiteke; hain zuzen ere, aldagai naturalei, sozialei edo ekonomikoei buruzkoa. Halaber, udal-kudeaketari eta politikari buruzko informazioa, baita udalaren antolamendu-faktoreei buruzkoa ere lortuko da.
Udalerrian bizi diren pertsonetatik abiatuta eta eremu publikoan nahiz pribatuan duten zeregina jakinda, hiritarren tokiko ingurumenari dagokionez pertzepzioak eta beharrak ezagut daitezke. Halaber, diagnostiko teknikoak eskaini duen informazioa berretsiko da. Nolanahi ere, azken diagnostikoak eguneroko errealitatearekin zerikusia izan behar du. Gainera, hiritarrek esandakoarekin diagnostikoa osatu daiteke, egunez egun eurek hautematen dituen alderdiak kontuan hartu ez badira. Era berean, bizi-kalitatea hobetzeko egingo diren ekintzei dagokienez, lehentasunak ezarriko dira.
Beraz, fase honetan bi helburu beteko dira: Tokiko Agenda 21 ezarri eta garatzeko abiapuntutzat hartuko den udalerria ezagutzea eta hiritarrek parte hartzeko planari ekitea.
Aldagaien eta ekintza-eremuen inguruan bildutako datuak azaltzeko dokumentua egin behar da eta informazio-iturriak behar denaren arabera zehaztuko dira. Informazio-iturriak desberdinak izan daitezke: batetik, udalÂ‑zerbitzuetako teknikariak, bestetik, hiria kudeatzeko tresnak, hala nola Hiri Antolaketako Plan Orokorra, Arau Subsidiarioak, Udalerriaren Azterketa Zehatzak, etab. Azkenik, ez dugu alde batera utziko landa-lana (elkarrizketa pertsonalak, txostenak eta ikerketak irakurtzea...); laburbilduz, udalerriari dagokion informazio kualitatiboa eta kuantitatiboa lortuko da beharrezkoak diren formatuetan.
Tokiko Agenda 21 behar bezala ezartzeko, fase honetan alderdi garrantzitsua eta erabakigarria da bildutako informazioaren kalitatea egiaztatzea, baita tratatzea eta errealitateari egokitzea ere. Datuak behar bezala tratatzen ez badira, udalerriaren diagnostikoa okerra izan daiteke eta, ondorioz, Ekintza Plana ere ez da egokia izango.
Fase honen amaieran ingurumenaren, ekonomiaren eta gizartearen ikuspuntutik arazoak hautemango dira eta, horretarako, hiritarren pertzepzioei eta ikuspuntuei erreparatuko zaie.
1.2.- Udalerriaren Ingurumen Diagnostikoa:
Fase honek diagnostiko teknikoarekin dokumentua egitea du helburu. Horretarako, aurreko fasean bildutako informazioa tratatu behar da. Ildo horri jarraiki, udalerriaren oraingo egoera adierazi behar da eta udalerriaren arazoak eta sendotasunak edo ahalmenak jaso behar dira. Dokumentua osatzeko garrantzitsua da hiritarren ekarpenak kontuan hartzea eta, beraz, hiritarrek parte hartzeko eztabaida-guneak antolatu behar dira.
Fase honek ondorio garrantzitsuak eskainiko dizkigu. Nolanahi ere, udalerriaren ingurumen-egoera ebaluatzeko egoera-adierazle egokiak zehazteko aukera emango digu. Ildo horri jarraiki, diagnostikoaren edukia kontuan hartuta arazo larrienen gainean antolatuko dira aldagaiak. Hurrengo fasean adierazleen sistema eratzeko, oso erabilgarria izango da adierazleen zerrenda.
1.3.- Helburuak zehaztea
Diagnostikoaren emaitzak ondorioztatu ostean eta udalerriaren beharrak hauteman ondoren, iraunkortasunaren helburuak zehaztu behar dira. Helburu horiek egingarriak eta zehatzak izan beharko dute eta, ahal izanez gero, zenbatu ahal izango dira. Horiekin udalerriaren oraingo egoera eustezinak arindu beharko dira edo horiei irtenbidea eman beharko zaie.
Helburuak zehaztuta daudenean, multzokatu eta lehentasunaren arabera hierarkian jarriko dira. Helburuen lehentasuna zehazteko irizpide desberdinak erabil daitezke eta kasu bakoitzaren arabera ezarri beharko dira.
Hurrengo urratsean helburu-multzo bakoitzarentzat ekintza-lerro estrategikoak zehaztuko dira. Horiei esker, aurrerago ekintza-lerro zehatzak balioztatuko dira eta xede horrez hiritarrek modu antolatuan hautabideak aztertuko dituzte. Azkenean, helburuak modu ezin hobean lortzeko aukerak hautatuko dira. Ondoren, helburuen faseari dagokion xedea eta garapena argitzeko, adibidea azalduko dugu.
Komenigarria da fase honetan iraunkortasunaren adierazleak definitzea. Hala, batetik, udalerrian gertatzen den edozein aldaketa ezagutuko dugu, gainerako prozesuaren oinarria baita; eta bestetik, iraunkortasunaren helburuak nola lortzen ari diren ezagutu eta jarraipena egingo dugu. Lehenengo kasuan aldaketak izanez gero, helburuak, estrategiak eta ekintzak berriz egokitzeko eta berriz definitzeko aukera izango da. Horrekin guztiarekin udalerria errazago kudeatuko da.
Ekintza-planak hiru zati bereizi ditu:
 -Ekintza Programa Sortzea.
 -Informazio Publikoaren Prozesua.
 -Ekintza Plana ezartzea.
2.1.- Ekintza Programa sortzea
Ekintza-programak lehenengo hurbilketan modu zehatzean garatu behar ditu helburuak lortzeko hautatu diren lerro estrategikoak.
Ekintza-programa bakoitzak hainbat parametro eta kontzeptu zehaztu beharko du eta ondoren definitzen dira:
Ekintza: lerro estrategikoak aipatzen duen ekintza zehatza izendatzea.
Deskribapena: ekintzaren xedea, helburuak eta tresnak adierazteko laburpen txikia.
Betetzen dituen helburuak: arestian aipatutako helburuetatik zein betetzen dira ekintzarekin.
Helburua kuantifikatzea: ekintzaren balioztapen kuantitatiboa edota kualitatiboa.
Bigarren mailako helburuak: helburu nagusiak gauzatzen direnean lortzen diren bestelako helburuak dira.
Egite-epea: ekintzarako denbora zehaztea.
Arduraduna: ekintzaz arduratuko den pertsona zehaztea.
Partaideak: ekintza definitu eta garatzeko orduan parte hartuko duten pertsonak zehaztea.
Erantzukizunak: ekintza garatzean, kide bakoitzaren erantzukizunak zehaztea. Pertsona arduradunaren erantzukizuna nahiz prozesuan parte hartzen dutenena zehaztu beharko dira.
Ekintzaren kostua: ekintzaren kostua zehaztea eta izan daitezkeen finantziazio-iturriak bilatzea.
Adierazleak: helburuaren betetze-maila ebaluatzeko parametroak definitzea.
Oharrak: bestelako alderdi garrantzitsuak aurreko kategorietan zehaztu ez badira; adibidez, aipatzen den araudia.
Ekintza-programak Tokiko Ekintza Planaren barruan sartuko dira eta Udalbatzarrak hasieran onartu beharko ditu.
2.2.- Hiritarrak Informatzeko Prozesua
Ekintza-programa osoa garatu ostean, Tokiko Agenda 21 prozesu guztian parte hartzeko xedez, komenigarria da hiritarrak informatzeko aldia irekitzea. Iradokizunak eta alegazioak egin ahal izango dituzte eta horietatik abiatuta eztabaidatu egingo da. Azkenean, adostasunera iritsi ondoren, ekintza-programa onartuko da. Oso garrantzitsua da hori lortzea, Tokiko Agenda 21 prozesu guztia egituratuko duen dokumentua baita.
Prozedura honen ezaugarriei eta inplikazioei erreparatuz, baliteke kasu berezietan bidezkoa ez izatea. Prozesua gomendagarria izan arren derrigorrezkoa ez denez, bidezkotasuna balioztatzeko, une horretan udalerriaren gizarte-testuingurua eta testuinguru politikoa aztertu beharko dira.
Dena delakoa, ez da hurrengoa ahaztu behar: jendaurreko prozesuek proposamenekiko eta aldaketekiko udal-gobernu irekiaren adierazle direla. Era berean, demokraziaren eta gardentasunaren itxura ematen dute eta hiritarren iritziekin konprometituagoak daude, azken finean hiritarrak berak zerbitzatzen baitituzte.
Alegazioetarako aldia amaitu ostean, dagozkion alegazioak Ekintza Planean sartuko dira eta, ondoren, Tokiko Ekintza Plana behin betirako onartuko da.
2.3.- Ekintza-Plana ezartzea
Toki-agintariek tokiko iraunkortasunerantz Tokiko Ekintza Plana behin betiko onartuta eta ekintza-konpromisoa berretsita, Tokiko Ekintza Plana abian jartzen da.
Puntu hau azpimarratu nahi izan dugu. Sarritan, ekintza-programa zoragarriak ez dira aurrera atera, programaren ezartze-fasea ez baita zaindu. Koordinazio-akatsak izaten dira, lan bereziak, helburuak, bitartekoak, etab. ulertu ez badira.
Fase honetan arreta berezia jarri behar zaio lan bakoitzari. Aldez aurretik programatu denari erreparatuz, lanak ongi administratu behar dira, eragile guztiek ezin hobeki jakin beharko dituzte beren ekintzak, bitartekoak izan behar dira, bestelako eragileekin koordinazioak jakingo dituzte, Tokiko Agenda 21 prozesuaren zein fasetan sartuta dauden ezin hobeki ezagutu beharko dute, fase bakoitzeko arduraduna ezaguna izango da, etab. Laburbilduz, prozesuaren hasieran laguntzaren eta koordinazioaren funtzioa betetzen da, paperetik (printzipioak, diagnostikoa, ekintza-programa, etab.) ekintzarako urratsa eraginkortasunez egiteko eta Tokiko Agenda 21 prozesuaren trena puntu honetan trenbidetik ez ateratzeko. Fase honetan hiritarrek parte hartzeko eztabaida-guneak eta jendeak orokorrean parte hartuko du.
Fase honetan hiru etapa bereiz daitezke:
3.1.- Adierazleen Sistema sortzea
Adierazleen sistema sortzeak hurrengo helburua du:
 -Udalerriaren ingurumen-egoera jarraitzeko, baita ekintza-planaren arrakasta-maila neurtzeko ere, datu bereziak lortzea.
 -Informazioa azkarrago eta eraginkortasunez lortzea.
 -Ekintza Planean eragileen inplikazio-maila zehaztea.
 -Udal-kudeaketan eta erabaki politikoak hartzeko orduan, laguntzea.
 -Udalerrien interes nagusiei buruz ikuspuntu osoa lortzea.
Adierazleen sistemak nagusiki honakook ditu:
 -Adierazleen zerrenda
Adierazleen zerrenda egokia gauzatu behar da; hain zuzen ere, adierazleÂ‑kopuru txikienarekin udalerriko ingurumen-egoera eta udalerriko ekintzaÂ‑planaren helburuen betetzeÂ‑maila neurtzeko gai izan behar du.
Udalerri-egoeraren adierazle-zerrenda diagnostiko osoaren emaitzetatik abiatuta atera daiteke. Aipatu diagnostikoari esker, udalerrian kezka handien sortzen duten alderdiei buruz ondorioak atera daitezke. Horiek izango dira zaintza handiena beharko dutenak. Halaber, hiritarren bizi-kalitaterako oinarrizko aldagaien egoera neurtzeko adierazleak behar dira; asko eta asko ingurumenari dagozkionak dira. Aldagaiak balio ezin hobeak eskuratu arren, etengabe zaindu behar dira. Esaterako, uraren kalitatez, giro atmosferikoaren kalitateaz eta abarrez ari gara.
Arestian aipatu den egoera-adierazleen zerrendarekin batera, Tokiko Ekintza Plana ezartzearen ondorioz sortutako adierazleak erantsi behar dira. Horiei esker, ekintza zehatzen arrakasta ebaluatu ahal izango da. Adierazle asko aurrekoekin bat etorriko dira, beraz, azkenean adierazleen zerrenda bateratua lortu beharko da.
Adierazleen sistemaren helburuak lortzeko, honako ezaugarriak izan behar dituzte:
 -Zehatzak, argiak eta espezifikoak.
 -Ulergarriak eta interpretatzeko errazak.
 -Erraz lortzeko modukoak.
 -Aldaketekiko sentikorrak.
 -Baliozkoak, egiaztagarriak eta errepikagarriak.
 -Udal-errealitatearen egoera osoaren ikuspegi azkarra eskuratzeko erabilgarriak.
Funtzionamendu-sistema
Funtzionamendu-sistemak gutxienez hurrengo alderdiak garatu behar ditu:
Nola egiten da neurketa?
Zer aparatu erabili behar dira?
Zer neurketa-baldintza erabili behar dira?
Zer metodologia?
Zein da neurketa egitearen arduraduna? Pertsona fisikoa, ekipo teknikoa, organismoa, etab.
Zer aldizkakotasunez egiten dira neurketak?
3.2.- Jarraipen-Plana
Jarraipen-plana hurrengoan datza: tokiko ekintza-planean programatuta dauden jarduerak eta lanak egiten direla zaintzeko erantzukizunak banatzean. Halaber, kasu bakoitzean adierazleen eboluzioa zaindu behar da. Horiek, batetik, ekintzen arrakasta-maila, eta bestetik, aldagai zehatzaren egoera neurtzen dute; adibidez, uraren kalitatea, kalitate atmosferikoa, enplegua, etab.
3.3.- Ebaluazio-Prozesua
Prozesu honek helburu bikoitza du: helburuen arrakasta-maila ebaluatzen da eta tokiko iraunkortasunerantz udal-kudeaketaren joera hautematen da. Gainera, Tokiko Agenda 21 prozesuan partaide guztien (bai tokiko agintariena, bai hiritarrena) konpromiso- eta inplikazio-maila ebaluatzen da.
Ebaluazio-prozesu tradizionalean helburuen eta emaitzen arteko balantzea egiten da. Hala, balioztapen-irizpide zehatzpean itxaropenen asetze-maila egiazta daiteke.
Balantze hori egiteaz gain, Tokiko Agenda 21 prozesuan fase horretan ez da funtsezkoena. Behin eta berriz aipatu den bezala, Tokiko Agenda 21ek jarraipena izan nahi du, beraz, prozesu honetan garrantzitsuena udalerriaren arazoak eta hutsak edo egokitzapenik ezak zehatz-mehatz hautematea da. Hala, bi helburu nagusi lortzen dira: elikadura eta optimizazioa.
Udalerriaren egiazko arazoak sakonago ezagutu behar dira. Horretarako honakoetan oinarritu behar da: ikerketak, datuak, gizarte-sektoreekin komunikazio estuagoa, etab. Horiek guztiak Tokiko Agenda 21 ezartzean lortu dira. Zehaztasuna eta, batez ere, informazioaren kalitatea –ezartze-prozesuan bertan lortua- oinarrizkoa da atzeraelikadura-prozesurako ondorioak ateratzearren. Atzeraelikadura-prozesua egin behar da. Izan ere, jarraipena ziurtatzen du eta tokiko kudeaketa tresna autonomo eraginkor modura Tokiko Agenda 21en zeregina bermatzen du.
Tokiko Agenda 21en ezartze-prozesuaren alderdiak askoz hobeto zehaztea. Hala, optimizatu egingo dira. Alderdi horiek dokumentu honetan bertan atzeraelikadura-prozesuari dagokion atalean zehatzago aztertuko dira.
Ebaluazio-prozesuak eta metodologia ugariak izan daitezke; metodo kuantitatiboak, kualitatiboak eta mistoak daude. Beraz, kasu bakoitzean banan-banan diseinatu behar dira, baina betiere hurrengo alderdiak hartuko dira kontuan:
 -Diseinatutako programazio-mota.
 -Udalerriaren giza baliabideak eta baliabide materialak.
 -Aldez aurretik ingurumen- edo udal-adierazleak diseinatzea.
 -Atzeraelikadura-prozesua
Atzeraelikadura oinarrizko fasea da, Tokiko Agenda 21 ezartzeko prozeduran zikloa ixten duen neurrian. Dena delakoa, ixtearekin ez da prozesua amaitzen. Tokiko Agenda 21 ez da ezarri eta prozesuaren amaieran hiltzen. Jarraipena duenez, guztiz kontrakoa gertatzen da. Nolanahi ere, udalÂ‑kudeaketan lan-tresna izan behar du. Beraz, atzeraelikaduraren faseak emaitzek, esperientziek, arrakastek eta porrotek, helburu beteek eta bete gabeek, egoera berriek, politikek, gizarte-sektoreek eta abarrek eskaintzen duten aberastasunarekin eta elikadurarekin Tokiko Agenda 21 prozesuari berriz ekitea du helburu. Horiekin guztiekin Tokiko Agenda 21 tresna garatu eta heldu egiten da.
Normalean fase hau gutxietsi egiten da, baina kontuan hartu behar da eta merezi duen denbora eta espazioa eskaini behar zaio. Hala, udalerriak kudeaketarekin hartzen duen konpromisoa bermatzen da, baita udalerriaren Tokiko Agenda 21en jarraipena eta arrakasta ere.
FASE HONETAN KONTUAN HARTU BEHARREKO ALDERDIAK
Jarduera-programazioaren barruan berezko fasea da, beraz, aldia eta arduraduna/k zehaztu behar dira.
Atzeraelikadura-prozesua Tokiko Agenda 21 ezartzen ari den prozeduraren amaieran garrantzitsuagoa eta argiagoa izan arren –dokumentu honetan argi eta garbi azaltzen da-, maila guztietan egin behar da eta arduradun guztiek gauzatu beharko dute.
Aktoreen eta, batez ere, fase desberdinetako arduradunen artean komunikazioa eta erlazioa handiagoa den neurrian, Tokiko Agenda 21en prozesuak hobe funtzionatuko du eta hobe egokituko da sortzen diren oztopo edo eragozpenekiko.
Fase honek ez ditu bakarrik prozesuaren zati zehatzak elikatzen, maila guztiak baizik. Hala eta guztiz ere, esperientziak azaldutakoari jarraiki, epe luzera fase zehatzak besteak baino gehiago atzeraelikatzen dira. Dena delakoa, ez da aukerarik baztertu behar, hasieran behintzat.
Azkenik eta ondorio modura, atzeraelikaduraren prozesuak Tokiko Agenda 21i jarraipena ematea du helburu garrantzitsu. Ildo horri jarraiki, erabilerarekin eta esperientziarekin egituratzen eta hobetzen joan behar da, udalerri bakoitzean hasieratik Tokiko Agenda 21 ezin hobea ezin baita ezarri.
Beraz, atzeraelikadura maila desberdinetan egin daiteke:
Konpromisoaren aldez aurretiko fasea: Tokiko Agenda 21 ezartzen ari garenean, batez ere, lehenengo urteetan hasierako printzipioak, helburu orokorrak aldatu eta zehaztu behar ohi dira. Halaber, hasieran baztertuta izan ziren alderdi berriak sartu behar izaten dira. Agenda 21 garatzen den heinean, printzipioak geroz eta gehiago zehazten dira eta une bakoitzak ingurumenaren, soziopolitikaren eta kulturaren testuinguruan eskatzen dituen alderdi berriak sartzen dira.
Diagnostiko Osoaren Fasea: Tokiko Agenda 21 ezartzeko prozesu oron, batez ere, ekintzak gauzatzeko orduan, argi eta garbi nabari dira giroaren zenbait alderditan hutsak. Ekintza zehatzak programatu eta gauzatzeko derrigorrez zuzendu behar dira.
Helburuak Zehazteko Fasea: fase hau asko aldatuko da, batez ere, Tokiko Agenda 21 arrakastaz ezartzen ari bada. Helburuak definitzea eta horiei lehentasunak ematea, baita horiek lortzeko estrategiak identifikatzea eta zehaztea ere, hobetuz eta zehaztuz joan behar dira; horrez gain, udalerriak kudeaketa-tresna autonomo modura Tokiko Agenda 21en duen konfiantza islatzeko, helburu, erronka eta estrategia berriak sartu behar dira.Â
Tokiko Ekintza Fasea: zalantzarik gabe, fase honek atzeraelikaduraren prozesutik aldaketa eta ekarpen gehienak jasoko ditu; batetik, aurreko faseek elikatu eta aldaketak eragingo baitituzte, eta bestetik, tokiko ekintzaÂ‑faseak berak ere ekarpenak egingo baititu: programazioa, partaidetza, lanÂ‑banaketa, arduradunak izendatzea, epeak, helburuak kuantifikatzea, etab. Alderdi guztiek zehaztasunerantz, optimizaziorantz eta helburuak udalerriaren egiazko aukeretara egokitzerantz (hasieran oso optimistak izan ohi dira) jo beharko lukete, nahi handiko asmoak eta helburu garrantzitsuak lortzeko gogoa alde batera utzi gabe.
Jarraipen eta Ebaluazio Fasea: Tokiko Agenda 21 prozesuan esperientzia lortzen den neurrian, tokiko ekintza-planaren ekintzak hobeto ezartzen dira eta jarraipen-planeko adierazleen sistema hobeto egokitzen da.
Tokiko Agenda 21en Antolaketa eta Egitura
Tokiko Agenda 21 prozesuak udalerri guztia hartzen du kontuan eta, beraz, koordinazio eta planifikazio egokiak lortu behar dira. Ildo horri jarraiki, ezartzeko eta garatzeko egitura berezia antolatzea komenigarria da. Egitura guztiak, gutxienez, lau talde funtzionalen ordezkaritza izan beharko du:
Batzorde politikoa: gobernuko ordezkariak eta alkatea izango dira partaideak. Bere ardura Tokiko Agenda 21en helburuak betetzea izango da.
Batzorde eragilea: proiektua garatzeko orduan, zerikusia duten talde guztien ekintzak zuzentzez eta koordinatzez arduratuko direnek osatua.
Talde teknikoa: bertan udaleko nahiz toki erakundeetako teknikariak eta pertsona adituak izango dira. Beren ezagutzetan eta esperientzietan oinarrituta, ingurumen-ikerketa gauzatzeko, udalerriaren diagnostikoa luzatzeko eta ekintza-estrategiak nahiz –planak proposatzeko beharrezkoak diren azterketak eta analisiak egingo dituzte. Horrekin guztiarekin Tokiko Agenda 21 garatuko da.
Hiritarrek parte hartzeko eztabaida-gunea: bertan elkarteak, enpresaburuak, gizarte eta hiritarren taldeak izango dira. Eztabaida-guneen bidez hiritarrek zuzenean eta eraginkortasunez parte hartzen dute Tokiko Agenda 21ean. Planteamenduak egingo dituzte eta garatu nahiz gauzatu egingo da.
Adierazle-mota desberdinak daude Europan, EAEn, udalerri bakoitzean eta abarrean.
Adierazleak erabilgarriak izateko hurrengo printzipioak errespetatu behar dituzte:
EAEko ingurumen-adierazleen sistema lau adierazle-kategorien inguruan egituratzen da:
Oinarrizko adierazleak
Eredu kausalaren oinarripean zehazten dira. Inguruneen egoera, presioak, inpaktuak, indar eragileak eta eragileen erantzunak kontuan hartzen dituzte. EAEko Ingurumenaren Egoera zehazteko adierazle hauek oinarrizkoak dira. Euskal Ingurumena Babesteko Lege Orokorrak aipatutakoari erreparatuz, 3 urtez behin aztertu behar dira.
Buruko adierazleak
Oinarrizko adierazleetatik abiatuta adierazle-kopuru txikia hautatzen da eta lehentasunezko ingurumen-helburuen joera orokorrak adierazten dituzte. Gainera, adierazle hauek hazkuntza ekonomikoaren eta ingurumenaren arteko elkarrekintzak modu agregatuan erlazionatzen dituzte. Horiekin urtean txostena egiten da eta Euskal Herriaren ingurumen-eboluzioa erraz eta azkar hauteman daiteke.
Integrazio-adierazleak
Herri-politiketan ingurumenaren aldagaia sartu den maila neurtzen dute. Gainera, iraunkortasunaren helburuarekiko egokitzapena neurtzen dute ere.
Iraunkortasunaren adierazleak
Euskal gizarteak osoan –hau da, ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren ikuspuntutik- nola egiten duen aurrera islatzen dute.
Adierazleei buruz argibide gehiago nahi izanez gero sakatu hemen
Tokiko Agenda 21en prozesu osoan ezinbestekoa da hiritarren partaidetza suspertzeko ekintzak sustatzea. Horretarako, informazio- eta komunikazio-bideak ireki behar dira eta hiritarrak sentsibilizatu behar dira.
Tokiko Agenda 21ek arrakasta izateko oinarriak:
 -Udalaren buruzagitza
 -Inplikazio politikoa
 -Inplikazio teknikoa
 -Udala udalerriarentzat erreferentzi eredu
 -Prozesuaren gardentasuna
 -Hiritarrek parte hartzeko mekanismoak sortzea eta egonkortzea: eztabaidaÂ‑guneak, mahai teknikoak, etab.
Â
Â