Ingurumen jolasak

Submitted by adminoarso on X, 2007-09-12 15:02.

Ingurumen hezkuntzak duen garrantzia ikusirik, herri bakoitzean ekitaldi sorta bat prestatu da gerturatzen den orok jolasen bidez inguruko ingurumen arazoez jabetu eta erantzukizunez jokatzen ikasteko. Jarraian herri bakoitzerako eguna eta ordua zehazten dira (jolasen iraupena 3 ordutakoa izango da):

-Errenteria: irailaren 17an, arratsaldeko 5etan, Esmalteria plazan.

-Lezo: irailaren 20an, arratsaldeko 5etan, Saldise plazan (euria egingo balu, Bekoerrota polikiroldegian)

-Oiartzun: Irailaren 18an, arratsaldeko 5etan, Done Eztebe plazan (euria egingo balu, Elorsoro polikiroldegian)

-Pasaia: Irailaren 19an, arratsaldeko 5etan, Donibaneko frontoian.