Brasilek gonbita luzatu ostean, Rio de Janeiro hiria Ingurumenari eta Garapenari buruzko Nazio Batuen Batzarraren (CNUCED) egoitza izan zen. Halaber, “Lurraren Gailurra? izenez ezagutzen da. 1992ko ekainaren 3tik 14ra bitartean egin zen eta Rio-92 izena jarri zitzaion. Bertan 175 herrialdetako ordezkariek parte hartu zuten. Gainera, Guda Hotza amaitu ondoren, lehenengo nazioarteko bilera garrantzitsua izan zen.
Nahiz eta urte batzuk lehenago (1988an), Brundlandt txostenean garapen iraunkorra zehaztu, Lurraren Gailurrean definizioa adostu zen:
"Etorkizuneko belaunaldiek beren beharrak asetzeko ahalmena konprometitu gabe oraingo pertsonen beharrak asetzeko aukera eskaintzen duen garapena da."
Ingurumenari eta Garapenari buruzko Munduko Batzordearen txostenari dagokion aipamena (Brundtland Batzordea): Gure Etorkizun Komuna
(Oxford: Oxford University Press, 1987).

Stockholmen gertatutakoaren aldean, Rioko Konferentzian gatazkaren gainean elkartasuna izan zen nagusi. Ildo horri jarraiki, elkarrizketa anitzerako bide berriak ireki ziren eta kezka nagusia interes orokorrak izan ziren. Rioko Gailurra onartutako konpromiso zehatzak baino askoz urrunago iritsi zen, antagonismo ideologikoko mundu librean ulermen-aukerak agerian utzi baitzituen.
Rio-92 Konferentzian hartutako konpromiso bereziek bi konbentzio hartzen dituzte kontuan: bata, Aldaketa Klimatikoei buruz, eta bestea, Bioaniztasunari buruz. Halaber, Basoei buruzko Aitorpena egin zen. Gainera, Konferentziak bestelako dokumentuak onartu zituen, helburu zabalagoekin eta ikuspegi politikoagoarekin: Rioko Aitorpena eta Agenda 21. Biek garapen iraunkorraren oinarrizko kontzeptua barneratzen dute: ekonomiaren eta materiaren ikuspuntutik aurrera egiteko nahia eta kontzientzia ekologikoa. Horrez gain, bake eta gizarte-garapen iraunkorraren helburu orokorra sartzen duenez, Rio-92 Stockholmeko bileratik hegoaldeko herrialdeek egindako kudeaketei erantzun berantiarra izan zen.
Rioko Konferentziatik herrialde aberatsen eta pobreen arteko harremanak gidatzeko printzipio berriztatzaileak erabili dira, besteak beste, “erantzukizun komunak, baina desberdinak herrialdeen artean?, “poluitzen duenak ordaintzen du? eta “produzitzeko eta kontsumitzeko eredu iraunkorrak?. Horiez gain, Agenda 21 onartu zenean, etorkizunari begira Konferentziak iraunkortasunerako helburu zehatzak xedatu zituen alor desberdinetan. Ildo horri jarraiki, garapen iraunkorra orokorrean osatzeko baliabide finantzario berriak eta osagarriak bilatu behar dira. Halaber, Rioko Konferentzia ausarta izan zen gobernuz kanpoko erakundeen (GKE) partaidetza handia izan baitzen. Horien zeregina ikuskatzea da eta, gainera, gobernuei Agenda 21 betetzera behartzen diete.
“Garapen iraunkorra? terminoa modan jarri zen krisi ekologikoa, soziala eta ekonomikoa maila guztietan areagotzen ari zen garaian, planetatik hasi eta herrialde edo udalerri mailaraino. Garapen iraunkorrez ari garenean, Lurreko hiritar guztien bizi-kalitatea hobetu nahi da, behin betiko giroak natur baliabideak eskuratzeko ahalmena gainditu gabe. Ildo horri eutsiz, ekintzarik ez egiteak ondorioak izan ditzakeela ulertu behar da. Era berean, guk geuk modu berriztatzaileak aurkitu behar ditugu, batetik, erakundeen egiturak aldatzeko, eta bestetik, banan-banakako jardunbideetan eragiteko. Maila guztietan ekintzak egin behar dira, politikak eta praktikak aldatu behar dira, banan-banakako eremutik hasi eta nazioarte-mailara iritsi arte.
Garapen iraunkorra ez da ideia berria. Gizadiaren historian kultura askok naturaren, gizartearen eta ekonomiaren artean harmonia lortu behar dela onartu dute. Nolanahi ere, berria da ideia horiek industri eta informazio‑gizarte orokorraren inguruan egituratzea.
Laburbilduz, oraingo garapen-eredua berriz planteatzen da. Tradizioz, bakarrik hazkuntza ekonomikoaren parametro kuantitatiboetan oinarritu da eta natur ingurunearen gainean gure jarduera sozioekonomikoek ez dituzte alderdi negatiboak (kanpoko elementu negatiboak) kontuan hartu. Gainera, alderdi horiek egungo gizartean –gure planetako edozein tokitan dagoena- nahiz etorkizunekoetan –beren bizi-aukerak garatzeko ingurunea behar bezala jasotzeko eskubidea dute- izango dute eragina. Beraz, ingurumenaren, ekonomiaren eta gizartearen esferak integratu egin behar dira, tradizioz bereizita egon arren; are gehiago, sarritan, ez ziren bateragarritzat jotzen.
Gaur egun hiriak dira produkzio-, kontsumo- eta sormen-toki nagusiak, baina, era berean, ingurumen-kalte gehienak eragiten dituzte eta, gainera, bertan adierazten dira garraztasun handienarekin. Arazo horien sorburua hiriaren beraren ezaugarriak dira eta, beraz, irtenbide asko zehatz-mehatz hiritik atera behar dira. Hirietako jarduerak ondorio larriak ditu: Baliabide fisikoak kontsumitzen baitira eta, ondorioz, hondakinak sortzen baitira. |
Rioko Aitorpenean garapen iraunkorrak hiru dimentsio ditu. Garapen‑eredu berria da eta ekonomiaren, gizartearen eta ingurunearen dimentsioak kontuan hartzen ditu. Etorkizunean sustatu behar dugun garapen-ereduan mugarri horiek ezinbestekoak dira.
Garapen iraunkorrak 5 ideia nagusi planteatzen ditu:
Garapenak ekonomiaren, gizartearen eta ingurunearen dimentsioa du eta bakarrik iraunkorra izango da bizi-kalitatean eragiten duten faktoreen artean oreka lortuz gero.
Jarraibide iraunkorragoetarantz aurrera egiteko iraunkortasuna prozesu gisara kontuan hartu behar da.
Iraunkortasunerantz aurrera egitea aldaketa positiboa da. Estrategiak enplegu-aukeretarako eta hiritarren ongizaterako aldaketa positiboak dira.
Epe luzera garapen jasangarria aukera estrategiko argia da eta, ildo horri jarraiki, doitzeko epe laburrean zenbait kostu izan ditzakeela onartzen da.
Erakundeen konpromisoa eta gizartearen adostasuna iraunkortasunerantz aurrera egiteko funtsezko oinarriak dira.
Iraunkortasunaren alde egitearren, Gailur honetan 175 estatuk udalerri mailan ekintza-planak garatzeko politikak sustatzea onartzen dute. Hala, “Agenda 21? (edo Programa 21) Garapen Iraunkorrerako ekintza-plan orokorra da. Agenda 21en 28. kapitulua “Agenda 21 bultzatzeko Toki Agintarien Ekimenak? deritza eta hurrengoa aitortzen du:
[...] Toki agintariek... herritarrekiko agintari hurbilenak diren neurrian, oso zeregin garrantzitsua dute garapen iraunkorraren alde jendea hezi eta mugiarazteko orduan.
[...] 1996rako herrialde bakoitzeko toki-agintari gehienek beren herrietan kontsulta-prozesua gauzatua izan beharko lukete. Halaber, data berdinerako komunitatearen “Tokiko Agenda 21i? buruz adostasuna lortu beharko lukete.
Testuinguru horretan, Programa 21ek edo Agenda 21ek politika-mota horiek garatzeko orduan, hiri-sistemen zeregin nagusia onartzen du. Izan ere, ingurumenaren, ekonomiaren eta gizartearen gatazkei dagokienez, hiria oso gune hurbila da; baina, era berean, sormen-iturria da eta irtenbideak bilatzeko orduan, sustapen-iturritzat jo daiteke. Gainera, arazoak osoan ebazteko unitaterik txikiena da. Hiri-jarduerak, hiritarren eguneroko ekintzek (banan-banakakoek nahiz kolektiboek) –hala nola supermerkatura joateak edo autoa hartzeak- begien bistako ondorioak izan ditzakete: udalerrian hiri‑kalitatea murritz daiteke, baita orokorrean aztarna ekologiko izugarria utzi ere, besteak beste, natur baliabideak agortzea, ekosistemak desagertzea, poluzioa, pobrezia, gosea, etab. Bestalde, hiriak politikak garatzeko erakundeak ditu eta komunitatearekiko hurbilak dira. Azken finean, komunitateak berak ulertu behar ditu eguneroko garapen-aukera desberdinen ondorioak. Era berean, komunitateak berak du ahalmena “orokorrean pentsatzeko eta tokian jarduteko?. Hiritarrek parte hartu gabe, iraunkortasun-politikak ez dira inoiz eraginkortasunez garatuko, gizabanakoaren nahiz taldearen gehieneko inplikazioa behar baitute.
Erabaki hori hartu ostean, mundu osoko milaka agintarik udalerri mailan politikak eta programak garatzen ari dira eta Tokiko Agenda 21 prozesuetan inplikatu dira. Europak, eta bereziki, Hiri eta Herri Iraunkorren Europako Kanpainak buruzagitza izan du. Bertan 1.200 tokiko agintari baino gehiago dago bilduta eta beren udalerrien garapen iraunkorraren alde lanean dihardute.
Rio de Janeiroko Konferentziaren ondorioz, hurrengo dokumentuak onartu ziren:
Ingurumenari eta Garapenari buruzko Rioko Aitorpena,
Aniztasun Biologikoari buruzko Hitzarmena,
Aldaketa Klimatikoari buruzko Hitzarmena.




