1972 Stockholmeko konferentzia

Submitted by adminoarso on M, 2004-12-21 11:30.

1972 Stockholm-eko Konferentzia

Ingurumenaren arazo orokorrarekiko ardura Munduko Konferentzian eta Erromako Elkartearen txostenaren bidez ("Hazkundearen Mugak") adierazi zen mundu mailan lehen aldiz. Stockholm-eko Konferentziaren ondorioz ("Stockholmeko Aitorpena") egin zen.,

Stockholm-eko Aitorpena (1972) Giza Ingurumenari buruzko Nazio Batuen Konferentzian onartu zen eta lehenengo aldiz sartu zuen nazioarteko politikaren agendan ingurumenaren ikuspuntua hazkuntza ekonomiko tradizionalaren eredua eta natur baliabideen erabilera baldintzatu eta mugatzen duen heinean.

Giza Inguruneari buruzko Nazio Batuen Konferentzia Stockholm-en egin zen 1972ko ekainean eta Ingemund Bengtsson Suediako Nekazaritza Ministroa izan zen buru. 110 herrialde ordezkatzen 1.200 ordezkari izan ziren. Konferentziaren idazkari nagusia Maurice Strong izan zen. Izan ere, nazioartean garatzeko Kanadako Agentziaren zuzendari nagusi ohia zen.

Stockholm-eko Konferentzian eztabaida-guneak sortu baino lehen, mundu osoko ehun zientifikok baino gehiagok egindako txosten ofiziosoa argitaratu zen. Azkenean, René Dubosek eta Barbara Wardek biribildu zuten. Lur bakarra: planeta txikia zaindu eta kontserbatzea izenez hamar hizkuntzatan argitaratu zen eta Konferentziako idazkaritza nagusiaren ekimenez, ordezkari guztiek izan zuten eskura.

Konferentzian eztabaidak hiru batzordetan egin ziren eta honako gaiak landu zituzten: 1) Ingurumen-babesa planifikatzeko kultur eta gizarte-beharrak; 2) Natur baliabideak; 3) Poluzioaren kontra borrokatzeko nazioarte-mailan erabili beharreko bitartekoak. Konferentziak azken aitorpena onartu zuen 26 printzipio eta 103 gomendiorekin. Gainera, munduaren ikuspuntu ekologikoa izan zitekeena aldarrikatu zen zazpi printzipio nagusitan laburtua.

Konferentzian munduaren ikuspegi ekologikoa onartzea...

Konferentzian lorpen handia izan zen partaide guztiek munduaren ikuspegi ekologikoa onartzea. Besteak beste, hurrengoa onartu zen: "... gizakia inguruneak egin du eta, era berean, gizakia bera da ingurunearen egilea...". 

Konferentzian lorpen handia izan zen partaide guztiek munduaren ikuspegi ekologikoa onartzea. Besteak beste, hurrengoa onartu zen: “…Gizakia inguruneak egin du eta, era berean, gizakia bera ingurunearen egilea da…; ildo horri jarraiki, ekintza aise arindu egin da zientziari eta teknologiari esker…, beraz, giza ingurunearen bi alderdi (naturala eta artifiziala) bere ongizaterako oinarrizkoak dira".

Herrialde industrializatuen jarduerek munduko zona zabaletan izan dituzten ondorioak aztertuz gero, honakoa egiazta daiteke: “…Lurreko herrialde askotan gizakiak eragindako kalteen aztarnak biderkatzen ari dira: uraren, airearen, lurzoruaren eta gizakien poluzio-maila arriskutsuak; biosferako oreka ekologikoan kalte garrantzitsuak;baliabide ordezkaezinak suntsitu eta agortzea eta gizakiak berak sortu duen ingurunean –bereziki bizi eta lan egiten duen ingurunean– osasun fisikorako, mentalerako eta sozialerako huts larriak". Biztanleak kontrolatzeko irizpideak kontrakoak izan arren, Konferentzia izan ziren partaide guztiek honakoa izenpetu zuten: "...Ingurunea zaintzeari dagokionez, biztanleen hazkuntza naturalak etengabe arazoak planteatzen ditu; hortaz, arazo horiei aurre egiteko arau eta neurri egokiak hartu behar dira". Munduan problematika ekologikoa onartu zenean, banan-banako eta nazioko ekintzak egiteaz gainera, era berean, hurrengoa azpimarratu zen: "...Nazioen artean lankidetza estua behar zela eta nazioarteko erakundeek neurriak hartu behar zituztela guztion intereserako".

Konferentzian adostutako gomendio ekologikoak...

Gomendio ekologikoen artean, besteak beste, honako hauek azpimarratu behar dira: “banku genetikoak? izenekoetan natur ekosistemen lagin adierazgarriak kontserbatzea; arriskuan dauden espezieak babestea, bereziki ozeanoetako zetazeo handiak; bizi-baliabide berriztagarriak ekoizteko Lurraren ahalmena mantentzea eta hobetzea; gizakiaren kokalekuak planifikatzea, ingurunea errespetatzen duten hirigintza­‑printzipioak aplikatuz; poluzioa maila guztietan saihestea eta, ildo horri jarraiki, poluitzaile arriskutsuenen zerrendak egitea, baita epe luzean beren eragina itzulezina denena ere; Ingurumenari buruzko munduko programa sortzea, Nazio Batuek babestua, nazioartean ingurunea babesteko.

Azken aitorpenean irizpide desberdinak aipatzea...

Konferentziako gomendioek zehatz-mehatz adierazi zituzten ordezkarien arteko irizpide desberdinak.

Bestelako ataletan, Konferentziako gomendioek zehatz-mehatz adierazi zituzten ordezkarien arteko irizpide desberdinak. Ildo horri jarraiki, Azken Aitorpenak, esaterako, ekonomiaren ikuspuntutik herrialde azpigaratuen aldarrikapen ugari sartu zituen ondorengo gaiei buruz: arrazagatiko segregazioa, zapalketa koloniala, lehengaien prezioak egonkortzea, natur baliabideak ustiatzeko eskubide subiranoa, garapen arinaren garrantzia eta azpigarapenaren ondorioz sortutako ingurumen-arazoak konpontzeko teknologia eta finantzak transferitzea.

Konferentzian izandako desberdintasunen ondorioz, interesa hautazko bileretara bideratu zen. Nolanahi ere, horiek ingurune berean egin ziren...

Stockholm-eko Konferentzian kontraesan saihestezinak izan ziren eta, ondorioz, Suedian egindako bilera ekologistak interesgarriagoak izan ziren. Giza Inguruneari buruz Nazio Batuen Konferentziarako deialdia aprobetxatuz, irtenbiderik gabeko arazoei egiazko hautabideak eskaintzen saiatu ziren. Bitartean, ekologismo ofizialeko ordezkariek irtenbiderik gabeko alderdiak eztabaidatzen jarraitzen zuten. Konferentziak iraun zuen egunetan eta Stockholm-eko hirian bertan Estatu Batuetako Barry Commoner biologoak inguruneari buruzko eztabaida-gunea antolatu zuen, eta industri gizarteari dagokionez, aukera erakargarriak azaldu ziren. Edozelan ere, zibilizazio ekologikoa defendatu zen, hain zuzen ere, naturaren erritmoak errespetatzen dituena eta teknologia leunak erabiltzen dituena. Bestelako konferentzia alternatiboa Dai-Dong Elkartearena izan zen. Stockholm-etik kilometro gutxi batzuetara gauzatu zen eta ekologismoaren definizio filosofikoa bilatzea izan zuen helburu, baita bizi-generoetan zehaztea ere.

Giza ekologiaren arazoa ikertzeko orduan, “Stockholm-eko Aitorpena? derrigorrezkoa da...

Muga ugari izan arren, Stockholm-eko Aitorpena –egunkarietan izen hori eman zitzaion Giza Inguruneari buruz Nazio Batuen Konferentziak egindako testuari– giza ekologiaren arazoa aztertu nahi duten guztientzat ezinbesteko  dokumentua da. Irizpide ekologikotik abiatuta, ziur aski, hasierako testuek zehaztasun zientifiko handiagoa zuten eta azken Aitorpenak kontraesan ugari zituen, aldi berean defendatzen baitzituen ingurumen-poluzioa murrizteko neurriak eta Hirugarren Munduko herrialdeetan industri prozesu arina garatzeko neurriak, industri zibilizazioa izan arren, hain zuzen ere, gehien poluitu eta natur baliabideak agortzen dituena. Dena delakoa, kontraesanek ez dute baliorik gabe uzten herrialde pobreenen ordezkariek defendatutako tesia. Izan ere, poluziorik okerrena pobrezia da eta ingurumena babesteko orduan, giza familiako kide guztiek izan behar dute partaide. Bertan “bizi-kalitatearen printzipioaz? hitz egiten hasten zen.