1987 Brundtland txostena
"Gure Etorkizun Komuna" izeneko dokumentua 1982. urtean argitaratu zen eta ezagunagoa da “Brundtland txostena? izenez. Ingurumenari eta Garapenari buruzko Munduko Batzordeak gauzatu zuen. Aipatu batzordea Nazio Batuek sortu zuten eta Gro Brundtland Norvegiako lehen ministroa izan zen buru. Brundtland txostenak ikuspuntu kritikoa finkatzen du herrialde industrializatuek hautatu eta garapen bidean dauden herrialdeek kopiatu duten garapen-ereduari buruz. Ildo horri jarraiki, txostenaren edukiari erreparatuz, ez dira bateragarriak lehenengoetan dauden produkzio- eta ekoizpen-ereduak eta natur baliabideen arrazoizko erabilera nahiz ekosistemek jasateko duten ahalmena. Iraunkorra honako garapen-eredua litzateke: “etorkizuneko belaunaldien beharrak bete ahal izateko, oraingo beharrak betetzen dituen eredua?. Argitaratu zenetik, Brundtland txostena garapen-estrategia eta garapen–politika ekobateragarriak egiteko munduko erreferentzia bilakatu da.




