San Markoseko Mankomunitateak merka2sanmarcos bigarren eskuko merkatuaren hirugarren edizioa antolatu du. Ekimena erakunde honek hondakinak murrizteko eta prebenitzeko ekintza planaren barnean txertatua dago.
Horrez gain, herritarrei hondakin gutxiago sortzeko, herritarrei kontsumo arduratsuagoa egitearen garrantzia zabaldu nahi zaie. Gaur egungo kontsumo-ohiturak direla-eta, askotan oraindik ere erabilgarriak diren gauzak botatzen ditugu. Merkatu hauen bidez, hondakintzat jotzen ditugun objektuei balioa ematen zaie, baita erabilgarritasuna ere.
Gainera, kontizentzia tresna egokia da. Gainera, kontzientziatzeko tresna egokia dira. Azken finean, erabili ostean, gauzak saldu, erosi edo trukatu nahi dituzten pertsonentzat, topaketa-gune bihurtu nahi dute.
Guztira 10 merkatu egingo dira, San Markoseko Mankomunitateko partaide diren herri bakoitzean bat. Era berean, behin betiko Merkatu Birtuala sortu dute.
San Markoseko Mankomunitateak prebentzioaren arloan,
berrerabil daitezkeen 165.000 edalontzi erostea erabaki zuen 2006. urtean (330ml-ko 150.000 edalontzi eta 1.000ml-ko 15.000 edalontzi) hondakinen sormenean
murrizketa eraginkor bat lortu asmoz.
Ordutik hona hainbat udalerritan erabili da, esaterako; Azpeitian, Donostian, Lasarte-Orian. Gure bailaran ere ikusi eta erabili ahal izan ditugu; Errenteriako Landalurraren 3. azokan edo Oiartzunen ospaturiko Kilometroak 2006an.
Aurten ere, festa giroa hasia den honetan, Mankomunitateak udalei, elkarteei, erakundeei luzatu nahi die eskaintza erabilera bakarreko edalontzien ordez erabiltzeko. Edalontziak doan lagako dira eta protokoloari jarraiki egingo da. Protokoloaren zehaztasunak ikusteko sakatu hemen.
Euskal Herriko ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege
Orokorrak hondakinei buruzko politikaren oinarriak ezarri
ditu. Horrela
lehentasuna ematen zaie hondakinen prebentzioari eta produkzioko
minimizazioari, berriz erabiltzeari eta balioztatzeari, eta, azkenean,
balioztatzea ezinezkoa denean hondakinak behar bezala deuseztatzea
tratatzen da.
Oinarri horiek aplikatuta, administrazio publikoek hondakin arriskutsu, hirietako hondakin solido eta gainerako hondakin-motei buruz dituzten erantzukizunak eta jarduerak definitzen dira.
Aipatutako erantzukizun eta jarduerak betez, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak "Euskal Herriko Autonomia Erkidegoan Hiri hondakinen planifikazio eta kudeaketarako gidalerroak, 2010" izena duen agiriaren zirriborro bat prestatu du.
2008-2012 Klima Aldaketaren Aurkako Euskal Planaren Zirriborroa urriaren 18an aurkeztu zen Bilbon, Euskal Herriko
politikari, ekonomilari eta gizarte arloko erakunde ezberdinen aurrean. Aurkezpenarekin batera, Lan-Foro batzuk ere antolatu ziren, bertaratutakoek Zirriborroa hobetzeko ekarpenak egin zitzaten.
Jardunaldi honetan ehun aditu inguruk hartu zuten parte, eta guztien artean, lehen ekarpen sorta egin zioten Planari.
Ordudanik, eta irailaren 16ra bitartera arte, interesa duen orok iradokizunak, proposamenak, hobekuntzak egin diezazkioke aipatu Planaren zirriborroari (txostena ikusteko sakatu izenaren gainean). Ekarpen hauek guztiak jaso asmoz, IHOBEk (Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa) helbide elektroniko bat egokitu du: pvlcc@ihobe.net.
Klima Aldaketaren aurkako Euskal Planaren inguruko Informazio gehiagorako sakatu hemen.
Parte hartu eta lagundu Klima Aldaketari aurre egiten!