2004ko apirilaren 19an, astelehenean, OARSOALDEKO UDALTALDE 21 lan-taldea eratu zen eta bertan partaide izan ziren Eskualdearen Garapenerako Elkartea, b.a., Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila IHOBE Ingurumen Kudeaketarako Sozietate Publikoaren bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapen Iraunkorrerako Saila eta Oarsoaldeko 4 udalerriak (Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia).
Talde honen helburu nagusia eskualdean Tokiko Agenda 21 sustatzea izan zen. Lan horrek ingurunearen hobekuntza etengabean aurrera egitea zuen xede. Horretarako, ezaugarri nahiz arazo partekatuak kontuan hartu behar ziren eta taldeko lanaren onurak aprobetxatu behar ziren.
TOKIKO AGENDA 21EN 10 TEKNIKARI
Tokiko Agenda 21 prozesua eskualdeko lau udalerrietan behar bezala garatzeko, hurrengo giza baliabideak daude: Tokiko Agenda 21en 10 teknikari. Urtebetez Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako Udalerrietan lanean arituko dira.
Hamar lizentziatu horiek Eusko Jaurlaritzak lagundutako enpleguÂ‑prestakuntza programaren
kideak dira. Beraz, kontratatu baino lehen, beren zereginak gauzatzeko prestakuntza egokia izan zuten.
OARSOALDEKO UDALTALDE 21EN LEHENENGO JARRAIPEN-BILERA
Oarsoaldeko Udaltalde 21 2004ko apirilean eratu zen eta honakook osatzen dute: Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako Udalek. Horiek guztiak Oarsoaldea S.A.k koordinatzen ditu eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren nahiz IHOBEren (Ingurumena Kudeatzeko Eusko Jaurlaritzaren Sozietate Publikoa) laguntza dute.
Tokiko Agenda 21 ezartzeko prozesuaren barnean zenbait bilera (“jarraipenÂ‑bilera?)
egitea aurrez ikusia dago. Bertan proiektuaren erakunde koordinatzaileak nahiz sustatzaileak izango dira. Ildo horri jarraiki, irailaren 27an Oarsoaldea S.A. Eskualdearen Garapenerako Agentziaren instalazioetan (Oiartzungo Enpresa Gunean) lehenengo jarraipen-bilera izan zen eta bertan parte hartu zuten Oarsoaldea S.A.k, Gipuzkoako
Foru Aldundiak eta IHOBEk. Oarsoaldea S.A.k gainerako partaideei proiektuaren martxari buruzko txostena azaldu zien eta eskualdeko komunikazio-planaren zirriborroa aurkeztu zuen. Bai IHOBEk, bai Aldundiak gertaerei buruzko adostasuna adierazi zuten.
2004KO APIRILA
*OARSOALDEKO UDALTALDE 21 PROIEKTUA ERATU ETA GARATZEA
Astelehenean, apirilaren 19an, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailak IHOBE Ingurumen Kudeaketarako Sozietate Publikoaren bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapen
Iraunkorrerako Sailak, Eskualdearen Garapenerako Elkartea, b.a. eta Oarsoaldeko 4 udalerriek (Errenteriak, Lezok, Oiartzunek eta Pasaiak) Oarsoaldearen Enpresa Gunean lankidetzaÂ‑hitzarmena izenpetu zuten Oarsoaldeko Udaltalde 21 proiektua eratu eta garatzeko.
2004KO UZTAILA-ABUZTUA
* Hasierako bilera Errenteriako, Lezoko, Pasaiako eta Oiartzungo Udaletako proiektu-arduradunekin.
* Proiektua orokorrean planifikatzea.
* Proiektu-taldearen kideak eta beren zereginak eta erantzukizunak identifikatzea.![]()
* Proiektua aurkeztea eta hurrengoei prestakuntza eskaintzea:
Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako Udaletako politikariei/teknikariei.
* Udalbatzarretan Aalborgeko Gutuna onartzeko izapideak egitea.
* Diagnostikoa aztertzea. Urritasunak eta ahultasunak identifikatzea eta eguneratze-prozesua abian jartzea (Errenteriako, Lezoko eta Pasaiako Udalak)
2004KO IRAILA-URRIA
* Errenteriako, Lezoko eta Pasaiako Udalbatzarretan Aalborgeko Gutuna onartzea.
* Tokiko Agenda 21 proiektuarekin
zerikusia duten komunikazio-ekintzak planifikatu eta gauzatzea.
* Kontseilu Aholkulariaren helburua eta zereginak azaltzeko xedez, Oiartzungo Udalak hiritarrak eztabaida-gunera deitu zituen irailaren 9an.
* Irailaren 22a: autorik gabeko eguna Oiartzungo
Udalean (Mugikortasun Iraunkorraren Astearen barruan).
2004KO AZAROA
* 2004ko azaroaren 4an Oiartzunen Kontseilu Aholkularia eratu zen, baita lehendakaria hautatu ere.
* TOKIKO AGENDA 21 PROZESUAREN HASIERA AURKEZTEA- KOMUNIKAZIO-KANPAINA
                              
Azaroaren 11n Oarsoaldeko lau udalerriek prentsaurrekoan Tokiko Agenda 21 prozesuaren hasiera aurkeztu zuten. Bertan izan ziren lau udalerrietako alkateak eta alkatesak. Oiartzunen, jada abian zenez, berriz bultzatu da. Halaber, lau udalerrietan hemendik gutxira gauzatuko den komunikazioÂ‑kanpainaren berri eman zen. Ekitaldi
honetan udal-ordezkariek Tokiko Agenda 21 prozesua aditzera emateaz gain, konpromisoak eta hiritarrek prozesuan parte hartzeko bitartekoak jakinarazi zituzten.
* Errenteriako, Lezoko eta Pasaiako Udaletako udal-teknikariekin, tokiko nahiz tokiz
gaindiko erakundeekin eta eragile ekonomikoekin nahiz sozialekin sektoreen arteko mahai teknikoak egitea (DAFO izenekoa
berraztertzea eta lehentasunezko helburuak proposatzea).
2004KO ABENDUA
* Hiritarrei arreta eskaintzeko doako telefono-zerbitzua abian jartzea:
900 50 70 88
* Tokiko Agenda 21 prozesuari buruzko dibulgazio-liburuxka eta hartutako konpromisoa azalduz Alkate edo Alkatesaren eskutitza bidaltzea.
* Errenteriako, Lezoko, Pasaiako eta Oiartzungo udalerrietan postontzi berdea jartzea.
* Eskualdean Tokiko Agenda 21en web orria egitea eta harremanetarako posta elektronikoa irekitzea.
agenda21@oarsoaldea.net
* Lehentasunezko helburuak zehazteko eta ekintzak proposatzeko, Hiritarren Partaidetza Gunea planifikatu eta egitea.
* Eskualdean Tokiko Agenda 21 prozesuaren berri emateko komunikabideak hautatu eta kontratatzea. 
* Eskualdean Tokiko Agenda 21 prozesuarekin zerikusia duten komunikazioÂ‑ekintzak planifikatzea eta gauzatzea.
* Eskualdeko Tokiko Agenda 21 Aldizkaria gauzatzea.
* Joan den abenduaren 15ean Oiartzunen Arau Subsidiarioetako Mahai Teknikoa bildu zen.
* Abenduaren 29an Oiartzunen mahai tekniko guztiak (arau subsidiarioen
mahaia, hiri-lurzoruaren mahaia, landa-lurzoruaren mahaia, gizarte-mahaia eta industri mahaia) bildu ziren lan-metodologia zehazteko.
* 2005. urterako Oiartzunen jarraipen- eta lan-plana antolatzea.
MARTXOA![]()
*Bailarako lau herrietako Agenda 21en prozesuaren inguruko gertakizunik garrantzitsuenak eta berririk esanguratsuenak biltzen dituen lehen boletinaren argitalpena.
*Ekonomia, gizarte eta ingurumen arazo nagusienen gaineko hausnarketa egin eta herritarren parte-hartzea sustatu asmoz, Oarsoaldean "Agenda Klik 21" argazki lehiaketa antolatu zen.
Ekainaren 29an, sari banaketarekin batera, lehiaketan parte-harturiko pertsona guztien argazkiekin antolaturiko erakusketa inauguratu zen. Erakusketa honek bailarako lau udalerriak korritu zituen.
 -1. saria: Reflex digital Olympus E-300 argazki makina eta inprimagailua ALLENDE ARNAIZ GARMENDIA oiartzuarrak eskuratu zuen Pasaian ateratako “DENBORAREN ESKILARAâ€? argazkiarekin.Â
 
-2. saria: Canon A-510 de 3Mb kamera digitala eta 256 Mbeko CF txartela, MIGUEL ANGEL CEBERIO DE LEON errenteriarrarentzako izan zen Jaizkibelen ateratako “LA BOTELLA� argazkiarengatik.
-3. saria: Lowepro motxila permeagaitza Errenteriako KIKE EIZMENDI errenteriarrak eskuratu zuen Errenterian ateratako “HERRIKO PLAZA� argazkiari esker..
MAIATZA-EKAINA
Maiatzaren 30a eta ekainaren 5a bitartean Aste Berdea ospatu zen. Ingurumenari eskainitako aste honetan
hainbat ekimenez gozatzeko aukera izan zen; kale antzerkia, bisita gidatuak Pasaiako badian zehar, Urnietako sailkatze plantara bisita, etab.  Â
                                                                         Â
IRAILA
Kotxearen gehiegizko erabilerak sortzen dituen ingurumen eta osasun arazoen gainean sentsibilizatu asmoz, irailaren 16-22 bitartean Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astea ospatu zen Oarsoaldean.  antolaturiko ekimenen artean, kotxea partekatzeko "Bidaide" foroaren sorrera,
bizikletan ibiltzeko ikastaroa, Oarsoaldea zeharkatuz bizikleta martxa, etab.Â
Bestalde, beste herri batzuekin batera eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, Oarsoaldeako Udaltalde 21ak Diario Vasco egunkarian argitaratutako 2005eko EUROPAKO MUGIKORTASUN IRAUNKORRAREN ASTEA gehigarriaren osatze lanetan ihardun zuen.
Era berean, Diputazioak antolaturiko eta Gipuzkoako hainbat herrietan ikusgai izan den erakusketan parte-hartu du Udaltaldeak.
![]()
*Oarsoaldeako Udaltade 21en bigarren boletina argitaratzen da, Errenteria, Lezo eta Pasaiako Iraunkortasun Diagnosiei aipamen berezia eginez.
IRAILA-URRIA
*Agenda 21en ezarpen prozesuaren baitan, Errenteria, Lezo eta Pasaiako udaletan Bigarren Mahai Teknikoak ospatu ziren. Â
 -Lezo, irailan, Euskara eta Kultura Aretoan:
 -Pasaia, irailan, Trintxerpeko Alkateordetzan:
 -Errenteria, urria, Errenteriako Kultura Aretoan (Niessen):
AZAROA
*Errenteria, Lezo eta Pasaiako diagnostikoen zirriborroak osatu ostean, eta Agenda 21en ezarpenerako irizpideak jarraituz, bigarren parte-hartze foroak antolatu ziren.
 -Pasaia: azaroaren 3an, osteguna,  19:00etan Pasai Antxoko Kulturetxean.
Bertaratutako parte-hartzaileek diagnostikoaren inguruko gai guztiak aztertzeko agerturiko interesa dela-eta, azaroaren 30ean, leku eta ordu berean, bigarren bilera bat antolatzea adostu zen.
 -Errenteria: azaroaren 7an, astelehena, 19:00etan Errenteriako Kultura Gunean (Niessen)
 -Lezo: azaroaren 8an, asteartea, 19:00etan Euskara eta Kultura aretoan.
2005 URTEA
*2005 zehar komunikazio arloko hainbat ekimen eraman ziren aurrera;Â biztanleria foroetara gonbidatzeko bailarako prentsan hainbat iragarki argitaratu, bi astean behin bailarako irratietan elkarrizketak prestatu, artikulo monografikoak presntsa idatzian, etab.
*Era berean, Herri Bus Konpainiako bi autobusetan Agenda 21en berri emateko iragarkiak ezarri ziren 2005 urtean zehar. ![]()
*Oarsoaldeako lau udalerrietako Agenda 21en berri emateko DVD baten sortzea.
*Agenda 21en prozesuan parte hartu dutenei, Udaltaldearen motxila bat banatu zaie.
  Â
                                                                         Â
OTSAILA
 *Hiritarren hirugarren parte-hartze foro eta mahai teknikoak ospatu ziren bai Errenteria zein Lezoko herrian, Iraunkortasunerako Ekintza Planaren zirriboroaren aurkezpena egin eta herritarren ekarpenak jaso asmoz.  ![]()
Â
-Lezon, 2006ko azaroan, Euskara eta Kultura aretoan:
 -Errenterian, 2006ko azaroan, Reina Aretoan:
OTSAILA-MARTXOA
*Errenteria eta Lezoko Iraunkortasunerako Ekintza Plana
osotu asmoz, eta otsailan zehar egindako parte-hartze foroetan jaso ziren ekarpenez gain, bertan parte-hartu ezin izan zuten pertsonen edo elkarteen ekarpenak jaso ahal izateko epea luzatzen da.
Â
MARTXOA
*2006ko martxoaren 31ean, Osoko Batzarrean, Errenterian Iraunkortasunerako Ekintza Plana onartzen da.
MAIATZA
*2006ko apirilaren 5ean, Osoko Batzarrean, Lezoko Iraunkortasunerako Ekintza Plana onartzen da.
*Bestalde, Udaltaldeko boletinaren hirugarren alea argitaratzen da, Oarsoaldean garapen iraunkorrarekin zerikusi duten hainbat gai bilduz.
Â
IRAILA
*Urtero ospatu ohi den moduan, irailaren 16-22 bitartean Mugikortasun Astea ospatzen du Oarsoaldeako Udaltalde 21ak bailara osatzen duten lau udalerrietan. Aurtengo gaia Aldaketa Klimatikoa izanik, lan-garraioari zuzenduriko sentsibilizazio liburuxkak atera dira. Era berean, ingurumen eta mugikortasun arazoez komunikatu eta sentsibilizatu asmoz, kale-antzerki eta gutxitu fisikoekin ekintzak
prestatu dira. Bestalde, garraio publikoa sustatu asmoz, Oarsoaldean zerbitzua ematen duten garraio publiko ezberdinen ordutegiak kartel batean bildu dira, eta lau udalerrietako markesinetan ezarri.
*Oarsoaldeako Udaltalde 21en informazioa eskuratu ahal izateko eta, garapen iraunkorra nola Agenda 21en prozesuaren berri emateko sorturiko web orria berritu eta eguneratzen da.
AZAROA
*Udaltaldearen laugarren boletina argitaratzen da, Oarsoaldean garapen iraunkorrarekin zerikusi duten hainbat gai aztertuz. Mugikortasun arloko gaiei aipamen berezia egiten zaie.
Â
Â
Â
                                Â