
Ekainaren 5ean ospatzen den mundu egunaren inguruan antolatzen da, eta gaiari loturiko mundu mailako balantzea egiteko erabiltzen da. Adibiderik aipagarrienak honako hauek dira: airearen kalitatea txarra da, urak poluituak daude, energia asko xahutzen da...Pertsonak kontzientziatu asmoz, hainbat hitzaldi, erakusketa eta bestelako ekitaldiak antolatu ohi dira.
Aste Berdea urtero topaketa-gunea da eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailak sustatzen du IHOBE Ingurumena Kudeatzeko Sozietate Publikoaren bidez.
Bertan ingurumenari buruzko aukerak, ezagutzak eta esperientziak truka daitezke. Jardunaldiak, adituen guneak, lehiaketak, festak eta sariak ingurumenari buruz ideiak eta aukerak trukatzeko eta kooperazioa lortzeko erabiltzen dira. Ildo horri jarraiki, jarduera teknikoak eta ludikoak konbinatzen dira.
Aurreko edizioetan Aste Berdeak helburuak Europako Elkartekoekin bateratu ditu eta Europa osoan garatzen diren “Green Days? izenekoaren zati izan da:
Argibide gehiago nahi izanez gero sartu Ingurumena.net-en
Kutsadurak, natur baliabideen kontsumoak, obra eta azpiegitura handiek,…ingurumenari kalte egiten diote, eta gure inguruko gune naturalak nabarmenki murrizten dituzte. Lur planetaren hondatze honen erantzule garen neurrian, gizakiok Lurra babesteko eginkizuna dugu.
Gure ingurunean gizakiok dugun eraginaz jabetu eta gure ohiturak aldatuz etorkizun hobea bermatzeko asmoz, urtero Aste Berdea ospatzen da. Ekainaren lehen astean, eta ekainaren 5eko Ingurumenaren Mundu Egunarekin bat eginez, herrialde asko batzen zaizkio Europatik datorren mugimendu honi, alegia, Green Days deritzonari.
Udaltalde 21 Oarsoaldeak, bailara osatzen duten lau udalerriekin
batera -Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia-, eta Agenda 21en inguruko ezaugarri nabarmenenak azaldu eta eskualdeko natur
balioak ezagutarazi asmoz, zenbait ekimen eta jarduera antolatu ditu:
-Errenteria: Xenpelar Aretoan uztailaren 2tik 8ra -Lezo: Kultura aretoan uztailaren 9tik 15era
-Oiartzun: Manuel Lekuona liburutegian uztailaren 16tik 21era
-Pasaia: P. San Pedroko kultura aretoan, ekainaren 25etik uztailaren 1era.
-Lezo: Ikastaroa ekainaren 14an, 19etatik 20:30etara, Kultura Aretoan. Irteera larunbatean, hilaren 23an
-Oiartzun: Ikastaroa ekainaren 6an 19tik 20:30etara Manuel Lecuona Liburutegian. Irteera larunbatean, hilak 9an
-Pasaia: Ikastaroa ekainaren 20an, 19etatik 20:30etara, Victor Hugo Etxean. Irteera larunbatean, hilaren 23an
Aurten Aste Berdea ekainaren 4tik 10era bitartean ospatuko bada ere, aipaturiko sentsibilizazio ekimenak ekaina eta uztaila bitartean ere izango dute jarraipenik. Honenbestez, Udaltalde 21 Oarsoaldeak, antolatu diren ikastaro, irteera eta bestelako jardueretan parte-hartzera gonbidatzen zaitu.

Irailaren 16tik 22ra Mugikortasun Iraunkorraren Astea egiten da hurrengo gaiari buruz taldean kontzientzia hedatzeko eta hausnarketarako gonbita luzatzeko: gizartean nahiz indibiduoan mugitzeko moduak duen inpaktua. Eztabaidak, hitzaldiak, tailerrak eta bestelako jarduerak antolatzen dira eta Asteak hiri-mugikortasunaren eredu berria sustatu nahi du. Eredu horretan autoak protagonismoa galdu behar du bizikletaren, garraio publikoaren eta oinezko joan-etorrien alde. Mugikortasun iraunkorraren alde gure lanak administrazioen lanak bezainbeste garrantzi du. Horregatik, eraginkortasunez parte hartzeko gonbita luzatzen dizuegu. Mugikortasun Iraunkorraren Asteari dagozkion Helburuak:
- Hiri-garapen iraunkorrarekin bat –bereziki, airearen kalitatea babestea, negutegi-efektuko gasen igorpena prebenitzea eta energi baliabideak arrazoiz kontsumitzea- autoaren erabilerarekin zerikusia duen hiritarren portaera sustatzea.
- Garraioaren ingurumen-inpaktuei buruz hiritarrak sentsibilizatzea eta inpaktu-modalitate desberdinei buruz informatzea.
- Hiritarrek autoarekiko hautazko garraio-bitartekoak erabil ditzaten, aukerak gehitzea.
- Ingurune osasuntsuan eta lasaian hiriaz, jendeaz, kultur ondareaz berriz ohartzeko hiritarrei aukera eskaintzea.
Urtero bezala,
Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astea ospatuko da Oarsoaldean irailaren
16tik 22ra bitartean. 2007ko
edizio honek tokiko agintariak autoentzako
guneak eta bideak, motorrik gabeko trafikoari egokitzera animatu nahi
ditu, eta aldi berean, tokian tokiko airearen
kalitatea hobetzeko beharra azpimarratu. Izan ere, egungo garraio ereduak
airearen kalitatean eta oro har, herri eta hirietako biztanleen bizi
kalitatearengan duen eragin bortitza Europar Batasunaren eta bertako Estatu
kideen kezka nagusietako bat da.
“Kaleak guztiontzat” leloaren
atzean argiro adierazten da, autoentzako azpiegituren ugaritzea ez dela gure
gizartearen garraio arazoak konpontzeko bidea. Are gehiago, azken urteotan herri
barruko zein kanporako mugimenduetan, garraio publiko zerbitzu egokiak eta oinezkoentzako
zein bizikletentzako bide
seguruak nahi ditugula diote azken inkestek.
Helburu horrekin, Oarsoaldeako Udaltalde 21ek hainbat ekimen antolatu ditu irailaren 16-22 bitartean. Behealdean duzu ekimenen zerrenda.
Astea ondo hasteko, igandean, hilak 16, Oarsoaldeako lau
herritan barrena Bizikleta Martxa antolatu da. Pasai San Pedroko biribilgunetik (frontoi parean) goizeko 10etan abiatu eta motora hartuta igaroko da Donibanera. Lezo eta Errenteria alde zaharretik zeharkatu ondoren, Arragua auzoan (Topo parean) Arditurriko bidegorriarekin bat egingo du, izen ematen dion meatzetara iritsi arte.
Martxarekin bat egitea errazteko, elkartze gune batzuk ezarri dira:
-10:00etan San Pedroko biribilgunean (frontoi parean)
-10:20etan Donibane sarrerako biribilgunean (termika parean)
-10:30etan Lezoko Gurutze Santuaren plazan
-10:40etan Errenteriako Herriko Plazan
-10:50etan Arraguako semaforo parean (Elizaldera doan errepide hasieran)
-11:00etan Altzibar auzoan (bidegorrian)
Bizikleta martxa dela eta, jakinarazi nahi dugu mozketa puntualak izango direla zenbait errepideetan: Lezo eta Donibane artean GI-3440 errepidea Lezorako norabidean 10:20-10:30ak bitartean;, GI-2638 errepidea, Altamirako biribilgunean Oiartzun eta Altamira aldeko bideak bizikletak igaro bitartean (10:35); Errenterian, Galizia eta Santa Klara biribilguneak motordun trafikoari itxiko zaizkio bizikleta martxa bertatik pasatzen denean (10:35 eta 10:45); azkenik, Oiartzungo Arragua auzoko biribilgunean GI-2134 eta GI-2132 errepideak moztuak egongo dira 10:50 inguruan.
Intermodalitatea sustatu asmoz, “Oarsoaldean zentzuz mugi hadi!” liburuxka argitaratu dugu. Gure bailarako garraio publiko
jasotzen dituen argitalpen hau, herri bakoitzeko udaletxe eta liburutegietan izango da eskuragarri. Ordutegiak formatu digitalean eskuratzeko sakatu hemen.
Mugikortasun Iraunkorraren inguruan lehiaketa antolatu da webgunean honetan. Zuzen erantzun galdetegia (sakatu bertan)
estekan aurkituko duzun galdera sorta eta bidali iezaguzu agenda21@oarsoaldea.net helbidera
edo utzi zuregandik hurbilen duzun Postontzi Berdean irailaren 30a baino lehen. Jasotako erantzunen
artean hiru bizikleta zozketatuko dira.
Anima zaitez eta parte hartu!
Ingurumen hezkuntzak duen garrantzia ikusirik, herri bakoitzean
ekitaldi sorta bat prestatu da gerturatzen den orok jolasen bidez inguruko ingurumen arazoez jabetu eta erantzukizunez jokatzen ikasteko. Jarraian herri bakoitzerako eguna eta ordua zehazten dira (jolasen iraupena 3 ordutakoa izango da):
-Errenteria: irailaren 17an, arratsaldeko 5etan, Esmalteria plazan.
-Lezo: irailaren 20an, arratsaldeko 5etan, Saldise plazan (euria egingo balu, Bekoerrota polikiroldegian)
-Oiartzun: Irailaren 18an, arratsaldeko 5etan, Done Eztebe plazan (euria egingo balu, Elorsoro polikiroldegian)
-Pasaia: Irailaren 19an, arratsaldeko 5etan, Donibaneko frontoian.
Bizikletan ibiltzearen onurak aski ezagunak dira;
kutsadura murriztu, osasuna hobetu… Baina guztiok ez dugu garraio mota hau
erabiltzen ikasteko paradarik izan. Hori bada zure kasua, irailaren 17tik 22ra, goizeko 10etatik
12etara, Azkueneko pistan, Trintxerpe Kirol Elkarteak
antolatuta, pertsona nagusiei zuzendutako bizikletan
ibiltzeko ikastaroan izena eman dezakezu, 900 507 088 doako telefonoan edo agenda21@oarsoaldea.net posta
elektronikoan Oarsoaldeko Udaltalde 21ekin harremanetan jarriz. Izen-emate epea
irailaren 16an amaitzen da.
Aurtengo leloarekin
bat egiteko asmoz (“kaleak guztiontzat”) eta kaleak guztiontzat direla
aldarrikatzeko, larunbata goizaldean
(irailaren 22an) Oiartzunen haur jolasak antolatu
ditu Oiartzungo udalak Elizalde Haur Eskola eta Institutuko eta Haurtzaro Ikastolako txikienentzat. Gainerako ikasle eta herritarrentzat bizikleta martxa bat egingo da herrian
zehar. Bizikletarik ez dutenek oinezkoen
martxan parte hartu ahal izango dute.