1992 Europako Batasuneko, V. Ingurumen ekintza programa. "Garapen iraunkorrerantz"

Submitted by adminoarso on M, 2004-12-21 11:34.

Rioko Konferentzia egin zen garai beretsuan, ingurumen eta garapen iraunkorraren alorrean politikari eta ekintzari buruzko V. Programa Komunitarioa? idatzi zen. Europako Batzordeak 1992ko martxoaren 18an onartu zuen eta Europako Parlamentuak nahiz Ministroen Kontseiluak 1992a amaitzen ari zenean, berretsi zuten.

Bi ekimen horiek ia batera gertatu zirenez, Programa Komunitarioan ingurumenaren arazoak konpontzeko eta etorkizunean garapen iraunkorrera iristeko antzeko ideiak eta moduak planteatzen dira, nahiz eta bigarren kasuan Europako Elkarteak bere ikuspena aurkeztu.

Aurrekoen aldean, Europako V. Programaren berri nagusia honakoa onartzea da: ingurumen-helburuek zuzeneko eragina dutela ordura arte Elkarteak planteatua zuen gizartearen eta ekonomiaren garapen-ereduan. Ondorioz, garapen iraunkorrerantz bideratutako eredu berria proposatzen da.

Eredu berrian EE-ren politika eta estrategia sektorialak aplikatu eta egituratzeko orduan, ingurumena sartu behar dela planteatzen da. Beraz, oso ingurune garrantzitsuetan izango du eragina, hala nola industrian, energian, garraioan, nekazaritza-jardueretan eta turismoan.

Ingurumen alorrean bosgarren ekintza-programaren helburua garapen iraunkorra sustatzeko komunitatearen hazkuntza-eredua eraldatzea da.

Europako Elkarteak “Ingurumenaren V. Ekintza Programa (1992-2000)? hurrengo moduan definitu zuen: aurreko programen aldean “erabateko aldaketa?. Hori guztia ezin baitezakegu itxaron […] eta ezin baitezakegu huts egin". Hala eta guztiz ere, Programa berriz aztertu zenean, honakoa onartu zuen: eremu desberdinetan aurreratu arren, oraindik asko dago egiteke garapen iraunkorrerako bidean aurrera egin nahi izanez gero. Oraingo sistema ekonomikoan baliabideak eta hondakinak asimilatzeko ahalmena agortezinak dira.


Bosgarren programak ingurumen-politika komunitarioaren alorrean ikuspuntu berria defendatzen du eta hurrengo printzipioetan oinarritzen da:

1.

Natur baliabideekin edo ingurumenarekin zerikusia duten eragileentzat eta jarduerentzat ikuspuntu globala eta konstruktiboa egituratzea.

2.

Oraingo nahiz etorkizuneko belaunaldien ingurumena kaltetzen duten joerak eta praktikak alderanzteko borondatea.

3.

Gizarte-portaeraren aldaketak erraztea interesatu guztien artean (herri­‑agintariak, hiritarrak, kontsumitzaileak, enpresak, etab.) konpromisoak hartuz.

4.

Erantzukizunen banaketa zehaztea.

5.

Ingurumen-tresna berriak erabiltzea.


Printzipio ordezkatzailea betetzeko, Komunitateak bere ekintza hurrengo lehentasunezko eremuetara mugatu du:

1.

Natur baliabideen kudeaketa iraunkorra: lurzorua, ura, natur guneak eta kostaldeak.

2.

Poluzioaren aurka borroka bateratua eta hondakinen alorrean prebentziozko ekintza.

3.

Berriztagarriak ez diren iturrietatik datorren energiaren kontsumoa murriztea.

4.

Mugikortasuna hobeto kudeatzea garraio-modu eraginkorrak eta garbiak garatuz.

5.

Hiri-ingurunearen kalitatea hobetzeko neurri-multzo koherentea gauzatzea.

6.

Osasuna eta segurtasuna hobetzea, batez ere, industri arriskuen kudeaketari, segurtasun nuklearrari eta erradiobabesari dagokionean.


Programaren edukiari erreparatuz, oso garrantzitsua da ekintza komunitarioa zenbait arlotara mugatzea:

1.

Industria: Elkarteak enpresekin elkarrizketa indartu nahi du, baita borondatezko akordioak sustatu ere. Gainera, honakoak lortu nahi ditu: baliabideak arrazoiz kudeatzea, kontsumitzaileak informatzea eta fabrikazio-prozesuen nahiz produktuen alorrean arau komunitarioak hartzea, eskumenaren distortsioak saihestuz, barne-merkatuaren osotasuna zainduz eta Europako lehiakortasuna mantenduz.

2.

Energia: garapen iraunkorraren ikuspuntutik, ezinbestekoa da sektore horretan jardutea eta, besteak beste, hurrengo helburuak izan behar ditu: eraginkortasun energetikoa hobetzea, erregai fosilen kontsumoa murriztea eta energia berriztagarriak sustatzea.

3.

Garraioak: garraio-moduekiko baliabidea bizitu egin da barne-merkatua gauzatzearen ondorioz. Sektorearen azpiegituren eta ekipamenduen kudeaketa hobetzeko, baita garraio publikoa sustatzeko eta erregaien kalitatea hobetzeko ere, neurriak hartzea premiazkoa da.

4.

Nekazaritza: sektore honek ere ingurumena narriatzen du: laborantza intentsiboak geroz eta ugariagoak dira, ongarriak erabili eta soberakinak metatzen dira. Ezinbestekoa da nekazaritza-politika eta baso-garapenaren politika komuna berritzea. Nolanahi ere, ingurumen-betebeharrak kontuan hartu beharko ditu.

5.

Turismoa: sektorea oraintxe bertan hedatzen ari da eta, ondorioz, mendiak eta kostaldeak kaltetzen ari dira. Honako neurriak proposatzen dira: batetik, masako turismoaren kudeaketa eta turismo-zerbitzuen kalitatea hobetzea, eta bestetik, turismorako hautazko moduak eta informazio- nahiz sentsibilizazio-kanpainak sustatzea. 


Urte askoz ingurumenaren alorrean politika komunitarioa Elkarteak zituen arazoei irtenbidea ematen oinarritu da. Dena delakoa, Estatu kideak berehala ohartu dira poluzioa arazo orokorra dela eta, ondorioz, herrialdearen nahiz nazioartearen eremuan ekintza hitzartua gauzatu behar dela. 130 R artikuluaren 1. atalean, Europako Elkartearen Tratatuak ingurumenaren munduko edo herrialdeko arazoei aurre egiteko nazioartean neurriak sustatzearen helburua xedatzen du.

Nazioartean jarduteko, lau ingurumen-arazo nagusi daude:

1.

Aldaketa klimatikoa

2.

Ozono-geruza murriztea

3.

Aniztasun biologikoa murriztea

4.

Basoa soiltzea

Kooperazioak alde anitz izan ditzake; adibidez, nazioarteko erakunde desberdinen artean: Ingurumenerako Nazio Batuen Programa, Kooperazio Erakundea eta Garapen Ekonomikoak, Europako Kontseilua. Bi aldeen arteko kooperazioa ere baliagarria izan daiteke garapen bidean dauden herrialdeei laguntzeko orduan edo mugaz haraindiko poluzioaren kontra borrokatzeko orduan.

Bosgarren programak ekintzarako bitarteko anitzagoak eta zabalagoak hartzea aurrez ikusi zuen:

1.

Legeria: babeserako gutxieneko mailak finkatzea, nazioarteko hitzarmenak gauzatzea eta barne-merkatuaren ikuspegitik araudiak zehaztea.

2.

Tresna ekonomikoak: ekoizleek eta kontsumitzaileek ingurumena babesteko pizgarriak, baita natur baliabideak erantzukizunez erabiltzeko ere: neurri ekonomikoak, fiskalak, erantzukizun zibila. Kostua dela-eta, ingurumena errespetatzen duen produktuek eta zerbitzuek eragozpenik ez izateko prezioak egokitzea.G

3.

Tresna horizontal lagungarriak: ingurumenari buruzko informazioa eta estatistikak hobetzea (erkatzeko nomenklatura, arau, irizpide eta metodo bateragarriak), ikerketa zientifikoa eta garapen teknologikoa sustatzea, lurralde-antolamendua eta jendearekiko informazioa hobetzea (datu­‑baseak garatzea), eta lanbide-prestakuntza hobetzea.

4.

Laguntza finantzariorako mekanismoak: LIFE programa, Egiturazko Funtsak, Kohesio Funtsa, BEIren maileguak.