
Ekainaren 5ean ospatzen den mundu egunaren inguruan antolatzen da, eta gaiari loturiko mundu mailako balantzea egiteko erabiltzen da. Adibiderik aipagarrienak honako hauek dira: airearen kalitatea txarra da, urak poluituak daude, energia asko xahutzen da...Pertsonak kontzientziatu asmoz, hainbat hitzaldi, erakusketa eta bestelako ekitaldiak antolatu ohi dira.
Aste Berdea urtero topaketa-gunea da eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailak sustatzen du IHOBE Ingurumena Kudeatzeko Sozietate Publikoaren bidez.
Bertan ingurumenari buruzko aukerak, ezagutzak eta esperientziak truka daitezke. Jardunaldiak, adituen guneak, lehiaketak, festak eta sariak ingurumenari buruz ideiak eta aukerak trukatzeko eta kooperazioa lortzeko erabiltzen dira. Ildo horri jarraiki, jarduera teknikoak eta ludikoak konbinatzen dira.
Aurreko edizioetan Aste Berdeak helburuak Europako Elkartekoekin bateratu ditu eta Europa osoan garatzen diren “Green Days? izenekoaren zati izan da:
Argibide gehiago nahi izanez gero sartu Ingurumena.net-en
Kutsadurak, natur baliabideen kontsumoak, obra eta azpiegitura handiek,…ingurumenari kalte egiten diote, eta gure inguruko gune naturalak nabarmenki murrizten dituzte. Lur planetaren hondatze honen erantzule garen neurrian, gizakiok Lurra babesteko eginkizuna dugu.
Gure ingurunean gizakiok dugun eraginaz jabetu eta gure ohiturak aldatuz etorkizun hobea bermatzeko asmoz, urtero Aste Berdea ospatzen da. Ekainaren lehen astean, eta ekainaren 5eko Ingurumenaren Mundu Egunarekin bat eginez, herrialde asko batzen zaizkio Europatik datorren mugimendu honi, alegia, Green Days deritzonari.
Udaltalde 21 Oarsoaldeak, bailara osatzen duten lau udalerriekin
batera -Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia-, eta Agenda 21en inguruko ezaugarri nabarmenenak azaldu eta eskualdeko natur
balioak ezagutarazi asmoz, zenbait ekimen eta jarduera antolatu ditu:
-Errenteria: Xenpelar Aretoan uztailaren 2tik 8ra -Lezo: Kultura aretoan uztailaren 9tik 15era
-Oiartzun: Manuel Lekuona liburutegian uztailaren 16tik 21era
-Pasaia: P. San Pedroko kultura aretoan, ekainaren 25etik uztailaren 1era.
-Lezo: Ikastaroa ekainaren 14an, 19etatik 20:30etara, Kultura Aretoan. Irteera larunbatean, hilaren 23an
-Oiartzun: Ikastaroa ekainaren 6an 19tik 20:30etara Manuel Lecuona Liburutegian. Irteera larunbatean, hilak 9an
-Pasaia: Ikastaroa ekainaren 20an, 19etatik 20:30etara, Victor Hugo Etxean. Irteera larunbatean, hilaren 23an
Aurten Aste Berdea ekainaren 4tik 10era bitartean ospatuko bada ere, aipaturiko sentsibilizazio ekimenak ekaina eta uztaila bitartean ere izango dute jarraipenik. Honenbestez, Udaltalde 21 Oarsoaldeak, antolatu diren ikastaro, irteera eta bestelako jardueretan parte-hartzera gonbidatzen zaitu.