Zer da Udaltalde 21 Oarsoaldea?

Submitted by adminoarso on M, 2006-11-07 08:11.

2004ko apirilaren 19an, astelehenean, OARSOALDEKO UDALTALDE 21 lan-taldea eratu zen eta bertan partaide izan ziren Eskualdearen Garapenerako Elkartea, b.a., Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila IHOBE Ingurumen Kudeaketarako Sozietate Publikoaren bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapen Iraunkorrerako Saila eta Oarsoaldeko 4 udalerriak (Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia).

Talde honen helburu nagusia eskualdean Tokiko Agenda 21 sustatzea izan zen. Lan horrek ingurunearen hobekuntza etengabean aurrera egitea zuen xede. Horretarako, ezaugarri nahiz arazo partekatuak kontuan hartu behar ziren eta taldeko lanaren onurak aprobetxatu behar ziren.