Aste berdea 2007

Submitted by adminoarso on M, 2004-12-21 15:39.

Kutsadurak, natur baliabideen kontsumoak, obra eta azpiegitura handiek,…ingurumenari kalte egiten diote, eta gure inguruko gune naturalak nabarmenki murrizten dituzte. Lur planetaren hondatze honen erantzule garen neurrian, gizakiok Lurra babesteko eginkizuna dugu.

Gure ingurunean gizakiok dugun eraginaz jabetu eta gure ohiturak aldatuz etorkizun hobea bermatzeko asmoz, urtero Aste Berdea ospatzen da. Ekainaren lehen astean, eta ekainaren 5eko Ingurumenaren Mundu Egunarekin bat eginez, herrialde asko batzen zaizkio Europatik datorren mugimendu honi, alegia, Green Days deritzonari.

Udaltalde 21 Oarsoaldeak, bailara osatzen duten lau udalerriekin batera -Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia-, eta Agenda 21en inguruko ezaugarri nabarmenenak azaldu eta eskualdeko natur balioak ezagutarazi asmoz, zenbait ekimen eta jarduera antolatu ditu:

  • Eskualdeko enpresentzat zuzenduriko gida banatuko da, bai langile zein enpresa arduradunei eguneroko kontsumo ohiturek dakartzaten ondorioak ikustarazi asmoz: elektrizitatea, ura, hondakinen ekoizpena…
  • Heldu kontsumo iraunkorrari? izeneko liburuxka bat zabalduko da udaletxe, liburutegi eta bestelako herri-guneetan. Gida honetan, zenbait aholku jasotzen dira, lan gehigarri bat izan gabe, gure kontsumo ohiturak hobetu eta ingurumenarekiko errespetua sustatzeko.

  • Oarsoaldea eskualdean natura ikuspegitik interes bereziko zenbait gune daude, esaterako; Aiako Harria eta Jaizkibelgo GKE (Garrantzia Komunitarioko Eremua). Bi gune hauek ezagutu asmoz, bi irteera proposatzen dira; lehenak Jaizkibelgo GKE izango du helburu, eta ekainaren 10ean (igandea) izango da. Aiako Harrira bisita egin nahi duenak hurrengo igandean izango du aukera, ekainaren 17an. Bi txangoetarako elkartze ordua goizeko 10etan ezarri da, eta abiapuntu gunea elkartzen garen pertsonen arabera erabakiko da. Irteeretarako izen emateak 900 507 080 doako zenbakian edo agenda21@oarsoaldea.net e-mailaren bidez egiteko aukera dago.
  • Udaltalde 21 Oarsoaldearen komunikazio materiala eta herri bakoitzaren Agenda 21aren egoera azalduko duen erakusketa ibiltaria antolatu da. Eskualdeko lau udalerrietan izango da erakusketa ikusteko aukera, ondoren aipatzen den datetan;

-Errenteria: Xenpelar Aretoan uztailaren 2tik 8ra -Lezo: Kultura aretoan uztailaren 9tik 15era

-Oiartzun: Manuel Lekuona liburutegian uztailaren 16tik 21era

-Pasaia: P. San Pedroko kultura aretoan, ekainaren 25etik uztailaren 1era.

  • Inguruko landarediari buruz dugun ezagutza mugatua da, batez ere, gaur egun herri eta hiriekiko dugun lotura estua dela-eta. Garrantzizkotzat jotzen dugu, hortaz, jakintza hau geureganatzea eta guztion gai honekiko sentsibilizazioa bultzatzea. Asmo honekin, Aste Berdean eta ekainean zehar zenbait ikastaro eta irteera antolatu dira Aranzadi Zientzia Elkartearen eskutik. Ikastaro/irteera hauetan izen emateko 943 466 142 telefono zenbakira dei daiteke. Oarsoaldean, ekimen hauek ondorengo egunetan gauzatuko dira:

-Lezo: Ikastaroa ekainaren 14an, 19etatik 20:30etara, Kultura Aretoan. Irteera larunbatean, hilaren 23an

-Oiartzun: Ikastaroa ekainaren 6an 19tik 20:30etara Manuel Lecuona Liburutegian. Irteera larunbatean, hilak 9an

-Pasaia: Ikastaroa ekainaren 20an, 19etatik 20:30etara, Victor Hugo Etxean. Irteera larunbatean, hilaren 23an

Aurten Aste Berdea ekainaren 4tik 10era bitartean ospatuko bada ere, aipaturiko sentsibilizazio ekimenak ekaina eta uztaila bitartean ere izango dute jarraipenik. Honenbestez, Udaltalde 21 Oarsoaldeak, antolatu diren ikastaro, irteera eta bestelako jardueretan parte-hartzera gonbidatzen zaitu.