Urtero bezala,
Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astea ospatuko da Oarsoaldean irailaren
16tik 22ra bitartean. 2007ko
edizio honek tokiko agintariak autoentzako
guneak eta bideak, motorrik gabeko trafikoari egokitzera animatu nahi
ditu, eta aldi berean, tokian tokiko airearen
kalitatea hobetzeko beharra azpimarratu. Izan ere, egungo garraio ereduak
airearen kalitatean eta oro har, herri eta hirietako biztanleen bizi
kalitatearengan duen eragin bortitza Europar Batasunaren eta bertako Estatu
kideen kezka nagusietako bat da.
“Kaleak guztiontzat” leloaren
atzean argiro adierazten da, autoentzako azpiegituren ugaritzea ez dela gure
gizartearen garraio arazoak konpontzeko bidea. Are gehiago, azken urteotan herri
barruko zein kanporako mugimenduetan, garraio publiko zerbitzu egokiak eta oinezkoentzako
zein bizikletentzako bide
seguruak nahi ditugula diote azken inkestek.
Helburu horrekin, Oarsoaldeako Udaltalde 21ek hainbat ekimen antolatu ditu irailaren 16-22 bitartean. Behealdean duzu ekimenen zerrenda.





