Diagnostikoen Zirriborroen Aurkezpena

Submitted by adminoarso on L, 2005-09-05 09:18.

Joan den uztailaren 4an Oarsoaldea, S.A.ren Enpresa-Zentroan Errenteriako, Lezoko eta Pasaiako Tokiko Agenda 21i buruzko diagnostikoen zirriborroak aurkeztu ziren.

Prentsaurrekoan Tokiko Agenda 21 prozesuan Oarsoaldeko udalerriek emandako aurrerapausoak aditzera eman ziren.

Lehenengo urratsak eman eta Oarsoaldeko Udaltalde 21 eratu zen. Ondoren, Udalbatzarretan Aalborgeko eskutitzera atxikitzea onartu zen eta komunikazio-kanpainari ekin zitzaion. Prozesuarekin aurrera egin da eta jada Errenteriako, Lezoko eta Pasaiako udal-diagnostikoak egin dira.

Prozesuak hiru etapa ditu: diagnostikoa, ekintza-plana eta jarraipena. Orain Oarsoaldeko udalerri guztiek jada lehenengo fasea, hain zuzen ere, diagnostikoa gainditu dute.

Diagnostikoak, batetik, udalerriaren egiazko egoera azaltzen du, eta bestetik, ingurumenaren, gizartearen eta ekonomiaren ikuspegitik erradiografia egiten du. Datu horiek guztiak ondoren hobetzeko erabiliko dira.

Herri bakoitzaren gainean sakatuz Errenteria, Lezo eta Pasaiako Tokiko Agenda 21en diagnostikoen zirriborroak eskuragarri izango dituzue, eta zuen ekarpenak egiteko aukera, uztailaren 31a arte. Gainera, irailean mahai teknikoak eta eztabaida-guneak antolatuko dira.

Ekarpenak honako bide hauen bidez egin daitezke:

Telefonoa: 900 50 70 88.

Posta elektronikoa: agenda21@oarsoaldea.net.

Udalerri bakoitzeko postontzi berdeetan.

Agenda 21eko web orrian: www.oarsoaldea.net/agenda21/

Zirriborro osoak kontsulta daitezke, bai Udaletara joaz, bai Udaltaldeari hiritarrek parte hartzeko bitartekoen bidez: telefonoa: 900 50 70 88; posta elektronikoa: agenda21@oarsoaldea.net.