2001 Garapen Iraunkorrerako Europako Batasunaren Estrategia "mundu hobea lortzeko Garapen Iraunkorra Europan"

Submitted by adminoarso on M, 2004-12-21 12:07.

1998an V. Programa ebaluatu zuenean, EE-ko Kontseiluak ingurumen­‑politikarekin lorpen zehatzak izan zirela azaldu zuen. Baieztapen horren adibideak honako hauek lirateke: ibai garbiagoak eta airearen kalitate hobea. Dena delakoa, zenbait arazo esangarriri dagokienez, aurrerapenak urriak izan zirela aipatu zuen ere. Ildo horri jarraiki, kezka handia sortzen dute honako gaietan dauden joerak: poluzioaren iturri lausoak (igorpen txiki asko, bereziki, lurrazpiko uretan, lurzoruan eta kostaldeetan), geroz eta hondakin gehiago sortzea eta horiek deuseztatzearekin zerikusia duten arazoak, natur baliabideen kontsumoari dagokion hazkuntza etengabea, substantzia arriskutsuak sakabanatzea eta giza osasunerako sortzen dituzten arriskuak, lurzoruen degradazioa, planeta berotzea eta bioaniztasuna galtzea.

 Horrez gain, Kontseilua kezkati ageri da, hurrengo hamarkadan ingurumen­‑arazo horiek iraungo dutelakoan edo larriagotuko direlakoan baitago. Nolanahi ere, kontsumoaren eta produkzioaren jarraibideei erreparatuz, hala izan daitekeelakoan daude, joera horien ondorio negatiboak baliogabetzeko neurri berriak hartzen ez badira. Horregatik, Kontseiluaren iritziz, premiazkoa da ingurumenaren babesa bestelako politiketan sartzea eta aipamen berezia egiten dio nekazaritzari, garraioari, energiari, barne­‑merkatuari, garapenari, industriari eta arrantzari. Halaber, ingurumenari dagokion legeria komunitarioa hobe aplikatu eta finkatu egin behar da. Ildo horri jarraiki, komunitateak tresnen sorta zabalagoa izan beharko luke, bereziki, ekonomiaren alorrean eta hori ere kezkatzeko arrazoia da. Gainera, energiari buruzko zergetarako esparru egokiari buruz oraindik ez da erabakirik hartu eta hori presazko arazoa da.

Epe luzera, Europako Estrategiak hurrengo helburu eta xedeak lortu nahi ditu:

Politika ezberdinetan eragiteko beharra.

Ahal duten neurrian, politika komunitario guztiek garapen iraunkorraren alorrean Europako Elkarteak dituen helburu estrategikoak bultzatu beharko dituzte.

Negutegi efektua sortzen duten gasen igorpenak atmosferara murriztea.

Batez besteko 1990eko mailaren %1 urtean 2020ra arte. 

Osasun publikoak dituen mehatxuei erantzutea.

  • 2020. urterako produktu kimikoak erabiltzeko eta ekoizteko orduan, giza osasuna eta ingurumena ez mehatxatzea. 
  • Antibiotikoekiko erresistentziarekin eta infekzio-gaixotasunen agerraldiekin zerikusia duten arazoak ebaztea. 

Natur baliabideak erantzukizun handiagoz kudeatzea. 

  • Habitatak eta natur sistemak babestu eta berreskuratzea eta 2010era arte bioaniztasunaren galera gelditzea. 
  • Arrain-populazioen beherakada alderanzteko arrantza hobetu kudeatzea eta arrantzaren iraunkortasuna nahiz itsas ekosistemen egoera ona bermatzea.

Garraio-sistema eta lurralde-antolaketa hobetzea. 

  • Errepidez egindako garraioaren ordez, garraioa trenbidez, itsasoz eta herri­‑garraioz egitea, 2010erako errepideetako garraioa 1998koa baino handiagoa ez izateko.
  • Eskualdearen garapen orekatuagoa sustatzea. Ildo horri jarraiki, jarduera ekonomikoan desberdintasunak murriztea eta landa­‑komunitateen nahiz hiri-komunitateen bideragarritasuna mantentzea.

Argibide gehiago nahi izanez gero sakatu ondorengo bi estekak: 1 eta 2

2001 Garapen Iraunkorrerako Europako Batasunaren Estrategia "mundu hobea lortzeko Garapen Iraunkorra Europan" ez dago euskarara itzulia. Hori dela-eta, bitartean gaztelerazko bertsioa da ikusgai ipini duguna. Barkatu eragozpenak.