KLIMA ALDAKETAREN AURKAKO EUSKAL PLANA

Submitted by adminoarso on V, 2007-10-26 09:28.

2008-2012 Klima Aldaketaren Aurkako Euskal Planaren Zirriborroa urriaren 18an aurkeztu zen Bilbon, Euskal Herriko politikari, ekonomilari eta gizarte arloko erakunde ezberdinen aurrean. Aurkezpenarekin batera, Lan-Foro batzuk ere antolatu ziren, bertaratutakoek Zirriborroa hobetzeko ekarpenak egin zitzaten.

Jardunaldi honetan ehun aditu inguruk hartu zuten parte, eta guztien artean, lehen ekarpen sorta egin zioten Planari.

Ordudanik, eta irailaren 16ra bitartera arte, interesa duen orok iradokizunak, proposamenak, hobekuntzak egin diezazkioke aipatu Planaren zirriborroari (txostena ikusteko sakatu izenaren gainean). Ekarpen hauek guztiak jaso asmoz, IHOBEk (Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa) helbide elektroniko bat egokitu du: pvlcc@ihobe.net.

Klima Aldaketaren aurkako Euskal Planaren inguruko Informazio gehiagorako sakatu hemen.

Parte hartu eta lagundu Klima Aldaketari aurre egiten!