Hasierako koordinazioa

Submitted by adminoarso on M, 2004-12-21 15:35.

TOKIKO AGENDA 21EN 10 TEKNIKARI

Tokiko Agenda 21 prozesua eskualdeko lau udalerrietan behar bezala garatzeko, hurrengo giza baliabideak daude: Tokiko Agenda 21en 10 teknikari. Urtebetez Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako Udalerrietan lanean arituko dira.

Hamar lizentziatu horiek Eusko Jaurlaritzak lagundutako enplegu­‑prestakuntza programaren kideak dira. Beraz, kontratatu baino lehen, beren zereginak gauzatzeko prestakuntza egokia izan zuten.

OARSOALDEKO UDALTALDE 21EN LEHENENGO JARRAIPEN-BILERA

Oarsoaldeko Udaltalde 21 2004ko apirilean eratu zen eta honakook osatzen dute: Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako Udalek. Horiek guztiak Oarsoaldea S.A.k koordinatzen ditu eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren nahiz IHOBEren (Ingurumena Kudeatzeko Eusko Jaurlaritzaren Sozietate Publikoa) laguntza dute.

Tokiko Agenda 21 ezartzeko prozesuaren barnean zenbait bilera (“jarraipen­‑bilera?) egitea aurrez ikusia dago. Bertan proiektuaren erakunde koordinatzaileak nahiz sustatzaileak izango dira. Ildo horri jarraiki, irailaren 27an Oarsoaldea S.A. Eskualdearen Garapenerako Agentziaren instalazioetan (Oiartzungo Enpresa Gunean) lehenengo jarraipen-bilera izan zen eta bertan parte hartu zuten Oarsoaldea S.A.k, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta IHOBEk. Oarsoaldea S.A.k gainerako partaideei proiektuaren martxari buruzko txostena azaldu zien eta eskualdeko komunikazio-planaren zirriborroa aurkeztu zuen. Bai IHOBEk, bai Aldundiak gertaerei buruzko adostasuna adierazi zuten.