Eskualdeko Bizikleta Martxa

Astea ondo hasteko, igandean, hilak 16, Oarsoaldeako lau herritan barrena Bizikleta Martxa antolatu da. Pasai San Pedroko biribilgunetik (frontoi parean) goizeko 10etan abiatu eta motora hartuta igaroko da Donibanera. Lezo eta Errenteria alde zaharretik zeharkatu ondoren, Arragua auzoan (Topo parean) Arditurriko bidegorriarekin bat egingo du, izen ematen dion meatzetara iritsi arte.

Martxarekin bat egitea errazteko, elkartze gune batzuk ezarri dira:

-10:00etan San Pedroko biribilgunean (frontoi parean)

-10:20etan Donibane sarrerako biribilgunean (termika parean)

-10:30etan Lezoko Gurutze Santuaren plazan

-10:40etan Errenteriako Herriko Plazan

-10:50etan Arraguako semaforo parean (Elizaldera doan errepide hasieran)

-11:00etan Altzibar auzoan (bidegorrian)

Bizikleta martxa dela eta, jakinarazi nahi dugu mozketa puntualak izango direla zenbait errepideetan: Lezo eta Donibane artean GI-3440 errepidea Lezorako norabidean 10:20-10:30ak bitartean;, GI-2638 errepidea, Altamirako biribilgunean Oiartzun eta Altamira aldeko bideak bizikletak igaro bitartean (10:35); Errenterian, Galizia eta Santa Klara biribilguneak motordun trafikoari itxiko zaizkio bizikleta martxa bertatik pasatzen denean (10:35 eta 10:45); azkenik, Oiartzungo Arragua auzoko biribilgunean GI-2134 eta GI-2132 errepideak moztuak egongo dira 10:50 inguruan.