Bizikletan ibiltzeko ikastaroa

Submitted by adminoarso on X, 2007-09-12 15:04.

Bizikletan ibiltzearen onurak aski ezagunak dira; kutsadura murriztu, osasuna hobetu… Baina guztiok ez dugu garraio mota hau erabiltzen ikasteko paradarik izan. Hori bada zure kasua, irailaren 17tik 22ra, goizeko 10etatik 12etara, Azkueneko pistan, Trintxerpe Kirol Elkarteak antolatuta, pertsona nagusiei zuzendutako bizikletan ibiltzeko ikastaroan izena eman dezakezu, 900 507 088 doako telefonoan edo agenda21@oarsoaldea.net posta elektronikoan Oarsoaldeko Udaltalde 21ekin harremanetan jarriz. Izen-emate epea irailaren 16an amaitzen da.