Urtero bezala,
Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astea ospatuko da Oarsoaldean irailaren
16tik 22ra bitartean. 2007ko
edizio honek tokiko agintariak autoentzako
guneak eta bideak, motorrik gabeko trafikoari egokitzera animatu nahi
ditu, eta aldi berean, tokian tokiko airearen
kalitatea hobetzeko beharra azpimarratu. Izan ere, egungo garraio ereduak
airearen kalitatean eta oro har, herri eta hirietako biztanleen bizi
kalitatearengan duen eragin bortitza Europar Batasunaren eta bertako Estatu
kideen kezka nagusietako bat da.
“Kaleak guztiontzat” leloaren
atzean argiro adierazten da, autoentzako azpiegituren ugaritzea ez dela gure
gizartearen garraio arazoak konpontzeko bidea. Are gehiago, azken urteotan herri
barruko zein kanporako mugimenduetan, garraio publiko zerbitzu egokiak eta oinezkoentzako
zein bizikletentzako bide
seguruak nahi ditugula diote azken inkestek.
Helburu horrekin, Oarsoaldeako Udaltalde 21ek hainbat ekimen antolatu ditu irailaren 16-22 bitartean. Behealdean duzu ekimenen zerrenda.
Astea ondo hasteko, igandean, hilak 16, Oarsoaldeako lau
herritan barrena Bizikleta Martxa antolatu da. Pasai San Pedroko biribilgunetik (frontoi parean) goizeko 10etan abiatu eta motora hartuta igaroko da Donibanera. Lezo eta Errenteria alde zaharretik zeharkatu ondoren, Arragua auzoan (Topo parean) Arditurriko bidegorriarekin bat egingo du, izen ematen dion meatzetara iritsi arte.
Martxarekin bat egitea errazteko, elkartze gune batzuk ezarri dira:
-10:00etan San Pedroko biribilgunean (frontoi parean)
-10:20etan Donibane sarrerako biribilgunean (termika parean)
-10:30etan Lezoko Gurutze Santuaren plazan
-10:40etan Errenteriako Herriko Plazan
-10:50etan Arraguako semaforo parean (Elizaldera doan errepide hasieran)
-11:00etan Altzibar auzoan (bidegorrian)
Bizikleta martxa dela eta, jakinarazi nahi dugu mozketa puntualak izango direla zenbait errepideetan: Lezo eta Donibane artean GI-3440 errepidea Lezorako norabidean 10:20-10:30ak bitartean;, GI-2638 errepidea, Altamirako biribilgunean Oiartzun eta Altamira aldeko bideak bizikletak igaro bitartean (10:35); Errenterian, Galizia eta Santa Klara biribilguneak motordun trafikoari itxiko zaizkio bizikleta martxa bertatik pasatzen denean (10:35 eta 10:45); azkenik, Oiartzungo Arragua auzoko biribilgunean GI-2134 eta GI-2132 errepideak moztuak egongo dira 10:50 inguruan.
Intermodalitatea sustatu asmoz, “Oarsoaldean zentzuz mugi hadi!” liburuxka argitaratu dugu. Gure bailarako garraio publiko
jasotzen dituen argitalpen hau, herri bakoitzeko udaletxe eta liburutegietan izango da eskuragarri. Ordutegiak formatu digitalean eskuratzeko sakatu hemen.
Mugikortasun Iraunkorraren inguruan lehiaketa antolatu da webgunean honetan. Zuzen erantzun galdetegia (sakatu bertan)
estekan aurkituko duzun galdera sorta eta bidali iezaguzu agenda21@oarsoaldea.net helbidera
edo utzi zuregandik hurbilen duzun Postontzi Berdean irailaren 30a baino lehen. Jasotako erantzunen
artean hiru bizikleta zozketatuko dira.
Anima zaitez eta parte hartu!
Ingurumen hezkuntzak duen garrantzia ikusirik, herri bakoitzean
ekitaldi sorta bat prestatu da gerturatzen den orok jolasen bidez inguruko ingurumen arazoez jabetu eta erantzukizunez jokatzen ikasteko. Jarraian herri bakoitzerako eguna eta ordua zehazten dira (jolasen iraupena 3 ordutakoa izango da):
-Errenteria: irailaren 17an, arratsaldeko 5etan, Esmalteria plazan.
-Lezo: irailaren 20an, arratsaldeko 5etan, Saldise plazan (euria egingo balu, Bekoerrota polikiroldegian)
-Oiartzun: Irailaren 18an, arratsaldeko 5etan, Done Eztebe plazan (euria egingo balu, Elorsoro polikiroldegian)
-Pasaia: Irailaren 19an, arratsaldeko 5etan, Donibaneko frontoian.
Bizikletan ibiltzearen onurak aski ezagunak dira;
kutsadura murriztu, osasuna hobetu… Baina guztiok ez dugu garraio mota hau
erabiltzen ikasteko paradarik izan. Hori bada zure kasua, irailaren 17tik 22ra, goizeko 10etatik
12etara, Azkueneko pistan, Trintxerpe Kirol Elkarteak
antolatuta, pertsona nagusiei zuzendutako bizikletan
ibiltzeko ikastaroan izena eman dezakezu, 900 507 088 doako telefonoan edo agenda21@oarsoaldea.net posta
elektronikoan Oarsoaldeko Udaltalde 21ekin harremanetan jarriz. Izen-emate epea
irailaren 16an amaitzen da.
Aurtengo leloarekin
bat egiteko asmoz (“kaleak guztiontzat”) eta kaleak guztiontzat direla
aldarrikatzeko, larunbata goizaldean
(irailaren 22an) Oiartzunen haur jolasak antolatu
ditu Oiartzungo udalak Elizalde Haur Eskola eta Institutuko eta Haurtzaro Ikastolako txikienentzat. Gainerako ikasle eta herritarrentzat bizikleta martxa bat egingo da herrian
zehar. Bizikletarik ez dutenek oinezkoen
martxan parte hartu ahal izango dute.